Herri Mugimenduko hamar eragile baino gehiagok egingo dituzte posible jaiak. Abuztuaren 11n hasiko dira Jai Herrikoiak eta Gazte Eguna abuztuaren 13an ospatuko dute.

Argazkia: aiaraldea.eus

Gasteizko jaiak amaitu bezain pronto hasiko dira Amurrioko Jai Herrikoiak. Aurten, inoiz baino eragile gehiago egongo dira jai hauek prestatzen eta aurrera eramaten, tartean, Amurrio Trail, Ernai, Gure Esku Dago, Mendiko Lagunak edota Amurrioko Gazte Asanblada. Bi egun egongo dira bereziki nabarmentzeko:

  • Aurten egun bat lehenago hasiko dira Jai Herrikoiak eta abuztuaren 11n izango da ospatuko dute hauen aldeko eguna, txupinazo herrikoi batekin hasiera emanez.
  • Gainera, abuztuaren 13an, igandean, Gazte Eguna egingo dute eta egungo ekintza gehienak Gazte Karpan izango dira.

Musikari dagokionez, eskaintza ezberdina egongo da Gazte Karpan eta Txosnagunean: Dj Bull, Radio Revolución, Aiaraldeako Soinu Sistema, Pottors Destroyers … Gainera, bertsolariekin disfrutatzeko aukera ere egongo da, bertso poteoa egingo dutelako abuztuaren 11n Iñaki Viñaspre eta Izar Mendigurenekin eta abuztuaren 15ean, adliz, bertso saioa egongo da: Alaia Martin, Oihana Bartra eta Aroa Arrizubieta egongo dira Amurrion.

Azaldu dutenez, ez da eraos matxistarik onartuko txosnagunean eta salaketak egiteko telefonoa 617 82 25 85 izango da.

Jai Herrikoien egitaraua

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies