EHUk Gasteizko Magisteritza Eskolan erlijio adarra eskainiko duela salatu dute

EHUk Gasteizko Magisteritza Eskolan erlijio adarra eskainiko duela salatu dute

Hau salatzeko sinatu gabeko oharrak banatu eta kartelak eta pankartak jarri dituzte fakultatean. Erlijioak “sistema hetereopatriarkalari mesede ikaragarria egiten diola” salatu dute.

Argazkia: Haraba!

Gasteizko Kanpusean, sinatu gabeko ohar batean azaldu dutenez, Euskal Herriko Unibertsitatean erlijio adarra eskaintzen daude. “Adibide nahikotxo eman dizkigu EHUk unibertsitate publikoa ez dela frogatzeko”, salatu dute.

Oharrean, gogor jo dute EHUren kontra: “Erlijioak mesede ikaragarria egiten dio sistema kapitalista hetereopatriarkalari eta EHUko Magisteritza Eskola beste behin ere konplizea da”. Gainera, erlijioak emakumeen gorputzaren gaineko kontrola ezarri nahi duela azaldu dute. “Erlijioa ideologia zapaltzailea da, historian zehar langile klasearen ahalduntzea oztopatzeko eta alienazioa sustatzeko erabili izan dena”, salatu dute.

Pankartak jarri ez ezik, fakultate barruan ere oharrak jarri dituzte: “Erlijoa herri bihozgabe baten bihotza da” jartzen du oharretan.

Argazkia: Haraba!

Araba Garoñarik Gabe, ibilbide luze baten amaiera

Araba Garoñarik Gabe, ibilbide luze baten amaiera

Urteetako borrokaren ondorioz, orain bai: behin betiko itxi dute Garoña. Erabakiaren ostean, Araba Garoñarik Gabe Plataformak amaitutzat eman du bere 15 urteko ibilbidea eta herritarren mobilizazioak goraipatu ditu, politikarien aurkako kritikekin batera. Irailaren 30ean, ospakizun festa egingo dute Gasteizen.

Amaitu da. Garoñaren ibilbidea bezala, zentral nuklearraren aurkako Araba Garoñarik Gabe Plataformak ere amaitutzat eman du bere bidea.  2002an jaio zen plataformak herritarren babesa eta bultzada nabarmendu ditu Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan.

“Herritarren bultzadak medio pribatu eta publikoen iritzi kaltegarri askori egin die aurre”, esan dute. “Kazetariekin erlazio itzela izan dugu. Hedabideetako arduradun gehienekin, ez”, kritikatu dute. Hala ere, gogoratu dute, Garońaren itxiera herritar guztiok ordaindu beharko dugula, “Endesa eta Iberdrolaren mesede ekonomikoetarako”.

Balorazioa positiboa izan arren, kritikak izan dituzte Ińigo Urkullu, Javier Maroto edo Ramiro Gonzalentzat. Betiko itxi zutela iragarri zutenean, politikariek “pozez” jaso zuten albistea. “Oraindik, gure plataformarekin konpromiso asko bete gabe dituzte”. Gainera, EAJ alderdiko José Antonio Suso Araba Buru Batzarrarekin izan zuten elkarrizketa izan dute hizpide: “Garoña bere lehentasunetan non zegoen galdetu genion”. Susoren erantzuna, argia izan zen: “Negoziatzerako orduan, ez dago marra gorririk. Guretzako Garoña “G puntuan” dago. G letrarekin hasten da Garoña hitza”

Urteetako mobilizazioak

Urte askotan zehar, ohitura bihurtu dira Garoñaren aurkako mobilizazioak. Ikasturte amaieran batzuk, negu partean besteak… Baina Garoñaren aurkako mobillizazioak beti egon dira presente Araban. Eguzkia ikur izan dute manifestazioek Gasteiz erdialdea txiki utzi dute behin baino gehiagotan, kasu guztietan, aldarrikapen berdinarekin: garoña behin betiko itxi dezatela.

Gainera, gero eta anitzagoak bihurtu dira mobilizazio hauek urteek aurrera egin ahala: norbanakoen aniztasuna ez ezik, instituzioetako eta alderdi politikoetako dibertsitateak gora egin du. Horrek eragin du, besteak beste, alderdi politikoen konpromisoan. Otsailean, Garoña berriz irekitzea sorpresa izan zen arabarrontzat, baina berriz atera ziren kalera dinamika ezberdinak. 

Irailaren 30ean, festa

Palataformaren amaiera ospatzeko, irailaren 30ean ospakizun festa egingo dute Gasteizen. Araba Garoñarik Gabek ibilbidea amaitu duela ospatzeaz gain, Garoñaren behin betiko itxiera ospatuko dute horrela.

Kalejira eta bestelako ekimenak egongo dira Alde Zaharrean, bazkari herrikoi batekin amaitzeko.

 

Gasteizen egindako mobilizazio nagusiek babes handia izan dute urtero

Kaleratzeak Stop, arropada por diferentes expresiones, anuncia que no pagará la multa por la Ley Mordaza

Kaleratzeak Stop, arropada por diferentes expresiones, anuncia que no pagará la multa por la Ley Mordaza

Casi un año después de aquel 16 de septiembre de 2016 en el que en un desahucio de Zabalgana la Ertzaintza cargó contra activistas que intentaban evitar un desahucio, Kaleratzeak Stop Araba ha tenido que volver a salir a la calle. Esta vez, el motivo era otro conocido: seis de sus activistas han sido sancionados con una multa de 602€ con la llamada Ley Mordaza. 

16 de septiembre de 2016. Desahucio en Zabalgana. Desahucio que no pasa desapercibido y tiene gran difusión. Cargas de la Ertzaintza, personas heridas…

14 de septiembre de 2017. Kaleratzeak Stop Araba ha tenido que volver a salir a la calle. Esta vez, el motivo era otro conocido: seis de sus activistas han sido sancionados con una multa de 602€ con la llamada Ley Mordaza. 

Además de reunir a diferentes expresiones de la ciudad, en la concentración, Kaleratzeak Stop Araba ha anunciado que no pagarán la multa. Han decidido desobedecer. Han recordado que la notificacón les ha sido transmitida al igual que a Hala Bedi: en pleno verano y con la acusación de “obstrucción a la autoridad”. 

¿Qué ocurrió el 16 de septiembre de 2016?

Alokabide desahucia en el barrio gasteiztarra de Zabalgana a Anastasia y dos menores. Las imágenes de aquel día se volvieron virales en la red: concejales que hacían fuerza en la puerta para que la Ertzaintza no pasase, cargas policiales, la propia Anastasia trasladada en ambulancia al hospital tras el desahucio… El Ayuntamiento y el Gobierno Vasco, sin embargo, defendían la actuación policial. Es más, el propio lehendakari Iñigo Urkullu fue denunciado por utilizar datos íntimos de Anastasia en un debate electoral en ETB. La noticia, además, dejó poso: la cerrajeria Canuto amanecía con pegatinas de Stop Desahucios por su implicación en el desalojo.

Cabe recordar también que Anastasia quiso renegociar la deuda pero Alokabide se negó en su momento: dicha deuda ascendía a 9.000€.

Así cargó la Ertzaintza en el desahucio de Anastasia

“Txikitasunetik handitasunera” -Gasteizko Gaztetxea-

“Txikitasunetik handitasunera” -Gasteizko Gaztetxea-

“Ongi etorri”. Bi hitz. Huskeria dirudi, ezta? Esaldi xume bat, besterik gabe. Etxe askoren ate azpian irakur dezakegu. Horma irudi erraldoi batean marrazturik dagoenean, ordea, horren atzean zer dagoen salseatzeko irrika sortzen du. Lelo hau Errekaleor auzo askera heltzean ikusi dezakegun lehen gauza da.

Hiriko errutinatik irteteko asmoz bertara hurbildu gara, horrelako mezu bat irakurtzeaez baita oso ohikoa. Atea jo gabe sartu gara, erabat gonbidaturik sentitu baikara. Eta, hara!Zer nolako ezustekoa!  Felix Rodriguez de la Fuentek garai batean Muinoko Etxean aztertu zituen espezie berekoekin topatu gara: gauak ere haienak direla uluka aldarrikatzen dituzten otsoak, kumeak eta gertukoak maitasun eta tentuz zaintzen dituzten panterak, egunerokolan mardula egiten duten inurritegiak, eta baita begi fluoreszenteak dituen katu bat ere!

Elkarlanean eta maitasuna erregai edukiz proiektu andanetan lanean diharduen manada batekin topatu garaparez-pare. Espezie zoro, basati eta otzantzen zaila dena. Auzo honek antolatzeko gaitasun ikaragarria du, eta errealitateak jartzen dizkigun mugak kontuan hartuz bizimodu ezberdin baten aldeko apustua egiten du. Horren adibide diraortu ekologikoa, Erreka Emeak, zinema herrikoia, okindegia, gaztetxea, inprenta, eta abar luze bat. Proiektu zabal eta ireki hau hiriaren kanpoaldean egon arren, gertukoa da.Inongo safari garestienak ere eskaini ezingo lukeen abenturarik hoberenetarikoa.

Batzuen ikuspuntutik sistemaren aurka dabilen espezie arraro hau gizartera moldatzen ez diren zorritsu batzuk besterik ez dira. Urtaranen hitzen arabera, etxe hutsen ateak zoroen pare bota eta horren gaineko ardurarik hartu gabe bizi nahi dutenak. Zer ote da ardura hartuz bizitzea? Udaletxeak ahazturik eta erabat utzita zeukan auzoa biziberritzeko ardura hartu dute errekaleortarrek. Ez dezagun ahaztu  bertan zeuden bizilagunen baimenarekin sartu zirela, giltzak eskuetan edukiz.Lehorturik zegoen auzoa ureztatu, zaindu, eta fruituak batu dituzte. Halaber, eraberritze prozesu horretan zehar egin litezkeen akatsetatik ikasteko hautua hartu dute, jakin badakite perfektuak ez direla. Haien baliabideak erabili dituzte autogestioa hizpide izanik. Horixe da espezie berezi hau ezaugarritzen duena: umiltasunez lan egiten du, gainontzeko pertsonak zapaldu gabe, errespetuz, eta era eraikitzaile batean. Lehen blokea okupatu zen unetik hiriari zabaldu dioten proiektu indibidual eta kolektibo bat da.

Manadazoro honen izaera konpartitzen duen antzeko proiektu bat dugu hirian: Gasteizko Gaztetxea. Urteak igaro dira Udaletxeak Errekaleorrekin gertatzen ari denaren antzeko egoera batean murgildu zuela Gaztetxea. Herritarrek erakutsi zuten babesari eta borrokari esker mantendu da zutik ia 30 urtez. Gaur egunherritar  askori proiektu honi buruz galdetuz gero, pentsaezina irudituko litzaioke Gaztetxearekin amaitzeko edozein intentzio. Zergatik uste duzu Errekaleor eraistearekin ados egongo direla, Gorka? Gasteizko Gaztetxea eta Errekaleorhiriarenak dira, eta guztioi eskaintzen zaigun edozein proiektu suntsitzea hiritarron aurka joatea da. Guk, espezie bitxi horren parte garen Gasteizko Gaztetxeko kideok, argi adierazi genuen gure ahizpa den Errekaleor defendatuko genuela, eta erabaki horretan ez dugu inolako zalantzarik. Eduardo Galeanoren hitzek zioten bezala,“Gauza txikiak dira. Hauek ez dute bizi dugun prekarietatearekin amaituko, ez dituzte Ali Babaren kobak desjabetuko,baina beharbada lanean jarduteko grina piztuko dute, ekintza berriak egitera bultzatuz. Azken finean, errealitatea aldatzearren egiten diren proiektu hauek dira mundua erraietatik aldatzeko adierazle bakarra. Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezaketelako”.

Maite zaituztegu!! Errekaleor Bizirik!

Gasteizko Gaztetxea

Arabako AEK-ko 27 gune ezberdinetan egongo da euskara ikasteko aukera

Arabako AEK-ko 27 gune ezberdinetan egongo da euskara ikasteko aukera

Urritik ekainera euskara ikasteko aukera ugari aurkeztu ditu AEK-k. Euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza eta taldeentzako ikastaro bereziak eskainiko ditu 27 gune ezberdinetan. Matrikulazio epea irailaren 22ra arte irekita dago.

Euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza eta taldeentzako ikastaro bereziak eskainiko ditu AEK-k 2017-2018 ikasturtean, urrian bertan hasiko diren klaseekin. Ikastaro hauek guztiak instituzioek diruz lagundutakoak diren arren, “doakotasuna eta ezagutzaren unibertsalizazioari begira baldintzak sortzeko, Arabako gainontzeko euskaltegiekin elkarlanean ari” direla argitu dute. Azaldu dutenez, hainbat ordutegiren artean hautatzeko aukera egongo da: goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan. Araban, guztira, 27 gune jarriko ditu eskura AEK-k. Hauetako batzuk euskaltegiak izango dira; beste batzuk, “gela desplazatuak” deritzonak:

  • Gasteizen: Lakuan, Aranan eta Judimendin.
  • Aiaran: Laudion, Amurrio, Artziniega, Arrespalditza, Arakaldo, Luiaondo, Orozko, Okondo eta Urduñan.
  • Lautadan: Agurain, Araia, Dulantzi eta Ozaetan
  • Zuian: Murgia, Ondategi, Gopegi eta Izarran.
  • Mendialdean: Kanpezun, Maeztun eta Lagranen.
  • Trebiñun: Argantzunen eta Trebiñun.
  • Añanan: Langraitzen eta Rivabellosan 

Gainera, Lautadan eta Aiaran, adibidez, mintzalagun edo gurasolagun erabilera egitasmoak egongo dira. 

Matrikulazioa bultzatzeko ekimen ezberdinak

Matrikulazio epea amaitu aurretik, ekimen ezberdinak egingo dituzte, Gasteizen batez ere. Irailaren 16an, adibidez, Zaramagako jaietako Munduko Arrozen ekitaldian egongo da AEK. Egun berean, Laudion, matrikulazio ibiltaria egingo dute Laudio plazan. Irailaren 22an amaituko da matrikulan izena emateko epea.

Ospatzeko, irailaren 23an, larunbatean, 12:30etatik aurrera, Gasteizko Taberna Ostatutik triki-poteoa egingo dute, beranduago hiriaren erdialdera hurbiltzeko.

“Gasteiz euskalduna”, hori da AEK-ren helburua, argi eta garbi. “Egingo al dugu” izeneko programarekin, adibidez, ikas-prozesuan osagarri eta lagungarria izateko euskara ikastea dinamiko eta dibertigarriagoa egin nahi dute. Bukatzeko, herritarrak animatzeko deia luzatu dute: “Orain, arabarron txanda da. Gure apustua euskaltegiak ikaslez betetzea da”.

1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies