Urteetako borrokaren ondorioz, orain bai: behin betiko itxi dute Garoña. Erabakiaren ostean, Araba Garoñarik Gabe Plataformak amaitutzat eman du bere 15 urteko ibilbidea eta herritarren mobilizazioak goraipatu ditu, politikarien aurkako kritikekin batera. Irailaren 30ean, ospakizun festa egingo dute Gasteizen.

Amaitu da. Garoñaren ibilbidea bezala, zentral nuklearraren aurkako Araba Garoñarik Gabe Plataformak ere amaitutzat eman du bere bidea.  2002an jaio zen plataformak herritarren babesa eta bultzada nabarmendu ditu Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan.

“Herritarren bultzadak medio pribatu eta publikoen iritzi kaltegarri askori egin die aurre”, esan dute. “Kazetariekin erlazio itzela izan dugu. Hedabideetako arduradun gehienekin, ez”, kritikatu dute. Hala ere, gogoratu dute, Garońaren itxiera herritar guztiok ordaindu beharko dugula, “Endesa eta Iberdrolaren mesede ekonomikoetarako”.

Balorazioa positiboa izan arren, kritikak izan dituzte Ińigo Urkullu, Javier Maroto edo Ramiro Gonzalentzat. Betiko itxi zutela iragarri zutenean, politikariek “pozez” jaso zuten albistea. “Oraindik, gure plataformarekin konpromiso asko bete gabe dituzte”. Gainera, EAJ alderdiko José Antonio Suso Araba Buru Batzarrarekin izan zuten elkarrizketa izan dute hizpide: “Garoña bere lehentasunetan non zegoen galdetu genion”. Susoren erantzuna, argia izan zen: “Negoziatzerako orduan, ez dago marra gorririk. Guretzako Garoña “G puntuan” dago. G letrarekin hasten da Garoña hitza”

Urteetako mobilizazioak

Urte askotan zehar, ohitura bihurtu dira Garoñaren aurkako mobilizazioak. Ikasturte amaieran batzuk, negu partean besteak… Baina Garoñaren aurkako mobillizazioak beti egon dira presente Araban. Eguzkia ikur izan dute manifestazioek Gasteiz erdialdea txiki utzi dute behin baino gehiagotan, kasu guztietan, aldarrikapen berdinarekin: garoña behin betiko itxi dezatela.

Gainera, gero eta anitzagoak bihurtu dira mobilizazio hauek urteek aurrera egin ahala: norbanakoen aniztasuna ez ezik, instituzioetako eta alderdi politikoetako dibertsitateak gora egin du. Horrek eragin du, besteak beste, alderdi politikoen konpromisoan. Otsailean, Garoña berriz irekitzea sorpresa izan zen arabarrontzat, baina berriz atera ziren kalera dinamika ezberdinak. 

Irailaren 30ean, festa

Palataformaren amaiera ospatzeko, irailaren 30ean ospakizun festa egingo dute Gasteizen. Araba Garoñarik Gabek ibilbidea amaitu duela ospatzeaz gain, Garoñaren behin betiko itxiera ospatuko dute horrela.

Kalejira eta bestelako ekimenak egongo dira Alde Zaharrean, bazkari herrikoi batekin amaitzeko.

 

Gasteizen egindako mobilizazio nagusiek babes handia izan dute urtero

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies