Orduz  ordukoa  |  Herrialde  Katalanekin  elkartasuna  gurean

Orduz ordukoa | Herrialde Katalanekin elkartasuna gurean

Iraila hasieratik ekimen ezberdinak egiten ari dira Araban Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko. Anna Gabriel, Ernai, ANC, AsCATasunera… Egunez egun ateratzen diren irudi, bideoak eta albisteak bilduko ditugu hemen. Irailaren 28an Borroka Eguna deitu du Ernaik.

 


Irailak 22 | Eguneko beste bi irudi. Aramaion, elkarretaratzea egin dute Herrialde katalank babesteko. Gasteizko Judimendi auzoan, aldiz, “debekatu nahi dituzten hautestontziak” jarri dituzte auzoan.

Amurrion, Laudion eta Agurainen ere elkarretaratzeak egin dituzte: ikasleek hartu dute irailaren 22ko goizeko protagonismoa. Horretaz gain, aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez, urriaren 1ean Kataluniara joateko autobusa antolatu dute. 

Gazte talde batek -20 inguru- Gorbeia kalea zeharkatu zuen ostegun gauean, poteo orduan. Bertan zeudenei eskuorriak banatzeaz gain, giro  alaian kartelak jarri zituzten eta irailaren 28ko Borroka Egunerako deia egin. Aipatzekoa da ere, Gasteizko Udalak Guardia Zibilaren erregistroen aurkako adierazpen bat onartu duela -PPk eta PSEk aurka bozkatu dute-.

ELA, LAB, ESK, Steeilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute Gobernu Ordezkaritzen aurrean. Gasteizen, 12:00etan izango da. Egun horretarako Borroka Eguna deitu du Ernai Gazte Antolakundeak.


Irailak 21 | Gasteizko Kanpusean elkarretaratzea egin dute ostegun goizean, Ikasle Abertzaleak sindikatuak deituta. 

Gure Esku Dagok elkarretaratzea deitu irailaren 21ean Murgian, Goberialdean.

Ikasleak ere kalera aterako dira hurrengo egunetan. Gaur bertan, elkarretaratzea egingo dute Elurretan, Gasteizko kanpusean. Irailaren 22an, ostiralean, elkarretaratzeak egingo dituzte Aiaraldeako ikastetxeetan. 


Irailak 20 | Mila lagun baino gehiago batu dira Gasteizen. Ikur eta aldarrikapen ezberdinak ikusi dira, Herrialde Katalanekin elkartasunean eta demokraziaren aldeko mezuekin.

 

Gasteizen ez ezik, Arabako herri ezberdinetan ere elkarretaratzeak egin dituzte. Irudietan, Laudioko, Oiongo, Amurrioko, Aguraingo, Artziniegako eta Murgiako elkarretaratzeak.

 

Elkarretaratzeak deitu dituzte udaletxeen aurrean irailaren 20ko (asteazkena) arratsaldean. 20:00etan izango da elkarretaratzea, Andra Maria Zuriaren enparantzan “Katalunarekin bat! Demokraziarekin bat!” lemapean. Laudion, Amurrion, Murgian, Oionen eta Kanpezun ere elkarretaratzeak egingo dituzte.

Lautadan ere datorren egunetan ekimen ezberdinak antolatu dituzte gazte eta ikasle esparruetan. Gazteek, irailaren 22an musikalejira egingo dute Santa Mariatik; egun berean, goizean, ikasleek asanblada eta elkarretaratzea egingo dute. Irailaren 28rako paroak iragarri dituzte, Gasteizko mobilizazioarekin bat egiteko.

Irailak 19 | “Urna, grande y libre”. Ernaik publikatu duen bideoa ikus daitekeenez, Gasteizko Sansomendi auzoko Guardia Zibilaren kuartelean “Urna, grande y libre” margoketa egin dute, “¿Dónde están las papeletas?” izenburua daukan bideoan. 


Irailak 18 | Ernai Gazte Antolakundeak irailaren 28rako Borroka Eguna deitu du. 12:30etan manifestazioa egingo dute, Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta. Ernai Gasteizek sare sozialetan zabaldu duen bideoan ikus daitekeenez, Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan Borroka Egunean parte hartzeko deia egin dute margoketa eta bestelako ekimenen bitartez.


Irailak 15 | Anna Gabrielen hitzaldia eten zuen Udaltzaingoak. Bildutakoek, aldiz, bozkatzeko eskuorriekin erantzun zioten Udaltzaingoari, Gasteizko Udalari, Gobernu Delegaritzari eta Javier De Andresi.

  • Lehenengo bideoan, Anna Gabriel hitzartzea Udaltzaingoa sartzen denean.
  • Bigarrenean, hitzaldia osorik: “ilegala” zen hitzaldi/elkarrizketa.


Irailak 11 | Herrialde Katalanekin elkartasun elkarretaratzea egin zuten irailaren 11n, Diada egunean, AsCATasunera-k deituta.


Irailak 9 | ANC Euskal Herriak antolatuta, elkarretaratzea egin zuten Gasteizen. “Kataluniarekin Diadan eta erreferendumean” izan zen leloa.

XSS085  |  Cubo  |  Music  Is  the  Key

XSS085 | Cubo | Music Is the Key

La música es la clave para la armonía.

  • 01. Alice Coltrane – Lovely Sky Boat
  • 02. Drumming Birds (Bob Moses & Billy Martin) – Boat Song Part II
  • 03. Maalem Mahmoud Guinia & James Holden – Marhaba
  • 04. Omar Khorshid – Raqsed El Fada
  • 05. Weldone Irvine – Music Is the Key
  • 06. Shuggie Otis – Island Letter
  • 07. Seb Wildblood – The One With The Emoticon
  • 08. Laurence Guy – Intro
  • 09. Kelan Phil Cohran & Legacy – Kilimanjaro
Entzun
Sare  presenta  el  documento  que  marcará  la  base  de  su  trabajo  durante  los  próximos  meses

Sare presenta el documento que marcará la base de su trabajo durante los próximos meses

Bego Atxa nos ha realizado una aproximación a el documento que marcará la base de su trabajo durante los próximos meses. Este documento recoge “los aspectos que desde Sare consideramos básicos para alcanzar un escenario de verdadera paz y convivencia, desterrando el afán de quienes quieren instalarse en un escenario de vencedores y vencidos, que en nada ayuda a la Resolución”.

El documento se divide en ocho apartados, empezando desde una mirada al pasado, no para recrearnos en él, sino para aprender de los errores y avanzar en los objetivos previstos.

Entzun
“Cuba:  el  huracán  condenado  por  Naciones  Unidas”-José  Manzaneda-

“Cuba: el huracán condenado por Naciones Unidas”-José Manzaneda-

Es curioso que los grandes medios internacionales, que rápidamente llevan a titulares las paradojas de la política, no hayan “cazado” una muy reciente.

El mismo día en que el huracán Irma impactaba de manera brutal en Cuba, dejando un rastro gigantesco de destrucción, el presidente Donald Trump firmaba la prórroga de la llamada Ley de Comercio con el Enemigo, para continuar con el bloqueo económico a la Isla.

Recordemos que en 2001, el presidente –también ultraderechista- George Bush, tras el impacto en Cuba de un huracán mucho menos potente, el Michelle, tuvo al menos un pequeño gesto: autorizó ciertas ventas de alimentos a la Isla.

Hoy, gobiernos en las antípodas ideológicas de la Revolución cubana, como los de México, Argentina y Colombia, han anunciado su disposición de enviar ayuda material al pueblo cubano.

Pero desde EEUU lo único que se espera es que la llamada Oficina de Control de Activos Extranjeros anuncie las nuevas sanciones contra la economía cubana que Donald Trump presentaba en Miami el pasado 16 de junio.

Sanciones que no solo impactan en el pueblo cubano: también violan aún más el restringido derecho a visitar Cuba de la ciudadanía de EEUU, y perjudican a las propias compañías aéreas norteamericanas.

Y es que Cuba, recién golpeada por un ciclón categoría 5, sigue sufriendo un huracán estacionario, mucho más demoledor e inhumano: el del bloqueo económico que, condenado cada año por la Comunidad Internacional, es vitoreado por cavernícolas y criminales a quienes la prensa internacional sigue protegiendo bajo la categoría de “disidentes cubanos”.

En Euskal Herria se abrió la primera cuenta solidaria por el huracán Irma de todo el mundo, de la mano de la asociación Euskadi-Cuba. Sigue abierta, está en Fiare y su número se puedes encontrar en dos webs: www.euskadicuba.org y www.cubainformacion.tv

Porque Cuba necesita mucha solidaridad. Pero sobre todo… acabar con un huracán condenado por Naciones Unidas: el bloqueo de EEUU.

Entzun
ELA,  LAB  y  ESK  consideran  un  fraude  las  últimas  contrataciones  indefinidas  en  Mercedes

ELA, LAB y ESK consideran un fraude las últimas contrataciones indefinidas en Mercedes

Los sindicatos denuncian que es un acuerdo “que no cae del cielo”, pero que a día de hoy puede haber más casos de fraude. Más de 500 personas ya deberían estar indefinidas, antes del anuncio de 600 fijos. Denuncian también que el resto de sindicatos les han dejado excluidos del acuerdo.

Para entender la última noticia de 600 contratos indefinidos más en Mercedes, hay que remontarse meses atrás. En diciembre del 2016, tras la denuncia que sindicatos pusieron anteriormente, la Inspección de Trabajo instó a la empresa a transformar 550 contratos eventuales en indefinidos. Pese a los los datos falsos que dio la empresa, quedó claro que el empleo estructural debía ser mayor que el que existía y que mantener aquel nivel de eventualidad era lo que los sindicatos consideran un fraude. La empresa cumplió el requerimiento, mientras que UGT, CCOO, Ekintza y PIM se colgaron la medalla.

“Hay trabajadores que llevan incluso más de dos años trabajando ininterrumpidamente, otros de forma intermitente” denuncian ELA, LAB y ESK. Además, hay quien está con sus contratos actuales más de 8 años entrando y saliendo de la empresa, “e incluso ya en el pasado estuvieron en fraude”. Además, aseguran que puede haber más casos de fraude, “pero que con los medios que tenemos, es complicado detectarlos”. 

Por lo tanto, ELA, LAB y ESK han considerado que este es “un acuerdo que no cae del cielo”, sino que Mercedes se ha visto condicionada por la presión que han hecho estos tres sindicatos. Denuncian, ademas, que “por la forma de acordarse y las circunstancias que han rodeado al acuerdo, pueden esconderse otro tipo de intereses en forma de favores mutuos”.

A pesar de ello, consideran que es necesario dejar atrás “formas de actuar del pasado y pasar a una nueva fase”. Por mucho que se alegren de estos nuevos puestos de trabajo, han querido poner énfasis en que hay “más de 500 personas ya deberían estar indefinidas, antes del anuncio de 600 fijos -acuerdo entre empresa, UGT, CCOO, Ekintza y PIM-“.

Más de 500 personas ya deberían estar indefinidas, antes del anuncio de 600 fijos -acuerdo entre empresa, UGT, CCOO, Ekintza y PIM-

Las críticas no se han quedado en la patronal: “Es muy significativo que quien nos reprocha falta de voluntad negociadora y quienes se han convertido en adalides de la libertad sindical, coincidan en excluir a ELA, LAB y ESK de la negociación de este acuerdo y de prácticamente todos los ámbitos de negociación”.  

Finalmente, ELA, LAB y ESK se han mostrado dispuestos a negociar y establecer unas bases de contratación justas y en breve presentarán al resto de las secciones sindicales y a la empresa un documento que pueda servir como punto de partida para de una forma definitiva garantizar la transparencia y la igualdad de trato todas las personas.

Mintzapraktikan  aritzeko  izen-emateak,  gertu

Mintzapraktikan aritzeko izen-emateak, gertu

Gasteizko Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko, urriaren 3tik 24ra arte eman daiteke izena.

Alea.eus bidez

Mintzalagun izateko euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea, bi baldintza horiek, bete behar dira. Geroz eta jende gehiago ari da bihurtzen Berbalagun, Solaslagun, Mintzakide edo Mintzalagun, eskatzen duena baino askoz gehiago ematen duelako bueltan esperientzia honek.

Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute eta haietarik 1200 bidelagunak dira. Gaur egun 1075 talde daude martxan eta astero 120 herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko.  Horietan, bidelariek eta bidelagunek euskararen ezagutzatik erabilerara egiten dutelako salto elkarri lagunduz, adiskide giroan, berriketan, hizketan, kalakan. Gertuko mintzoaz aktibatzen dute euskararen aldeko jarrera.

Mintzapraktikan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean duzu eskura. Gasteizen, Mintzalaguna egitasmoaren ingurukoak: www.gasteizkomintzalaguna.eus gunean aurki daitezke, edo 688 819 118 telefonoan; urriaren 3tik 24ra bitartean izango da izen-ematea.

“El  procés  entendido  como  una  oportunidad  para  las  clases  populares  en  Catalunya”-Juan  Ibarrondo-

“El procés entendido como una oportunidad para las clases populares en Catalunya”-Juan Ibarrondo-

Al hilo de lo que está pasando en Cataluña, me viene a la memoria lo que decía, hace ya unos años,  un militante autónomo de Barcelona, con una gran capacidad de análisis y años de lucha a sus espaldas.

Sostenía mi amigo, que en Cataluña  -como en muchos otros lugares- ya no se podía hablar de burguesía nacional en sentido estricto.

Las élites económicas se habrían globalizado, al albur del predominio de la economía financiera sobre la productiva, con la globalización del dinero y  con la entrada del capital transnacional en las grandes empresas.

Muchas  grandes empresas catalanas son de hecho transnacionales, como por ejemplo  Aguas de Barcelona, el FCB, o una banca a la que difícilmente se le puede poner ya el apellido de catalana.

Subsistiría, eso sí, una oligarquía -sobre todo financiera- que controla los grandes medios de comunicación,  con vínculos importantes con el poder político estatal y los grandes partidos españoles (donde estaba la antigua CIU antes de su implosión) convertidos hace tiempo en sucursales de las élites económicas,  ocupados -sobre todo- en  malvender los restos cada vez más escasos del sector público (y el común) en beneficio de las élites.

O tal vez mejor expresado, la burguesía catalana no ha desaparecido del todo pero  se habría convertido en una sombra de lo que fue.

Debilitada, reducida a una pequeña burguesía relativamente empobrecida, o bien reconvertida en clase media profesional, que se siente agraviada en comparación con las élites españolas mejor posicionadas en la economía global al disponer de un Estado propio.

Una situación así, suele dar lugar a inestabilidades diversas, que pueden ir desde el crecimiento de partidos de extrema derecha, con su correlato de xenofobia, y violencia contra los desfavorecidos, hasta procesos revolucionarios de izquierdas.

Al dejar de ser el bloque hegemónico, la burguesía nacional catalana puede  buscar nuevas formas de predominio político, buscando alianzas con las izquierdas (con un bloque popular  diverso y contradictorio)  aun a costa de  ceder  parte de sus privilegios a cambio  de no desaparecer engullida por sus vecinos en el seno de la economía global.

Obviamente, tal proceso no es solamente económico sino que incluye factores emocionales de pertenencia e identidad, que unen al bloque popular (precarizado y proletarizado) con sectores de clase media alta agraviados, pequeños propietarios en horas bajas, agricultores en riesgo de quiebra y profesionales empobrecidos.

Visto de esa forma el proceso hacia la república catalana supondría una oportunidad de avance para las clases populares, que ganarían protagonismo, siempre claro que el Estado que representa a las élites dominantes se vea obligado a  ceder ante el impulso de un independentismo donde las clases populares (y los partidos de la izquierda diversa y contradictoria)  mantengan y consoliden  su hegemonía política.

Entzun
Tertulia  |  Errekaleor,  Mozal  Legea,  erlijioa  EHUn  –  Zurine  Rodriguez  eta  Xabier  Izaga

Tertulia | Errekaleor, Mozal Legea, erlijioa EHUn – Zurine Rodriguez eta Xabier Izaga

Zurine Rodriguez eta Xabier Izaga kazetariek ireki dute Araba Hizpide magazineko tertulien denboraldi berria. Ohi bezala, zenbait gai jorratu dituzte: Errekaleor auzo askearen egoerari heldu diote, udako hilabeteetan eta azken asteotan izandako nobedadeetatik tiraka; Mozal Legea dela-eta, Kaleratzeok Stop elkarteko kideek jasotako isunaz jardun dute; eta EHUn eskaintzen ari diren erlijio-adarrak eragindako salaketaz hitz egin dute.

Entzun
Alea  eta  Hala  Bedi:  “Lehen  patatero  deitzen  ziguten  mespretxuz,  orain  harro  esaten  dugu”

Alea eta Hala Bedi: “Lehen patatero deitzen ziguten mespretxuz, orain harro esaten dugu”

Aurtengo ARGIA Egunak Gasteizen lur hartuko du urriaren 7an. Hiriburu batean egiten dugun lehen aldia da. Eta ez da kasualitatea Arabakoa aukeratu izana. Ezer gertatzen ez den 8. lurralde erdaldunean. Hori diote aurreiritzi zaharrek. Eta, ohi bezala, egia ezkutatzeko besterik ez dute balio. Arabako gure konplizeek ondo baino hobeto dakite hori. Igor Goikolea eta Maialen Kortabarria (Hala Bedi) eta Aritz Martinez de Lunarekin (Alea) hitz egin dugu.

Argia.eus bidez

Argazkia: Axier Lopez

Zergatik dute hain presentzia txikia komunikabideetan Arabak eta Gasteizek?

Aritz Martinez de Luna: Arabaz kanpoko hedabide gehienek ez dute presentziarik hemen, bertako jarraipena egitea zaila egiten zaie. Oihartzun handiko gaiei egiten diete kasu edo bestela –guk erredakzioan sarri erabiltzen dugun txantxa– “eduki exotikoak” direnean: Trebiñu, Errioxa, euskara eta ez dakit zelango aztarnak nahastuta. Egunerokotasunean gertatzen zaigunak, orohar, oihartzun txikia izaten du hemendik kanpora.
Igor Goikolea: Gehienbat Gasteizen zentratzen dira eta hemen dauzkaten baliabide gutxi horiek Legebiltzarrera bideratzen dituzte. Araban Euskal Herriko biztanleriaren %10 bizi da eta arabarren %80a Gasteizen dago. Hori ez da gainerako herrialdeetan gertatzen.
Maialen Kortabarria: Araba eta Gasteiz ahaztuak izan dira Euskal Herrian, batez ere herri mugimenduaren ikuspegitik. Orain dela urte batzuetatik hona Araba eta Gasteiz bizi-bizi daude. Halere, hedabide asko oraindik ez dira moldatu egungo egoerara. Hemen gertatzen diren gauza interesgarriak askotan hemen geratzen dira.
I. Goikolea: Hori aldatzen ari da. Hemengo kontuak kanpora sarriago ateratzen ari dira eta, apaltasun osoz, horretan zerikusi handia izan dute Aleak eta Hala Bedik. Lehen agenda erabat markatzen zutenak beste batzuk ziren. Euskal Herriko beste hedabide batzuekin dugun elkarlanak, adibidez zuekin, ARGIArekin, asko lagundu du horretan. Modu formal eta informalean dugun hartu-emana oso positiboa izan da, eta aztertzekoa.

Zer itxura hartzen diozue panorama komunikatiboari?

I. Goikolea: 300.000 biztanle izanda, Araban oso proiektu komunikatibo interesgarriak daude. Alea eta Hala Bediz gain, adibidez, askotan oso urrun geratzen zaigun Aiaraldea eskualdean oso proiektu potentea daukate. Hala Bedi, Alea, Aiaraldea eta abar, hein handi batean asmatzen ari gara: etengabe egoera berrietara moldatzeko gaitasuna erakutsi, tresna berriekin esperimentatu, internet eta sare sozialetan indarra jarri, edukiak kanpora atera…
A. Martinez de Luna: Hedabide handiagoek egitura zurrunagoak dauzkate, aldatzea gehiago kostatzen zaie. Araban tradizionalak diren prentsa idatzizko hedabideek, El CorreoDiario de Noticias de Alava eta enparauek, duela 10 edo 20 urteko planteamendu eta formatu bera dute. Gu, gure gabezia guztiekin, aukera berriei probetxua ateratzeko prestuagoak gara.
I. Goikolea: Hori posible izan da ausartak garelako. Alea sortu da ausartak izan zaretelako. Txikiak izanda, errazago egiten dira aldaketak. Nahi dugu, posible da, egin dezagun. Kito.

Zeintzuk izan dira Hala Bedi eta Alearen ekarpenik handienak?

A. Martinez de Luna: Behar bati erantzuna eman diogu Alearekin: Arabako informazioa Arabarentzat euskaraz eta arabarrek eginda. GEU euskara elkartetik sortutako proiektua da eta GEUk 25 urte daramatza euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzen. Beraz, gure helburua ere horixe da.
I. Goikolea: Hala Bedik 35 urte beteko ditu 2018an. Sortu zenean artean jaio gabe ginen, baina ordutik hona gauza bat ez da aldatu: belaunaldi askorentzat Hala Bedi izan da esperimentatzeko lekua, askatasun txoko bat. Nahi zutena nahi zuten unean egin eta esateko tokia. Eta gainera, hitza zabaltzeaz gain, eragile askori komunikazioan trebatzeko aukera eman die. Jende ezberdina elkartzeko eta ezagutzeko balio izan du irratiak.
M. Kortabarria: Hala Bedi uhinetan soilik egotetik, sarean, bideoetan eta sare sozialetan ere badagoen komunikabide bilakatzeko prozesua bizi izan dugu guk. Ahotsik ez daukaten eragile, kolektibo eta mugimenduei ahotsa ematen jarraitu dugu, baina orain bide gehiagotatik. Lehen irratian ez zegoen unean uneko jarraipena eta orain hori ere egiteko moduan gaude. Salto horrek ekarpen handia egin dio herri mugimenduari.

“Arabarrok ahaldundu gara, gauza berriak sortzeko. Oso erraz sortzen dira taldeak. Txikitik, bertakotik abiatzeko joera dugu”

Mugimendu asko eta akotarikoak dituen hiri bizia ematen du Gasteizek. Hala bizi al duzue barrutik?

A. Martinez de Luna: Bai, eta igartzen da. Beti esan izan da Gasteiz burges txikien hiriburua zela eta ez zela ezer gertatzen. Lotsa gainetik kentzen joan gara eta pixkanaka mugimendu gehiago agertu dira. Lehen patatero deitzen ziguten mespretxuz. Egun nik neuk esaten dut patateroa naizela, harro.
I. Goikolea: Beste leku askotan elkar ikusi ezin zuten taldeak hemen ondo konpondu izanak lagundu du. Oso erreza da Gasteizen ideologia ezberdinetako pertsonak elkartzea (Gora Gasteiz, Hala Bedi, gaztetxea…).
A. Martinez de Luna: Mugimendu sozialen pizgarri nagusia jende gaztea izaten da eta Gasteizen eragin handia izan du unibertsitateak. Euskal Herri osoko jendea etortzen da gurera ikastera eta horrek aipatutako aniztasuna areagotu du. Kike Amonarrizek dioenez, Gasteiz izango da etorkizuneko euskalki baten sorgunea, hemen biltzen delako jende popourri bat.
M. Kortabarria: Gasteiz bizirik dago. Arabarrok ahalduntze prozesu bat eduki dugu. Guk, euskalkirik gabe euskaraz hitz egiten dugu eta horregatik ez gara beste inor baino gutxiago. Konplexu horiek gainetik kentzen ari gara arabar guztiok.
I. Goikolea: Ahaldundu gara, gauza berriak sortzeko. Oso erraz sortzen dira taldeak. Txikitik, bertakotik abiatzeko joera dugu. “Goitik” edo “handiek” esango dutenaren zain egon gabe, beharra ikusten bada, elkartu eta kito. Eta askotan instituzioez paso eginda. Errekaleorreko ekainaren 3ko manifestazioa horren isla izan daiteke, herri mugimendu osoak instituzioei esan zien “gu ere bagara nor, guk ere egunero egiten dugu lan”.

Javier Marotoren lau urte luzeen ostean, agintaldi honetan aldaketa gertatu da Udalean.

A. Martinez de Luna: 2015eko urtarrilean sortu zen Alea eta aldaketa ekainean izan zen. Tarte txiki horretan PPrekin ez genuen harreman txarrik. Esango nuke beren politika zelako “hauei emaiezu eskatzen dutena eta hala bakean utziko gaituzte”. Gobernu berriarekin hartu-emana estuagoa da. Elkartzeko arazo gutxiago dago.

Aldaketa hori beharrezkoa zen. PPk Gobernuan jarraitu izan balu, Maroto beste 20 urtez geratzea zen arriskua. Horrelako kasuetan, alderdia baino pertsona bilakatzen da botoak jasotzen dituena. Alde horretatik, aldaketa ez da ideala, baina positiboa da.

Lehen aipatutako herri mugimenduaren pizkundea aurreko gobernuaren jarrerarekin oso lotuta dago. Hori da PPk Gasteizi egindako ekarpena.

“Herri mugimenduaren pizkundea Marotoren gobernuaren jarrerarekin oso lotuta dago. Hori da PPk Gasteizi egindako ekarpena”

Marotok ez du inoiz Hala Bedin hitz egin eta Urtaranek gaztetan saio bat izan zuen Hala Bedin urtebetez.

M. Kortabarria: Hala da, baina alkatea denetik ez zaio irratia asko gustatzen. Errekaleorren harira, argi geratu da.
I. Goikolea: Hirutan edo hitz egin izan du irratian alkatea denetik, baita gobernuko beste kide batzuek ere. Halere, nik ez dut aldaketa handirik sumatu.

Aldaketa nabarmenik izan bada, euskararen arloan izan da. Egun, Donostiaren ostean, Gasteiz da Euskal Herriko hiribururik euskaldunena, erabilerari dagokionez.

A. Martinez de Luna: Jendeari esaten diozunean, ez du sinesten. Umea nintzela, euskaraz baten bat entzutean buelta ematen nuen begiratzera ea zein zen, harrituta. Egun, aldiz, edozein tokitan entzun dezakezu jendea euskaraz.
M. Kortabarria: Nabari da gure hartzaileak gero eta euskaldunagoak direla. Euskarazko saioak gero eta ezagunagoak dira. Suelta la Olla erdarazko magazineak nagusi izaten jarraitzen du, baina Araba Hizpideeuskarazko magazinea gero eta indar handiagoa hartzen ari da.
I. Goikolea: Irratia sortu zenean erdara hutsean zen, eta egun Hala Bediko saioen erdia euskaraz da. Irrati barruan ere, gero eta euskara gehiago entzuten da. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, arabieraz, ingelesez eta galegoz ere saioak dauzkagu.
M. Kortabarria: Gasteizko euskalduntze prozesuaren erakusgarri da Hala Bedi Bi. Euskara hutsezko irrati bat behar zen Araban. Oso apustu ausarta izan zen. Hala Bedi Bi ez da lehen katearen mailara heldu, baina, hala jarraituz gero, noizbait irits daiteke. Kontua da Hala Bedi Bateko programazioaren zati garrantzitsua euskaraz denez, euskaldunek ez dute zertan Hala Bedi Bira jo euskara entzuteko. Iritzi ezberdinak daude bi kateen arteko harremanari buruz.

Tokiko komunikabide askotan agenda eta kirol kontuak dira nagusi, iritziz eta balorez askotarikoa den euskal komunitatean frikziorik ez pizteko. Alean, zorionez, ez du ematen hala gertatu zaizuenik.

A. Martinez de Luna: Bai, tipologia askotariko irakurle eta harpideak ditugu eta, beraz, badakigu batzuetan gure edukiak ez direla denen gustukoak izango. Eta normala da. Ahalik eta komunikabide irekiena izateko egiten dugu lan. Ez gara inorekin ezkonduko eta saiatzen gara, ahal den guztietan, denei ahotsa ematen.

Guretzat errazena litzateke kirol arloko gaiak lantzea, denak goaz Alaves-ekin eta Baskoniarekin, eta guztiak poz-pozik. Bada, hain justu, horiei buruz urtean laupabost albiste argitaratu ditugu. Kirola beste ertz batzuetatik landu dugu: inklusibitatea, parekidetasuna eta abar. Ez dugu bilatzen denon gustukoa izango den gaia. Hori ez da interesgarria eta, kazetaritza ikuspuntutik ere, luzera begira ez da emankorra.
I. Goikolea: Guri ere alde bateko eta besteko kritikak heltzen zaizkigu. Baina zeozer ondo egiten ari gara; eragile eta pertsona gehienek Alean edo Hala Bedin agertzeko interesa eta prestutasuna adierazten dituztelako.

Zeintzuk dira zuen erronka nagusiak?

A. Martinez de Luna: Ezin gara konformatu proiektua martxan jartzearekin eta ekonomikoki bideragarria izatearekin. Hori bada planteamendua, hemendik bost urtera akabo. Hazten jarraitu, konplexuak gainetik kendu eta ahalik eta irakurle gehienengana iritsi behar dugu erreferentea izateko.
I. Goikolea: Hazi behar dugu gure burua etengabe moldatuz, gauza berriak sortuz. Prozesu bat abiatu dugu. Bost eztabaidagai dauzka: Hala Bedi Bat, Hala Bedi Bi, multimedia, funtzionamendua eta barne mailako prozesu feminista.
M. Kortabarria: Bi erronka nagusi ikusten ditut. Batetik, epe motzean, bideratzen ari garen prozesua ahalik eta parte-hartzaileena izatea, Hala Bedi birdefinitu eta indartsuago ateratzeko. Bestetik, Gasteizko mugimendu zabal hori komunikatiboki ahalduntzen lagundu beharko genuke. Mugimendu askok eta askok dependentzia handia dute, gabezia komunikatiboak dituztelako. Hala Bedik eta Aleak lagundu dezakegu eta horregatik, adibidez, antolatu ditugu irailean Izan Media tailerrak.
I. Goikolea: Herri mugimenduaren agenda lehen lerrora ekartzen lagundu behar dugu, denon eragiteko gaitasuna handitzeko.
A. Martinez de Luna: Oso eskertzekoa da hedabideen artean dugun lankidetza, Hala Bedirekin eta tokiko zenbait hedabiderekin. Gure artean ez dago lehiarik. Edukia ahalik eta gehien zabal dadin egiten dugu lan, hori nork egiten duen bigarren mailakoa da. Denon mesederako da eta.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies