Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Bitartean, Andra Maria Zuriaren plazatik metro gutxitara, Ensanche 21ek auzoa eraisteko proiektua onartu du.

Elkarretaratzeak ohikoak diren plazan, asanblada itxura hartu du “Herri Adierazpenak”. Herriak hitza hartzea nahi zuten Errekaleor Bizirik!-eko kideek eta hartu dute, proposamenak ere luzatuz. Hitza hartu aurretik, bulegoetan bilduta zaudenei mezua bota die Errekaleorrek: “Hau da gure erantzuna” esan diete.

Ostean, auzo kanpoko eragileek hartu dute hitza. Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Ikasle Mugimenduak, adibidez, bertso formatuan legitimatu du Errekaleorreko proiektua. Gazte Emantzipaziorako Sareak, berriz, argi utzi du bere posizioa Udalaren jarreraren aurrean: “Ez dugu minuturik galduko gazteon emantzipazoari trabak jarri nahi dizkiotenekin”. 

Okupazio esperientziaz mintzatu dira Judimendiko gazteak. Izan ere, auzoan ere Gazte Lokala lortu zuten orain dela urtebete baino gehiago. Errekaleorreko proiektuari babesa eman eta eraiste proiektua onartu dutenei “hemen gaude, kalean, herriarekin. Zuek poltronetan jarraitzen duzue” erantzun diete hauek. Baina norbanakoek ere, modu espontaneoan, hitza hartu dute. Horren adierazle, Txema Ramirez de la Piscina, EHU-ko irakaslea. Beste herritar batek, umorea baliatu du galdera bat luzatzeko: “Zer daukate amankomunean Ensache 21ek eta EAJk? Errekaleor botatzeko gogoekin geratuko direla”.

Gainera, sare sozialetan ere, #HerriAdierazpena traolarekin elkartasun mezu ezberdinak jaso dituzte “Zergatik nahi duzu Errekaleor Bizirik?” galderari erantzunez.

Eraiste plana, 35.000 €-ren truke

Bulegoen barruan, aldiz, aurreikusita zegoena: eraiste proiektua onartu du Ensanche 21ek. BIM Survey hautatu dute proiektua garatzeko. Enpresak, trukean, 35.000€ baino gutxiago jasoko ditu eta plana hilabete bat baino lehenago aurkezteko konpromisoa hartu du. Hurrengo asteetan, beraz, mugimendu gehiago espero dira; mugimendu hauek ere epaitegietatik pasa beharko dira.

Herri Adierazpena iruditan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies