Irailaren 18an hasiko dira Suelta La Olla eta Araba Hizpide; 25ean ekingo dio ikasturteari Kantoiak. Arrosa Sareko gainontzeko irratsaioekin elkarlana mantenduko du aurten ere Hala Bedik eta ordutegiak apenas aldaketarik gabe mantenduko dira. Hauetan parte hartzeko eta proiektuaren kide izateko aukera duzu oraindik.

Ikasturtea modu ofizialean hasi dugun arren, magazin nagusiak irailaren 18an hasiko dira emititzen, irratiko irratsaio batzuk egun martxan dauden arren. Magazinek ohiko ordutegia mantenduko dute, Araba Hizpidek aldaketa txiki batzuk izango dituen arren. Gainera, Araba Hizpiden bertan, apostu lokalak indar handiagoa hartuko du. Kantoiak, alldiz, irailaren 25ean ekingo dio kurtsoari.

Hiru hauek Hala Bediko apostuak diren arren, beste irrati batzuekin elkarlana mantenduko du Hala Bedik. Besteak beste, Suelta La Olla hasi arte, astelehenetik ostiralera Kalegorrian emitituko du Hala Bedik. Modu berean, Hala Bediko irratsaio eta magazin batzuk emitituko dituzte Arrosa Sareko beste irrati batzuek.

Suelta la Olla

Hala Bedi Bat-eko (107.4 FM edo halabedi.eus/online) magazin nagusia, gaztelaniaz.

Astelehenetik ostiralera, 10:00etattik 14:00etara.

Gaiak: Nazioartea, politika, historia, ekonomia, iritziak, zientzia, lokala…

Emaila: sueltalaolla@gmail.com

Araba Hizpide

Hala Bedi Bi.ko (88.8 FM edo halabedi.eus/online) magazin nagusia, euskaraz.

Astelehenetik ostiralera, 09:00etattik 11:00etara.

Gaiak: Nazioartea, politika, historia, ekonomia, iritziak, zientzia, lokala…

Emaila: araba.hizpide@gmail.com

Kantoia

Hala Bedi Bat-eko (107.4 FM edo halabedi.eus/online) kultura magazina, euskaraz

Astelehenetik ostiralera, 18:00etattik 19:00etara.

Gaiak: Kutura eta agenda.

Emaila: halabedi.kantoia@gmail.com

Parte hartzeko aukera zabalik

Magazin hauetan, Hala Bediko irratsaioetan, programazio komisioan, Hala Bideon, erredakzioan eta sare sozialetan… parte hartzeko aukera dago oraindik. Animatuz gero, irekita dago ikasturte berrian parte hartzeko aukera: idatzi besterik ez duzu proiektu honen parte izateko.

Gogoratu ere, irailaren 23an formakuntzarako aukera aparta duzula Oihaneder Euskararen etxean burutuko ditugun Izan Media tailerretan: irratigintza, kartelgintza, bideogintza, argazkilaritza eta prentsa&sare sozialak  dira ospatuko ditugun tailerrak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies