Ez ohiko bilera egingo du Ensanche 21ek asteazkenean, Errekaleorren eraiste prozesua azkartzeko

Ez ohiko bilera egingo du Ensanche 21ek asteazkenean, Errekaleorren eraiste prozesua azkartzeko

Errekaleor Bizirikek Herri Adierazpena deitu du Ensanche 21en bilera orduan: 18:00etan Andra Maria Zuriaren plazan. Ez ohiko bilkura honekin, prozedura judizialak ahalik eta lasterren has daitezen bilatuko dute Ensanche 21ek eta Gasteizko Udalak. BIM Survey da Udalak hautatu duen enpresa: urrian aurkeztu beharko du eraiste plana.

Irailaren 13an, asteazkenean, Ensanche 21 Gasteizko Udaleko hirigintza sozietateak ez ohiko bilera egingo du. Bilera horretan Errekaleor eraisteko planaren erredakziorako enpresa esleitzeko asmoa dute eta BIM Survey hautatuko dute horretarako. Enpresak, trukean, 35.000€ baino gutxiago jasoko ditu eta plana hilabete bat baino lehenago aurkezteko konpromisoa hartu. Modu honetan, eraiste prozesuak beste urrats bat egingo du aurrera. Hori gutxi baliz, auzokideak identifikatzeko eta errekaleortarren aurkako salaketak jartzeko agindua onartu daiteke bileran. Ez ohiko bilkura honekin, prozedura judizialak ahalik eta lasterren has daitezen bilatuko du Ensanche 21ek eta Gasteizko Udalak.

“Zergatik nahi duzu Errekaleor Bizirik?”

Galdera hori erantzungo diote herritarren asteazkenean bertan. Errekaleor Bizirik-ek deituta, Ensahce 21en bileratik metro gutxitara “Herri Adierazpena” egingo dute eta bertan parte hartzeko deia luzatu diote Gasteizko herriari. 18:00etan izango da hitzordua, asteazkenean bertan, Andra Maria Zuriaren plazan.

Errekaleor Biziriken deialdia

 

5.000 sinadura bildu nahi ditu Gure Esku Dagok Aiaraldean herri galdeketa egiteko 2018an

5.000 sinadura bildu nahi ditu Gure Esku Dagok Aiaraldean herri galdeketa egiteko 2018an

Gure Esku Dago plataformak agerraldi jendetsua egin du gaur Arespalditzan jakinarazteko urrats berriak emango dituela herri galdeketak gauzatzeko 2018an.

Aiaraldea.eus bidez

Arespalditzako Udaletxean egin du gaur prentsaurrekoa Aiaraldeko Gure Esku Dago plataformak iragartzeko sinadura bilketa abiatuko duela. Ekimenaren helburua da 5.000 sinadura jasotzea Aiaran, Artziniegan, Okondon, Amurrion eta Laudion.

Sinadura kopuru horrekin -biztanleen % 10- babes nahikoa eskuratu nahi dute 2018an herri galdeketak antolatzeko aipatutako herrietan. Kanpaina azaroan bukatuko da.

16 urtetik gorako herritarrei galdetu

Erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketa gauzatu nahi dute eskualdean eta euren iritzia eman dezaten deituko dituzte 16 urtetik gorako herritarrak.

1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies