Manu  (Garden  Guraso  Elkartea):  “Lo  que  se  buscaba  era  descabezar  el  movimiento  juvenil  en  Tolosaldea”

Manu (Garden Guraso Elkartea): “Lo que se buscaba era descabezar el movimiento juvenil en Tolosaldea”

Manu forma parte de la Plataforma `Garden Guraso Elkartea’, creada por madres y padres de represaliad@s polític@s de Tolosaldea. Dos juicios contra cinco jóvenes, dos de ellos por la okupación simbólica de un edificio, y los otros tres por los incidentes registrados durante el Carnaval de Tolosa de 2015 en las inmediaciones de la Taberna Intxurre. Manu es padre de Ibai, uno de los llamados “3 de Intxurre”. El juicio de los jóvenes de Ezpala, ha sido el pasado 15 de junio (ya está visto para sentencia) y ahora la Plataforma mira al segundo juicio, el próximo 13 de julio.

Entzun
La  película  ‘Vitoria,  3  de  Marzo’  comienza  a  rodar  con  la  primera  parada,  el  casting

La película ‘Vitoria, 3 de Marzo’ comienza a rodar con la primera parada, el casting

Los trágicos sucesos del 3 de Marzo de 1976 tomarán “vida propia” los próximos meses. Tras diferentes reportajes, libros y documentales, ahora es el turno de un largometraje sobre los asesinatos de tan señalada fecha. Para ello, los productores de la película pondrán en marcha un casting más los próximos días, ya que no es el primero. A día de hoy no se conocen más detalles de la película que se espera grabar durante el curso 2017 – 2018, tan sólo que será producida por Sonora Estudios y dirigida por Víctor Cabaco. La película está basada en el guión del escritor de Juan Ibarrondo.

Casting para ser parte del largometraje

A lo largo de las próximas semanas se va a iniciar un proceso de casting en busca de dos jóvenes protagonistas para la cinta que se rodará durante el próximo curso. El largometraje “Vitoria, 3 de Marzo” busca una chica y un chico de entre 18 y 22 años, para ser parte de las principales actrices y actores de la película -requieren que sean actrices profesionales-. Para ello han puesto en marcha un email, en el que interesadas podrán enviar sus respectivas características: txabe.atxa@gmail.com.

Las diferentes pruebas se llevarán a cabo las próximas semanas en el Taller de Artes Escénicas de Vitoria-Gasteiz. Txabe Atxa será la directora del casting, que guiará el proceso de selección para la película, tras haber hecho lo propio con “Errementari” de Paul Urkijo.

Andrea  Saez  de  Egilaz  gasteiztarra  kanporatu  du  Marokok,  Saharara  sartzera  zihoanean

Andrea Saez de Egilaz gasteiztarra kanporatu du Marokok, Saharara sartzera zihoanean

Saharako egoera soziopolitikoa gertutik aztertu nahi zuten. Pasaporteak eta mugikorrak kendu zizkieten atxikituta egon ziren zortzi orduetan.

Andrea Saez de Egilaz eta Laura Moreno, hegazkinean

Andrea Saez de Egilaz gasteiztarra eta Laura Moreno katalana kanporatu ditu Marokok, Saharan sartzeko asmoa zutenean. Saez de Egilazek Hala Bediri azaldu dionez, bertako egoera soziopolitikoa aztertu nahi duten, Saharako eragile ezberdinekin bilduz. Are gehiago, elkarrizketa batzuk hitzartuta zituzten. Gainera, “existitzen den blokeo informatiboa apurtzen lagundu” nahi zuten.

Behin Al Aiuneko aireportura iritsi zirenean, megafoniatik bi gazteen izenak aipatu zituzten: ezin ziren hegazkinetik jaitsi. “Saharako herriari” babesa emateko asmoa zutela argudiatuta, berriz ere Espainiako Estatura itzuli beharko zirela ohartarazi zieten: “Argi utzi nahi izan ziguten Al Aiun Maroko dela”.

Casablancakako aireportura joan ziren orduan, bertan ere, “presentzia polizial handiarekin”. “Euren buruak identifikatu gabe, gela batean sartu gintuzten, pasaporteak kenduz eta deiak egiteko debekua ezarriz”. Bi orduz egon ziren gela horretan: “Badakizue zergatik zaudeten hemen”, esan zieten Marokoko poliziek. Bartzelonara joateko bidaia haiek ordaindu behar zutela jakinarazi zieten; bi gazteek erresistentzia ezarri zuten orduan erabaki honen aurrean. “Ordaindu arte hemen egongo zarete; egun bat, bi egun, aste bat, hilabete bat … egongo zarete hemen, ordaindu arte”, esan zieten. Zortzi ordu baino gehiago egon ziren erretenituta, “komunera ere, poliziaz inguratuta joanez”.

Bartzelonarako hegaldia hartu behar izan zuten orduan. Behin Bartzelonara iritsi zirenean, ez zen pasartea amaitu. Izan ere, Al Aiunen, maletak jasotzeko paper bat eta kodigo bat eman zieten Maroko poliziek. Bartzelonara iristerakoan, faltsua zela esan zieten. Gaur egun, oraindik, ez dituzte maletak jaso.

Azken bi urteetan 100 ekintzaile baino gehiago kanporatu dituzte Saharatik, azken bien artean, Saez de Egilaz gasteiztarra. Gazteak adierazi duenez, “inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dugu lanean jarraitzea, Marokok izkutatu nahi duena kontatzea”. “Hori dela eta, norbanako eta kolektibo guztiak animatzen ditugu elkartasunean jarraitzera eta eskubide urraketa hauek salatzera”, gaineratu du Saez de Egilazek.

 

 

Uztailak  5,  80  urte  Jose  Placer  erahil  zutela

Uztailak 5, 80 urte Jose Placer erahil zutela

Ozetako Jose Placer hil zutela 80 urte beteko direla eta, udalerriko biktimak omentzeko ekitaldia egingo dute. 

Alea.eus bidez

1937ko uztailaren 5eko goizaldean, Santa Isabel hilerrian fusilatu zuten Jose Placer, EAE-ANVko militante, alderdi horretako Batzorde Nazionaleko kide, Aldundiko kudeatzaile eta Eusko Indarreko buruzagi izandakoa. Haren omenez, eta Barrundian izandako errepresaliatuak gogoan, omenaldi ekitaldia egingo dute uztailaren 8an, Ozetako udaletxe plazan.

Halako omenaldi bat egiten duten lehenengo aldia izango da Barrundian. Udala eta hainbat herritarren ekimenez egingo dute, Afro Olabe alkateak azaldu duenez. “80. urteurrena da, urte gehiegi pasa dira ezer egin gabe, eta uste genuen garaia zela; errepresio frankistaren biktimak izan direnak gogora ekarri, omenaldia egin eta, bide batez, gure historia ezagutzeko modua izango da.” 

Uztailaren 8an egingo dute ekitaldia, 13:00etan. Barrundiako errepresaliatuak gogoratuz, dantza bat eskaini eta plaka bat jarriko dute plazan. Manex Agirre bertsolaria eta Felix Placer–Joseren biloba–izango dira ekitaldian, besteak beste. “Memoria berreskuratzeko lanetan izan da Felix, eta ekitaldian ere haren hitzak entzungo ditugu”, azaldu du alkateak.

Jose Placer

1896an jaio zen Jose Placer, Ozetan, eta bertan bizi izan zen oso goiz Gasteizera joan behar izan zuen arte, lanera. 1930ean, EAE-ANV sortu zen, eta harekin bat egin zuen Arabako bultzatzaile nagusien artean. Alderdiko Batzorde Nazionaleko kide eta herrialdeko ordezkari izendatu zuten.  

1936ko altxamendu militarraren ostean, Placerrek ihes egin behar izan zuen. Lehenengo, Antzoki Berrian –egun Principal antzokia– ezkutatu zen, eta, ondoren, Ozetara alde egin zuen; handik Gipuzkoara joan zen, Elgea mendilerroa igarota, herriko gazte baten laguntzarekin –errepresaliatua izan zen gaztea honengatik–.     

Hantxe, Jaurlaritzaren agintaritzapean oste frankistei aurre egin zien armadan erroldatu zen, eta EAE-ANVkoek osaturiko Euzko Indarra batailoiko komandante zela, hainbat artilleria-unitate gidatu zituen. Gipuzkoako hiriburuan borrokatu ondoren, Jose Placer Gernikarantz abiatu zen eskualdeko artilleria-unitateen ataleko agintari. Hainbat gudarirekin batera atxilotu zuten han. 1937ko uztailaren 5ean, epaiketa sumarisimoa egin ondoren, faxistek tiroz hil zuten Santa Isabel hilerriko iparraldeko horman; Lauaxeta ere bertan fusilatu zuten.

 

1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies