Uztailaren  15ean  ospatuko  dute  Zuiako  VIII.  Gazte  Eguna,  parekidetasuna  eta  parte  hartzea  oinarri  hartuz

Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako VIII. Gazte Eguna, parekidetasuna eta parte hartzea oinarri hartuz

Aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira.

Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako Gazte Asanbladak antolatu duen VIII. Gazte Eguna. Antolakuntzatik adierazi dutenez, aurtengo aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira. “Parte hartzea eta parekidetasuna oinarri dituen egun herrikoia” izatea nahi dute uztailaren 15eko larunbata; aldi berean, aldarrikapenak eta jaia uztartu nahi dituzte, “gazte belaunaldi desberdinen arteko ezagutza eta elkar eragina bultzatzen dituena”. 

Egunaren antolatzaile nagusia, esan bezala, Zuiako Gazte Asanblada da baina bertako eragile ezberdinen laguntza izango dute, besteak beste, Zeteme neska taldearena. Aurten, hirugarrenez ospatuko dute sukaldaritza txapelketa ez lehiakorra -saririk gabe-, aurtengo osagai nagusia kuiatxoa izanez. Aukeraketa hau ez da kasualitatea: “Kuiatxoa aukeratu dugu herriko produktuak eta sasoikoak erabili nahi ditugulako”.

Egunean zehar ekintza ezberdinak egingo dituzte goizean goiz hasita (egitaraua beherago ikusgai). Parte hartzean jarri dute garrantzia gazteek; izan ere, haiek sukaldatuko dute bazkari guztia, ekitaldian sorpresak espero dituzte … Gauean zehar ere parrandarako aukera egongo da, 22:00etatik aurrera hasiko diren kontzertuekin, tartean, Gorka Suaia, Gatom, Komando Klitorix eta Wood Strings.

Egitaraua osorik:

 

1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies