Garai batean, Araba euskaraz ekitaldia zen euskararen aldeko ia ekimen bakarra gurean. Korrikak ere gure bazterrak euskaraz tindatzen zituen bi urtetik behin, baina Araba Euskaraz urtero-urtero, hutsik egin gabe. Horretan agortzen ziren -edo ia- euskararen aldeko erakustaldiak jendaurrean. Bi ekimen horietan izan ezik, euskararen presentzia publikoa anekdotikoa zen. Euskarari dagokionez, Araba zazpigarren alaba baino ez zen.

Baina euskararen legamia bere lana egiten ari zen, isil-isilean, giro euskaltzaleetan. Baina ez zegoen ahalegin eta ospakizun jendetsurik.

Nork esan garai horietan, urte batzuen buruan euskaraz egiteko ahalegin kolektiboa egingo zela Arabako herri batzuetan? Lehenbizikoa Arabako Lautadan burutu da, 2016an, Agurain 75 ordu euskaraz ekimenaren eskutik.

Oraintxe badugu Araban bide beretik abiatuko den bigarren udal bat, Zuiakoa hain zuzen.  Aste honetan bertan -zehatzago esanda bihar, asteazkenean- ekingo diote zuiatarrek Baietz 42! izeneko ekimenari. Helburua, hizkuntza ohiturak aldatzeko lehenbiziko pausoa ematea, horretarako euskaraz ahalik eta egoera gehienetan erabiltzeko konpromisoa hartu duten herritarren bulkadaz baliatuz.

ALEA aldizkariak kontatu digu “Zuiako herritarren %30ak badakiela euskaraz, eta %51ak hitz egin ez, baina ulertzen duela.” Baina, horrekin batera, aldizkari horrek gogorarazi digu “kale neurketaren arabera, udalerriko elkarrizketen %6 baino ez dela euskaraz.” Izugarria da gaitasunaren eta erabileraren artean dagoen arrakala, bai. Baina hori ez da Zuian bakarrik gertatzen. Aramaioko egoera salbu, ia Araba osoan antzeman daitekeen desoreka hori; alegia, euskarazko gaitasun maila handi samarrarekin batera hizkuntza horren erabilera ñimiñoa, erabilera maila ipotxa.

Bada, orain, hori aldarazteko une egokia. Badago gaitasun eta erabileraren arteko arrakala gainditzeko aukera paregabea.

Aroa Arrizubietak, Euskal Herriko Eskolarteko 2017ko bertso txapelketa irabazi berri duen arabar gazteak, argi utzi du ez duela nahi Araba zazpigarren alaba izaten jarrai dadin. Agurain eta Zuiako hainbat herritarrek ere ez.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Partekatu!!!

Irakurritakoaren eragina handitu nahi baduzu zabaldu zure sare sozialetan.