Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriro ez zabaltzea erabaki du. 

Alea.eus bidez

Sei hilabete igaro dira Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Garoñako zentrala berriro zabaltzearen aldeko txostena aurkeztu zuela. Denbora tarte hori baliatu du Espainiako Gobernuak alde guztien iritziak jasotzeko, eta eguerdian eginiko agerraldi batean iragarri du Espainiako Energia ministroak Gobernuak ez duela Burgosko zentral nuklearraren baimena luzatuko.

Hartara, 46 urtez zabalik egon ostean itxiko dute Arabatik bost kilometro eskasera kokatuta dagoen Santa Maria de Garoñako zentrala.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies