Dispertsioaren testigantzak jaso dituzte Gorbeia Euskadin grabatu duten bideoarekin batera. Urriaren 21eko jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte antolatzaileek: askerock.eus webgunean dago informazio guztia.

Eskean Kristö taldeak, urriaren 21eko jaialdian parte hartzeaz gain, Gsteizen egingo den jaialdiaren bideoklipa eta abestia egiteko konpromisoa hartu du. Bideoklipan ikus daitekeenez, Gorbeia Euskadin grabatu dute bideoaren zati handi bat, dispertsioa pairatzen dutenen testigantzak ere bilduz.

Uztailean egindako aurkezpenean azaldu zutenez, “pertsona errepresaliatu ezberdinek pairatzen duten giza eskubideen urraketarekin arduratuta dauden norbanako ezberdinek” sortu dute jaialdi hau. 

Helburu ezberdinak izango ditu jaialdiak. Haietako bat, euskal preso eta iheslariek pairatzen duten egoera sozializatzea izango da; bestea, aldiz, dispertsioak eragiten dituen gastuei aurre egiteko dirua biltzea izango da.

Egun, 29 pertsona daude preso Araban. Batez beste, etxetik 660 kilometrotara daude; hau da, senide eta lagunek 1.300 kilometro baino gehiago egin behar dituzte bisita bakoitzeko. Beste modu batean esanda, 20.000 € suposatzen die dispertsioak senide eta lagunei urtero.

“Ez gara libre izango haiek ASKE izan arte” leloa izango duen jaialdian zortzi talde egongo dira: Willis Drummond, Eskean Kristo -bideokliparen abestia egingo dute-, Esne Beltza, Bad Sound, Riot Propaganda, Mafalda, Txarango eta Zoo. Sarrerak Euskal Herriko txoko ezberdinetan salgai daude jada. askerock.eus-en ere erosi daitezke.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies