Caser erresidentziako langileek mobilizazioak mantenduko dituzte Gasteizen, langileen erratioetan eta lan baldintzetan hobekuntzak lortu nahian. Azkenengo egunetan mobilizazio ezberdinak egin dituzte erresidentziaren inguruan, baina Arabako Batzar Nagusietan ere egon dira, Aldundia bera baita erresidentziaren kudeaketan ardura nagusiena duen instituzioa.

Egun, 110 langile daude Caser erresidentzian lanean Gasteizen, eta enpresa batzordea UGT eta ELA sindikatuek osatzen dute: orain arte ezinezkoa izan dute akordio bat lortzea. 2017ko martxotik lanuzteak egin dituzte langileek etengabe, baina enpresak ez du mugimendurik adierazi; ez enpresak, ezta Aldundiak ere.

Enpresako langileek behin baino gehiagotan salatu dute langile gehiago behar dituztela lanean, erratioak erresidentzia publikoetakoekin alderatuz. Adibidez, gainontzeko erresidentzietan 5 pertsona dituzte langile bakoitzeko; Caser erresidentzian, aldiz, 12. Caserreko plazetatik, egun, 150 pribatuak dira, 54 kontzertatuak (Aldundia) eta azken 25ak osasun zerbitzukoak.

ELA sindikatuko Bego Ozaetarekin hitz egin dugu gatazkaren inguruan ARABA HIZPIDEn. Ozaetak adierazi duenez, langileek 7 minutu dituzte agureak dutxatu ahal izateko.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies