Udan murgildu baino aste batzuk lehenago hasten dira auzoetako jaiak Gasteizen. San Juaneko gaua hurbildu ahala, Judimendiko jaiak hasten dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Gasteizen, Judimendikoak dira ezagunenak, baina ez soilik ekainaren 23ko suengatik. Beste hainbat ekimen antolatu dituzte astebete lehenagotik, tartean, ekainaren 17an ospatuko den tortilla txapelketa.

Txosnagunean egongo diren kontzertuei dagokienez, ekainaren 22an, 23an eta 24an izango dira taldeak oholtza gainean:

  • Ekainak 22: Harresian Zulo eta Eskean Kristo.
  • Ekainak 23: Tximeleta.
  • Ekainak 24: Azken Aukera, Las Tipex eta Revolta Permanent.

Gazte Aste Kulturala, borroka molde ezberdinak lantzeko

Aurten, beste urteetan bezala, protagonismo handia izango du Gazte Mugimenduak; antolatu duten Gazte Aste Kulturala da horren erakusle. Ekainaren 17tik 24ra bitartean, hamaika ekimen antolatu dituzte auzoan, egun bakoitza borroka molde batekin ezaugarrituz: burujabetza, kultura, musika … Ekainaren 20an antolatu duten kafe tertulia emakume, bollo eta transei bideratutako tertulia izango da.

Ekainaren 24an egingo dute aurten Gazte Eguna, jaietako amaierarekin batera. 11:00etan hasiko da hau, txosnagunean antolatuko duten “hondartzan” eta herri bazkariarekin amaituko da goiza. Arratsaldean, Gazte Olinpiaden ostean, ekitaldia egingo dute, txosnagunean egongo diren kontzertuekin amaitzeko. Egitarauaren berri ematen dago Judimendiko Gazte Asanblada bere twitterrean. Gainera, gogoratu behar da SuMendi Gazte Espazioak urtebete egingo duela; hori dela eta, ekimenetako batzuk ere Gazte Espazioan egingo dituzte.

 

Hala Bedi ere, presente

Lehenengo aldiz, Hala Bedik txosna jarriko du Judimendiko jaietan. Ekainaren 22tik 24ra txosnagunean egongo da Arabako Irrati Librea, uhinak ere kalera ateraz. Izan ere, ekainaren 10ean Txagorritxun egin bezala, irratsaio berezia egingo dugu ekainaren 24an Judimendiko auzoan, auzoko eragile, norbanako, parte hartzaile eta antolatzaile ezberdinak bilduz. Hurbiltzea ezinezkoa baduzu, Hala Bedi Bi-n entzun dezakezu irratsaioa: 88.8 Fm edo halabedi.eus/online

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies