Ia ikasturte osoan zehar Gasteiz erdialdea zeharkartzen duen arren, udan betetzen da “Gasteiztxo” tren turistikoa Gasteizen. Alde Zaharra, plaza nagusiak, erdialdeko kaleak… zeharkatzen ditu trenak, gune bakoitzean zer dagoen azaltzen duten bitartean. Gehienak, turistak dira, Gasteizera eguna(k) pasatzera datozen turistak.
Abuztu partean, aldiz, ez ohiko ibilbidea egin zuen turista talde batek. Izan ere, “Gasteiz eta Herria Bizirik daudela” aldarrikatzeko,  Ernai gazte antolakundeak tren turistikoaren inguruan ekimen ezberdinak egin zituen, bideo formatuan bilduz. Irudietan ikus daitezkeenez, Martxoaren 3ko langileak, EAJ – PP akordioa, memoria, emakumeen aurkako zapalkuntza… eta beste hainbat aldarrikapen kalera atera zituen Ernaik.

Azaldu dutenez, “turismoarena sistema politiko eta ekonomiko zehatz baten adierazlerik garbiena da, gazteak esplotaziora, lan prekarioetara eta etxebizitzarako sarbiderik ez izatera kondenatzen dituena”. Modu honetan, Euskal Herriko hainbat txokotan turismo ereduari buruz eginiko adierazpen desberdinetara gehitu da hau ere.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies