Urriaren 9an hasiko dira 90 minutu iraungo duen pelikula grabatzen; bost edo sei aste iraungo dute grabaketa lanek. Amaia Aberasturi, Ruth Diaz, Jose Manuel Seda, Alberto Berzal, Mikel Iglesias, Iñaki Rikarte, Oti Manzano, Iñigo de la Iglesia eta Asier Macazaga izango dira aktoresa eta aktore nagusiak.

Kastingak martxan jarri ostean, gero eta detaile gehiago dakizkigu “Vitoria, 3 de Marzo” pelikularen inguruan. Gasteizen eskainitako prentsaurreko batean, pelikularen aktore, aktoresak, zuzendaria eta pelikularen sinopsia eman dituzte jakitera. Horretaz gain, gertakarien sozializaziorako proiektua izango dela azaldu dute, memorian euren aletxoa jartzeko asmoz.

Aktoresak, aktoreak eta taldeko gainontzeko kideak

Fikzioa oinarri izango duen pelikulak 90 minutuko iraupena izateko aurreikuspena dute. Sonora Estudiosek Gariza Filmekin batera egingo ditu produkzio lanak eta urriaren 9an hasiko dira grabaketa lanak. Bost edo sei astez luzatuko den grabaketa Gasteizen egngo da: soilik Gasteizen.

Fitxa artistikoari dagokionez, Pako Ruizek, Oskar Bañuelosek eta Asier Bilbaok egingo dituzte produktore exekutibo lanak. Zuzendariari dagokionez, aspaldi iragarri zuten bezala, Victor Cabacok egingo ditu lanak, gidoia Hector Amado eta Juan Ibarrondoren esku geratuko den bitartean.

Aktore eta aktoresei dagokienez, Amaia Aberasturi, Ruth Diaz, Jose Manuel Seda, Alberto Berzal, Mikel Iglesias, Iñaki Rikarte, Oti Manzano, Iñigo de la Iglesia eta Asier Macazaga egongo dira kameren aurrean.

Sinopsia

1976. Gasteiz hiri lasai zen, “apaizen eta militarren” hiriburua. Jose Luisek ez zuen imaginatzen urte horretan gertatuko zena; kazetaria zen, hiriburuko irrati txiki batean. Gutxik espero zuten 1976an urte klabeetako bat izango zenik. Bere alaba, begoña, protagonistetako beste bat da; protagonista eta egun horietako biktima izango da Begoña.

Etengabeko aldaketan zegoen Gasteiz. Langileek lan baldintza hobeak nahi zituzten, aldaketa sozialak eta politikoa aldarrikatzen zuten bitartean. Denetarako zeuden prest langileak. 

Begoña, historia honen protagonista nagusia, ezin da gertatzen ari denarekin mutu geratu. Kontzientzia soziala hartzen joango da, bere gurasoek, Jose Luisek eta Anak, berdina egiten duten bitartean.

Gertatu zena aski ezaguna da: bost langile erahil zituen poliziak 1976ko Martxoaren 3an. Betirako geratu da grabatua egun hori Gasteizen.

Memoria alea

Agerraldian azaldu dutenez, “”Vitoria, 3 de Marzo” pelikula proiektu serio bat da. Berme historikoa dugu eta beharrezko pelikula da. Sozializaziorako proiektu zinematografikoa da”. Proiektua egiteko, garaiko dokumentazioa baliatu dute, egun haiek bizi izna zituzten pertsonen bizipenak elkarbanatzearekin batera.

Gainera, “gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldiek Martxoaren 3an gertatu zena ezagutzeko eskubidea” dutela aldarrikatu dute. “Pelikula ikusi ostean, gazteek galdetzea, irakurtzea, entzutea, informatzea… ere da pelikularen asmoa”. Eta, nahiz eta Gasteizen gertatutako zeozer izan, munduko beste toki askotan antzeko gertaerak eman dira, Derryn kasu. Pelikula honekin ere, nazioarteko antzeko gertaera ezberdinak ikuspuntu kritikoago batekin begiratzen lagundu dezake.

Euskal Herriko instituzioetan poliziaren biktimen inguruan hasi da eztabaidatzen, gutxinaka-gutxinaka bada ere. Martxoaren 3ak Euskal Herrian “batasun handiena eragiten duen eguna da”. Antolatzaileek argitu dutenez, “Martxoaren 3a siglen gainetik dago”

Sare sozialak ere, martxan

Aurkezpena egitearekin batera, sare sozialak martxan jarri dituzte. @Vitoria3Mfilm da Twitter kontua eta Vitoria, 3 de Marzo – Film Facebookekoa.

Martxoak 3 elkarteko kideak ere hurbildu dira agerraldira

 

 

 

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies