Euskal Herriko neska gazteen sarea osatzeari ekin diote Ozaetako Gazte Udaleku Feministetan

Euskal Herriko neska gazteen sarea osatzeari ekin diote Ozaetako Gazte Udaleku Feministetan

Euskal Herriko hamaika txokotatik heldu ziren irailaren 1ean emakume gazteak Arabako Otazan kokatuta dagoen Garaion Sorgingunera. Lau egunez elkarrekin sortzeko, hausnartzeko, gozatzeko eta konspiratzeko gunea izan da Ozaetako kanpalekua; horixe baitute helburua Udaleku Feministek: Euskal Herriko neska gazteen sarea osatzea. Irailaren 4an, behin udalekuak amaituta, hemendik aurrera gazte udaleku feministek izan dezaketen ibilbidea izan zuten mintzagai. Abenduan asanblada irekia egitea proposatu zuten, hurrengo udalekuak antolatzen hasteko. 

Topatu.eus-ek eguneko jarraipenak egin ditu, argazki galeria osatzearekin batera.

 

1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies