Hurrengo hilabeteetan grabatuko duten pelikulak 17 eta 65 urte bitarteko herritarrak behar ditu estra paperak egiteko.

17 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago dituzu? Gasteizko data esanguratsuenetakoa gogoratzeko filman parte hartu nahi duzu? Memoria historikoan zure alea jarri nahi duzu? Baiezkoa bada, azkar ibili beharko zara asteburu honetan. Izan ere, Martxoaren 3a gogora ekarriko duen pelikula hasiko dira grabatzen datozen hilabeteetan, baina hori baino lehen taldea osatzeko gasteiztarren beharra dute ekoizleek.

Pelikula guztiek bezala, Victor Cabacok zuzenduko duen film honek ere estren beharra izango du. Horretarako, igande honetan, irailaren 3an, kasting bat egingo dute Arabako hiriburuan. Guztira, 600 estren beharra izango dute, besteak beste, asanbladak, manifestazioak, lantegietako batzarrak… irudikatzeko. Urriaren 9an hasiko dira filma grabatzen eta ahalik eta errealena izateko, gertaeren leku originaletan hasiko dira lanean. Txabe Atxak zuenduko du kastinga.

Baldintzak:

  • 17 eta 65 urte bitartean izatea.

Ordutegia:

  • Irailak 3, igandea. 10:00 – 14:00 edo 16:00 – 18:00. Zumakera ibilbideko 41. zenbakiko 4. pabilioian.

Informazio gehiago eskainiko dute castingvitoria3demarzo@gmail.com email kontuan.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies