Alai  Bedi:  Argantzunekoak  irratira  (handiak)

Alai Bedi: Argantzunekoak irratira (handiak)

Hiru astez irrati eramangarria Argantzun Ikastolara hurbildu ondoren, azken saioan udalekuetako umeak Gasteizera etorri ziren! Nabari da praktika hartua zutela eta benetako irrati batean egonda, oso serio hartu dute lana… Irratsaio bikaina duzue hemen entzungai, gozatu!

Mila esker begiraleei ere, antolakuntza oso erosoa izan da zuekin!

Ondo bukatu udara eta hurren arte guztioi!!

Entzun
Alai  Bedi:  Argantzunekoak  irratira  (txikiak)

Alai Bedi: Argantzunekoak irratira (txikiak)

Hiru astez irrati eramangarria Argantzun Ikastolara hurbildu ondoren, azken saioan udalekuetako umeak Gasteizera etorri ziren! Nabari da praktika hartua zutela eta benetako irrati batean egonda, oso serio hartu dute lana… Irratsaio bikaina duzue hemen entzungai, gozatu!

Mila esker begiraleei ere, antolakuntza oso erosoa izan da zuekin!

Ondo bukatu udara eta hurren arte guztioi!!

Entzun
6.  WTB:  Askapena

6. WTB: Askapena

What the Basque!!!! This month out programme is about an internationalist group, named Askapena. It’s been a very important group, working hard for international solidarity… for 30 years already! An interesting topic here in the Basque Country and for all the peoples around the globe.

Today, we have interviewed people that take part in the project, to talk about the brigades, the previous preparation, anecdotes…

In Hala Bedi Method section for learning euskara… we´ve talked about… colours!

And in Nor-Nori-News we talk about Altsasu. A town in which there was a bar fight between few youngsters and a couple of off-duty police officers . They are asking for an excesive punishment for these youngsters… This is the link for the Manifesto and the petition, sign it! Eskerrik asko! http://www.altsasugurasoak.com/es/manifiestos/ And don´t forget this: Spanish policemen were not welcome in Altsasu in the first place… Let´s start behaving sensibly all of us.

We want to say hello to our friends in Australia 3CR Community Radio! Don’t give up the fight!!

If you want to join the radio and become an halabelarri, click here and if you want to contact us, write an e-mail to whatthebasque@gmail.com

Entzun
“Zorionak!  Seguiremos  en  Auzolana!”  -Txapa  Ahotsa  asanblada-

“Zorionak! Seguiremos en Auzolana!” -Txapa Ahotsa asanblada-

La asamblea que gestiona el frontón Auzolana ha querido felicitar a todas las que han apostado en estos últimos meses por mantenerlo.

Artículo de Txapa Ahotsa asanblada:

Hace un año que nos enteramos que el gobierno municipal tenía la intención de derribar el frontón Auzolana para construir en su ubicación el Gasteiz Antzokia. Durante este largo año bajo esta amenaza, nos hemos reunido con colectivos y asociaciones del barrio y del euskara, hemos intentado informar a vecinas y a la ciudad en general, hemos organizado actividades de apoyo… Pero todo ello, chocaba una y otra vez con la cerrazón del grupo municipal de gobierno. A sabiendas que era el único que apostaba por tirar el frontón, seguía tozudamente adelante, profundizando en el problema.

La semana pasada, sin embargo, nos llegó por parte del alcalde, la noticia del cambio de posición a este respecto. Anunció públicamente redimensionar el Gasteiz Antzokia y construirlo sin tirar el frontón Auzolana. Por lo tanto, zorionak. Zorionak a todos y todas las que de una manera u otra hemos apostado por el frontón Auzolana, entre todas hemos parado la intención de derribarlo.

Aún así, el proceso no ha terminado, quedan muchas cuestiones por definir y aclarar. Por eso queremos resaltar que al margen de todo, nosotras seguiremos alimentando el proyecto del frontón Auzolana con los mismos alimentos de los que se ha alimentado estos últimos nueve años: autogestión, hacer barrio, auzolanas para hacer mejoras del edificio… Y por supuesto, con todas vosotras de compañeras de camino.

Seguiremos en Auzolana con/entre todas.

Zabalpen  handia  izan  du  Hala  Bediren  aurkako  jazarpenak  kalean,  sarean  eta  hedabide  ezberdinetan

Zabalpen handia izan du Hala Bediren aurkako jazarpenak kalean, sarean eta hedabide ezberdinetan

Arabako, Euskal Herriko eta Estatu Espainioleko hedabide ezberdinek jaso dute albistea. Sarean eta kalean egon diren elkartasun keinuak ere ugariak izan dira. Lau kazetari elkartek erasoa salatu dute.

Uztailaren 27an eman genuen albistea Hala Bedin: Mozal Legea ezarri digute Errekaleorreko argindarraren mozketaren berri emateagatik. Albistea publikatu bezain laster, hedabide ezberdinak hasi ziren gurekin harremanetan jartzen: Arabakoak, Euskal Herrikoak eta badira ere gurekin harremanetan jarri diren Estatu Espainioleko hedabideak. Guztira, hogei bat hedabidek eman zuten albistearen berri ostegunean. Albisteetako batzuk, ohar moduan daude, elkarrizketa formatuan beste batzuk eta badaude ere bideoa egin dutenak.

Sarean aurkitu ditugunak bildu ditugu gurean:

  • HalaBedi | “El Gobierno Vasco ha impuesto la Ley Mordaza a Hala Bedi”
  • Hala Bedi | “Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri”
  • Argia | “Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa”
  • Berria | “Mozal legea’ ezarri diote Hala Bediko kazetari bati”
  • Topatu | “Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri Mozal Legea ezarri diola salatu dute”
  • Gara/Naiz | “Mozal legea ezarri dio Lakuak Hala Bediko kide bati”
  • Público | “La Ertzaintza aplica la Ley Mordaza contra un periodista que grabó una carga policial”
  • Está Pasando en Gasteiz | “Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri”
  • Gasteiz Hoy | “Hala Bedi denuncia la aplicación de la Ley Mordaza en la actuación de Errekaleor”
  • Alea | “Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri”
  • Bilbo Hiria | “Mozal Legea ezarri dio Ertzaintzak Hala Bedi irratiari”
  • Euskalerria Irratia | “Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa”
  • Ahotsa | “Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa”
  • EiTB (euskaraz) | “Segurtasun Sailak ‘mozal legea’ ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati”
  • EiTB (gaztelaniaz) | “Seguridad aplica la ‘ley mordaza’ a un periodista de Hala Bedi”
  • Borroka Garaia da | “El gobierno vascongado ha impuesto la Ley Mordaza a Hala Bedi”
  • El Programa de Klaudio (EiTB) | “Hala Bedi: ‘No vamos a pagar la multa, vamos a desobedecer”
  • Hamaika Telebista | “Mozal Legea zarrita zigortu dute Hala Bediko kide bat, Errekaleorreko argi mozketaren berri emateagatik”
  • Info 7 | “Ertzaintzak kazetari bati mozal legea aplikatzen dion lehen aldia da hau eta aurrekarian bilaka daiteke”
  • El Gallinero | “Multan a Halabedi por informar sobre Errekaleor”
  • Guía de la radio | “Mikel Saenz de Buruaga (Hala Bedi Irratia), multado con 602 € por grabar una intervención de la Policía vasca”
  • Antxeta Irratia | “Elkartasun osoa Hala Bedi irratiko lagun eta lankideei, Mozal Legerik EZ!”
  • Sustatu.eus | “Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri”
  • Federación de Periodistas de España | “El Gobierno vasco sanciona a Hala Bedi Irratia aplicando la “Ley Mordaza””
  • Público | “El Gobierno Vasco deberá explicar por qué utilizó la Ley Mordaza contra un periodista”

Kazetari elkarteen babesa eta salaketa

Uztailaren 28an, gainera, Informazio Eskubidea Defendatzeko Plataformak kexa bat aurkeztu zuen Madrilen,  Herriaren Defendatzailearen aurrean. Kexan honetan, Hala Bediren aurkako erasoa salatu dute, espedientearen artxibatzea eskatzearekin batera. Horretaz gain, kazetarien aurkako erasoak bertan behera uztea eskatu dute Informazio Eskubidea Defendatzeko Plataformatik. Kazetarien Euskal Elkargoak, Euskal Kazetarien Elkartearekin batera, ezarritako Mozal Legea ere salatu dute. Aleak, adibidez, bat egin du azken adierazpen honekin, adierazpen askatasunaren defentsan Hala Bedi babestuz. Eusko jaurlaritzak, beraz, azalpenak eman beharko ditu Eusko Legebiltzarrean, bertako kazetari elkarteek eta EHBilduk eskatuta. 

Kalean ere, presente

Hedabide ezberdinek honen berri emateaz gain, elkartasun keinu ugari ikusi dira sare sozialetan eta Gasteizko kaleetan. Hala Bedik ere kalera atera du salaketa, herritarrak informatzeko eta azken eraso hau salatzeko.

Guk, atzo esan bezala, informatzen jarraituko dugu. Horregatik, HALABELARRI egiteko gonbitea luzatzen diogu herritarrei.

 

Eskaera  nagusiak  onartuta,  Arabako  Kirol  jardueretako  langileek  bertan  behera  utzi  dute  greba

Eskaera nagusiak onartuta, Arabako Kirol jardueretako langileek bertan behera utzi dute greba

Uztailaren 23tik egon dira greban langileak, egunero mobilizatuz, igerileku nagusiak itxiz eta herritarren babesa jasoz momentu askotan. Arlo guztietan lortu dituzte soldata igoerak, hiru urteko hitzarmena lortuz.

Uztailaren 27ko goizetik arratsaldera egon dira bilduta sindikatuak, langileak, patronala eta Gasteizko Udala, Arabako Kirol jardueretako langileen grebari irtenbidea emateko eta azken hauen lan baldintzak hobetze aldera. Langileek Hala Bediri adierazi diotenez, uztailaren 23an hasi zuten grebak bere fruituak eman ditu. “Irabazi dugu”, hori da haien sentsazioa.

Azken egunetan, herritar askoren babesa izan dute langileek mobilizazio ezberdinetan, Araba osora hedatuz greba. Uztailaren 27an, adibidez, igerileku inprobisatu bat eraiki zuten Mendizorrotza kanpoaldean, “lan egin nahi dugula argi uzteko”. Hitzarmen berri bat lortu duten arren, badira lortu dituzten beste eskaera nagusi batzuk ere.

Langileen lorpen nagusiak puntuz – puntu:

  • Hiru urteko lan hitzarmen berria. Hasiera batean langileek lau urtekoa eskatzen bazuten ere, orain arte zeukatena bertan behera geratu da, 2017, 2018 eta 2019 urteetako hitzarmeneko akordioa lortuz.
  • Talde guztiek, salbuespenik gabe, soldata igoera izango dute.
  • Sorosleek Kontsumoko Prezioen Indizearen igoera izango dute: %1a gora 2017an eta 2018an. 2019an, aldiz,%2koa izango da igoera.
  • Zaintza lanetan aritzen direnek %45eko soldata igoera izango dute 2017ko urrian hasita. 
  • “Kantxeroek” soldata igoera ezberdinak izango dituzte: %9,6ko igoera 2017an, %45ekoa 2018an eta %4koa 2019an.
  • Monitoreen soldata igoera %1ekoa 2017an, %2koa 2018an eta %2koa 2019an izango da.

Bost eguneko grebaren ostean, uztailaren 28tik aurrera, kirol instalazio ezberdinek normal irekiko dituzte ateak, 

Mozal  Legea  ezarri  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Hala  Bediri

Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri

Maiatzaren 18an Errekaleorreko argi mozketan egindako lanaren aurkako erasoa da isun hau. Isuna desobedituko du Hala Bedik, lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea mahai gainean jarriz. Ertzaintzak kazetari bat Mozal Legearekin zigortzen duen lehenengo kasua da hau.

Mozal Legea ezarri diote Hala Bediri. Arrazoia, sinplea: Errekaleorreko argi mozketaren jarraipena egitea, gainontzeko hedabideek aukerarik izan ez zuten lekutik Iberdrolaren eta Ertzaintzaren jardueraren berri ematea.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzak zeuzkan asmoen jakitun, erresistentziarako prest zeuden goizean goizetik Errekaleorreko bizilagunak. Hala Bediko kide pare bat ere bertan zeuden ordurako, han gertatzen ari zenaren berri emateko.

Beranduago hurbildu ziren komunikabideek, ordea, ez zuten han gertatzen ari zenaren inguruko informaziorik behar bezala emateko aukerarik izan, ertzainek auzora sartzea eragotzi baitzieten. Hori dela eta, han zeuden komunikabide gehienek, kordoi polizialaren bestaldetik ikusi eta kontatu behar izan zuten bertan gertatzen ari zen guztia. Hala Bedi izan zen, beraz, gertatzen ari zena barrutik kontatu ahal izan zuen medio bakarra.

Hala Bedi izan zen gertatzen ari zena barrutik kontatu ahal izan zuen medio bakarra.

Hala ere, Mozal Legea ez ezik, bestelako erasoak ere jasan behar izan zituen Hala Bedik egun hartan Errekaleorren. Salatu genuen moduan, ertzainetako bat Hala Bediko kideengana hurbildu eta haien kontra kolpeka eta bultzakaka hasi zen sakelekoarekin grabatzen ari zirelako. Kolpe eta bultzakada horien ondorioz, Hala Bediko kazetariari sakelekoa apurtu zioten. Kazetariak orduan, prentsa txartela erakutsi eta identifikatzeko eskatu zion poliziari. Honek, inongo azalpenik eman gabe, prentsa txartela eskuetatik kendu eta nortasun agiria eskatu zion Hala Bediko kideari. Azkenik, eta ahalegin askoren ondoren, txartelak itzuli eta ertzainak bere plaka zenbakia jakinarazi zion kazetariari, tonu mehatxagarrian honako hau gehituz: “Sabemos quiénes sois, sabemos que sois del entorno radical”.

Adierazpen horien ostean, publikoki salatu genuen erasoa. Orain, haratago joan dira eta Mozal legea ezarri digute. Tristeak dira, oso, erabili behar izan dituzten argudio faltsuak. Izan ere, isunean justifikatu nahi dutenez, zigorra ez da gure lana egiteagatik. Zigorra, ertzaintzaren esanetan, kordoi poliziala apurtzeagatik, ertzainen aurka egiteagatik … Gezurra, ez dute frogarik gainera. Guk geneukan froga, aldiz, apurtu ziguten mugikorrarekin grabatutakoa zen. Zoritxarrez, ezin izan ditugu artxiboak berreskuratu.

2016ko ekainaren 22an, Eusko Jaurlaritzak “Mozal Legea ez aplikatzeko konpromezua” hartu zuen. Ordutik, ordea, isunak, prozesu judizialak eta kazetariok gure lana egiteko dugun eskubidearen aurkako erasoak, azken hau, Hala Bediri. Ertzaintzak kazetari bat Mozal Legearekin zigortzen duen lehenengo kasua da hau.

Ertzaintzak kazetari bat Mozal Legearekin zigortzen duen lehenengo kasua da hau.

Desobeditzeko legitimitatea

Hala Bediko asanbladak hala onartuta, ez dugu isuna ordainduko. Lege injustu bat den heinean, hau desobeditzeko legitimitatea daukagula uste dugu. Gauzak horrela, ez dugu isuna ordainduko eta epe ertainean prozesu juridiko bat abiatzeko asmoa dugula iragarri nahi dugu.

Herritar guztiok dugu lege injustuak desobeditzeko legitimitatea. Mozal legea, lege horietako bat den heinean, herritarroi orokorrean eta kazetarioi ere erasotzen digu. Mozala jarri nahi diote gure lanari, gure informatzeko eskubideari. Baina ez, gu ez gaude prest horretarako.

Hala Bediko asanbladak hala onartuta, ez dugu isuna ordainduko

Gainera, orain dela bi hilabete esan bezala, zenbait puntu argi utzi nahi ditugu Hala Beditik:

  • Herritar guztiok dugu gure inguruko gertaerei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. Horregatik, ez zaigu bidezkoa iruditzen Errekaleorrera hurbildu ziren kazetariei auzoan gertatzen ari zena kontatzeko aukera ukatzea.
  • Hala Bedi izan zen kordoi poliziala saihestuz (polizia baino lehenago heldu ginelako) gertatzen ari zena bertatik bertara kontatzeko aukera izan zuen komunikabide bakarra. Orduko erasoa eta aplikatutako Mozal Legea, poliziaren gehiegikeriak ezkutatzeko helburuz hartutako neurri bidegabea dela uste dugu.

Arabako Herri Mugimenduaren egunerokotasunaren berri ematen jarraituko dugu, mozalik gabe.

 

Hala Bedi Irratia, 2017ko uztailaren 27an

Maiatzaren 18ko argi mozketa

 

El  Gobierno  Vasco  ha  impuesto  la  Ley  Mordaza  a  Hala  Bedi 

El Gobierno Vasco ha impuesto la Ley Mordaza a Hala Bedi 

Esta multa es una agresión contra el trabajo realizado en el corte de luz en Errekaleor, el 18 de mayo. Hala Bedi desobedecerá el requerimiento de pago de la multa, poniendo sobre la mesa su legitimidad para desobedecer leyes injustas. Es la primera vez que la Ertzaintza sanciona con la Ley Mordaza a un periodista.

Han impuesto la Ley Mordaza a Hala Bedi. La razón es simple: Hacer el seguimiento del corte de luz que en el barrio de Errekaleor llevó a cabo Iberdrola con el apoyo de la Ertzaintza. El resto de medios de comunicación no tuvieron opción de cubrirlo desde primera línea como Hala Bedi.

Conociendo las intenciones del Gobierno Vasco, las vecinas del barrio estaban preparadas para resistir desde primera hora de la mañana. También estaban allí dos periodistas de Hala Bedi para informar sobre lo que estaba sucediendo e iba a suceder.

Sin embargo, los medios de comunicación que llegaron más tarde no tuvieron la opción de informar de forma adecuada ni acercarse al lugar, ya que la Ertzaintza impidió el acceso al barrio. Así que la mayoría de la prensa tuvo que hacer un seguimiento desde el otro lado del cordón policial; siendo Hala Bedi el único medio que fue testigo de lo que estaba pasando desde dentro.

Hala Bedi fue el único medio que pudo contar lo que estaba pasando desde dentro.

Además, aparte de la Ley Mordaza, ese mismo día Hala Bedi también sufrió agresiones de otro tipo. Como ya denunciamos entonces, un ertzaina se acercó a los miembros de Hala Bedi y empezó a golpearlos y empujarlos, por estar grabando con el móvil. Como resultado de esa agresión rompieron el teléfono a uno de los periodista. Entonces nuestro compañero enseñó su acreditación de prensa y pidió al policía que se identificara. Este, sin dar ningún tipo de explicación, le quitó la acreditación de las manos y le pidió que se identificara. Finalmente, y después de mucho esfuerzo, la acreditación le fue devuelta y el ertzaina le dió el número de placa al periodista, añadiendo en tono amenazante: “sabemos quiénes sois, sabemos que sois del entorno radical”.

Ese mismo día denunciamos públicamente la agresión. Ahora, han ido más lejos y nos han aplicado la Ley Mordaza. Son falsos y muy tristes los argumentos que utilizan para ello. De hecho, la multa no es por ejercer nuestro trabajo, sino que la sanción, redactada a partir de la versión de la Ertzaintza, es por romper el cordón policial y acometer supuestamente contra los agentes. Mentiras, de las que además, no tienen pruebas. Y desgraciadamente, la prueba que teníamos nosotras estaba en el móvil que la propia Ertzaintza nos rompió, por lo que no hemos podido recuperar los archivos.

Queremos recordar que el 22 de junio de 2016, el Gobierno Vasco tomó “el compromiso de no aplicar la Ley Mordaza”. Sin embargo, desde entonces han sido varias las multas, los procesos judiciales y las agresiones contra periodistas que ejercemos nuestro trabajo. Ésta última, contra Hala Bedi. Es la primera vez que la Ertzaintza sanciona con la Ley Mordaza a un periodista.

Es la primera vez que la Ertzaintza sanciona con la Ley Mordaza a un periodista.

Legitimidad para desobedecer

Como ha decidido la asamblea de Hala Bedi, no vamos a pagar la multa. En la medida que se trata de una ley injusta, creemos que tenemos legitimidad para desobedecerla. Así las cosas, queremos anunciar, que no vamos a pagar la multa y que tenemos intención, a medio plazo, de iniciar un proceso jurídico.

Toda la ciudadanía tiene la legitimidad de desobedecer leyes injustas. La ley Mordaza, en la medida que es una ley injusta, nos agrede a la ciudadanía, en general, y a periodistas, en particular. Quieren poner la mordaza a nuestro trabajo, a nuestro derecho a informar. Pero no, en no estamos dispuestas a ello.

Además, como ya dijimos hace dos meses, desde Hala Bedi queremos dejar claro varios puntos:

  • Toda la ciudadanía tiene derecho a recoger información sobre los acontecimientos a nuestro alrededor. Es por ello, que no nos parece justo el negar a periodistas que se acercaron a Errekaleor la posibilidad de contar lo que estaba ocurriendo en el barrio.
  • Hala Bedi fue el único medio de comunicación, que evitando el cordón policial (por haber llegado antes), tuvo la opción de contar in situ lo que estaba pasando. Creemos que tanto la agresión de aquel día como la aplicación de la Ley Mordaza son medidas injustas tomadas con el objetivo de ocultar los abusos policiales.

Seguiremos dando a conocer el día a día del Movimiento Popular de Araba, sin mordazas.

 Hala Bedi Irratia, a 27 de julio de 2017

Corte de luz del 18 de mayo

“Guztiok  ezin  baditugu  gozatu,  hauek  ez  dira  gure  jaiak”  -Gasteizko  Gazte  Feministon  Sarea-

“Guztiok ezin baditugu gozatu, hauek ez dira gure jaiak” -Gasteizko Gazte Feministon Sarea-

Gasteizko Gazte Feministon Sareak Gasteizko hiriari honako hau helarazi nahi dio: Gaur, uztailak 24, Santiago bezpera da, egun eta gauez luzatuko diren jaien hasiera. Hiria blusa eta neskaz, eta gauak hartuko dituen alkoholez, musikaz eta iluntasunez janzteko ordu gutxi batzuk geratzen direla, burura datozkigu aurten Euskal Herriko hiri, herri zein auzotan orain arte eman diren eraso guztiak. Jai guzti hauen helburua denok gozatzea den heinean, ezinezkoa zaigu ezikusiarena egitea gertatutako eskubide urraketekin. Izan ere, guztiok ezin baditugu gozatu, hauek ez dira gure jaiak!

Argi dugu baita ere zeintzuk diren eraso guzti hauen errudun zuzenak eta zergatia, ez direla kasu isolatuak, aurrean duguna arazo estrukturala dela. Gizarte heteropatriarkalak sostengatzen ditu eraso hauek; erasotzaileak justifikatuz, errua biktimari esleituz eta jendartea ixilaraziz guzti honen konplize bihurtzeko. 

“Ezinbestekoa da konturatzea eraso bat dagoen bakoitzean guztiok garela erasotuak. Ez da norbanako soilen arazoa, arazo hau kolektiboa da, eta beraz, erantzuna ere kolektiboa izan behar da”

Honen aurrean egin beharrekoa argi daukagu: AUTODEFENTSA FEMINISTA. AUTO, gu geu gai garelako eta salbatuko gaituen inor ez dugulako behar. DEFENTSA, legitimitate osoa dugulako edozein erasoren aurrean erantzuteko eta FEMINISTA errora jotzen dugulako, harreman eredu berriak sortuz. Ezinbestekoa da konturatzea eraso bat dagoen bakoitzean guztiok garela erasotuak. Ez da norbanako soilen arazoa, arazo hau kolektiboa da, eta beraz, erantzuna ere kolektiboa izan behar da. Horretarako, gure arteko sarea josten eta indartzen jarraitu behar dugu, hegemonikoa dena apurtuz.

Inoiz baino haserreago, indartsuago eta biziago gaude; borrokarako prest gaude. Kalea da gure eszenatokia, eta funtzioa hastear dago. Guk argi daukagu, gaur, inoiz baino gehiago, ERASOEN AURREAN AUTODEFENTSA FEMINISTA!

HALABEDITAROCK  |  Juanrra  KOP:  «Hay  que  ser  coherente  entre  lo  que  dices  en  tus  canciones  y  lo  que  haces  en  tu  vida»

HALABEDITAROCK | Juanrra KOP: «Hay que ser coherente entre lo que dices en tus canciones y lo que haces en tu vida»

El pasado 11 de mayo, el mítico grupo KOP visitó Gasteiz para tocar en el Gaztetxe. Hala Bedi aprovechó para juntar a la Gasteiz Hardcore Crew con la banda catalana. Esta nueva edición de HalaBeditaROCK cuenta con Juanrra KOP como protagonista, quien hablará en profundidad sobre diferentes temas: su relación con Gasteiz, la evolución y la coherencia en el panorama musical y cultural, la situación política en Catalunya y en Euskal Herria, su último disco ‘Radikal’…


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies