Los  Squad  acogen  a  familias  refugiadas  y  aguantan  en  Grecia  las  amenazas  de  desalojo

Los Squad acogen a familias refugiadas y aguantan en Grecia las amenazas de desalojo

Hablamos con Zuriñe Baztan, gazteiztarra, activista en diferentes movimientos sociales que lleva desde el pasado noviembre en Grecia trabajando de manera voluntaria.

Ella está en Atenas con el tema de los squads, los espacios ocupados por refugiados, ahora mismo con planes de desalojo por parte del Gobierno. Ella vivio además con una familia kurda durante mas de 5 meses que cuando trató de moverse la detuvieron y ahora está en un campo de refugiados en Grecia de nuevo y con riesgo de deportación. Este es un ejemplo extrapolable a otros casos. Nos habla de la siuación alli, pero en concreto del tema de como están estos espacios, algunos hoteles, ocupados por personas refugiadas y las amenazas por parte del gobierno griego. De hecho uno de los mas famosos es el City Plaza, hace un par de meses hablabamos con Patxi Gaztelumendi de este proyecto y ahora están por desalojarlo.

Entzun
Dena  prest  Zuian  “Baietz  42!”  ekimenerako

Dena prest Zuian “Baietz 42!” ekimenerako

Ekainaren 21ean, 22an eta 23an burutuko da ekimena. 150 bizilagunek eman dute izena momentuz.

Euskaldunen aktibaziorako ekimenak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian; horren erakusle, Agurainen 75 ordu euskaraz, adibidez.  Eredu hauek ispilu hartuta, Zuiako herritarrak ere, euskararen aldeko erronka herrikoia egiteko prest azaldu dira. Hori da, hain zuzen ere, Baietz42! ekimena, 42 orduz euskaraz bizitzeko hautua. Antolatzaileak pozik daude orain arte egindako lanarekin.

Datuak eta honi buelta emateko erronka

Zuiako herritarren %30,5ak euskaraz daki; %51,5ak euskaraz ulertzen du, nahiz eta horietako batzuek hitz egiteko gaitasunik ez izan. Hala ere, hizkuntza erabileraren kale neurketak dio Zuiako elkarrizketen %5,8a baino ez dela euskaraz aritzen.

Egoera horri aurre egiteko, antolatzen hasi ziren herritar batzuk urte hasieran eta, dagoeneko, euskaraz bizitzeko hautuari aurre egiteko prest daude. Denbora tarte honetan hainbat ekimen burutu dituzte, hala nola, herriko jatetxe, denda eta tabernetako ordutegiak euskaratu, atxikimenduak jaso …

Halaber, Udalera eraman dute ekimena eta bertan babes zabala jaso du, udalbatza osatzen duten alderdi guztiek, PPren abstentzioarekin, babesa eman diotelako honi – 11 udal ordezkarietatik 10en aldeko botoa eskuratu zuen ekimenak -.

Era berean, beste ekimen ikusgarri batzuk egin dituzte, hala nola, herriko kultura eta hizkuntza ezberdinen arteko trukaketa bat, ipuin eta istorio ezberdinen bitartez. Bertan hamaika hizkuntza entzuteko parada izan zen, Zuiak euskaraz bizi nahi duen herri anitza dela aldarrikatzeko.

150 pertsona baino gehiagok eman dute izena dagoeneko, nahiz eta epea ez den amaitu. 16 urtetik gorako herritar guztiek har dezakete parte, hiru profil ezarriz horretarako:

  • “AhoBizi”. Euskaraz mintzatzen diren herritarrak dira, 42 ordu horietan euskara hutsez hitz egiteko konpromisoa hartua dute jada.
  • “BelarriPrest”. horiek euskara ulertu bai baina hitz egiteko gaitasunik ez edo gaitasun gutxi dutenak dira, ekimena dirauen bitartean euskaraz entzuteko hautua egina dute.
  • “BideLaguna”. Euskara ulertzeko zailtasunak izan arren, euskararekiko errespetua eta begirunea dute, eta beraz, euren inguran euskara hitz egin dadila sustatuko dute.

Hitzordua ekainaren 21ean, 22an eta 23an izango da eta ekimena hasi arte hainbat ekimen egongo badira ere, – kantu-afaria, poteo musikatua, gailu elektronikoak euskaraz konfiguratzen ikasteko aukera – Baietz42! ekimenaren asmoa ez da euskararen aldeko jai bat egitea; helburu nagusia euskara eguneroko hizkuntza izan daitekeela adieraztea da, baita Zuia bezalako udalerri batean ere. Euskararen aldeko jaia, aldiz, ekainaren 24an izango da, Udaleko Euskara Batzordeak Zuia Euskaraz eguna antolatu baitu. 

Jon  Maia  Soria  (Berriak  Jaio  Ginen):  “Bertsolari  eredu  tradizionalarekin  apurtu  genuen”

Jon Maia Soria (Berriak Jaio Ginen): “Bertsolari eredu tradizionalarekin apurtu genuen”

Jon Maia Soriak “Berriak Jaio Ginen” liburua aurkeztu du Oihaneder euskararen etxean. 80 eta 90eko hamarkadetan bertsolaritzak bizitako eraberritzea bertatik bizi zuenaren hitzetan kontatzen du, autobiografia moduan antolatuta dagoen liburu honek.

Gasteizko giro transgresore eta makarra, bertsolari eredu tradizionalean kabitu ezina, gainditu beharreko mugak eta beste hainbat kontu azaltzen ditu Jon Maiak liburu honetan, Igor Elortza et Unai Iturriagaren laguntzaz egin duen honetan.

Hala Bedirentzako ere aipamen berezia izan du liburuaren aurkezpenean, Igor eta Jon Maia bera ere Hala Bediko kide izan baitziren, Puntu eta Koma saioa egiten.

 

Entzun
Preso  eta  iheslarien  etxeratzearen  aldeko  dinamikari  amaiera  emango  dio  Ireki-k  larunbatean  Gasteizen

Preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko dinamikari amaiera emango dio Ireki-k larunbatean Gasteizen

Hilabeteetako lanaren ostean, Ireki dinamikak amaiera emango dio bere ibilbideari larunbat honetan Gasteizen antolatutako manifestazio nazional batekin. Fabrika, ikastola edo ospitaleetako lana ez da amaituko, lan eremuan ere preso eta iheslarien etxeratzea lantzen jarraituko dute, baina beste formatu eta izen batekin.

Urrian hasi zen martxan Ireki. Sindikatuen sigletatik haratago, langileen artean euskal preso eta iheslarien etxeratzea mahai gainean jartzea izan da haien helburua. Ikasturtea amaitzera doan honetan, dinamikak ere azken txanpari egingo dio aurre hurrengo egunetan: larunbatean amaituko du Irekik bere bidea, Gasteizen. Hilabete guzti hauetan zehar, elkarretaratzeak, zutabeak, ekimen ezberdinak eta lantegiz lantegiko lana egin du, sinadurak biltzeaz gain, lankide ezberdinen artean egoera azalduz.

Dinamikaren helburu nagusietako bat sinadurak biltzea izan da, langileen artean eta aurrez aurre, online sinadurak ekidituz. Horretarako, gainera, Korrika amaiera jaia, Gazte Akelarrea edo beste ekimen jendetsu batzuk baliatu dituzte lortu nahi dituzten 15.000 sinadurak eskuratzeko. Eneko Yurramendik ARABA HIZPIDEn azaldu duenez -elkarrizketa beherago entzungai-, larunbateko manifestazioaren amaieran emango dute sinaduren kopuruaren berri. Gainera, preso eta iheslariak etxeratzeko borroka lan esparru ezberdinetan mantenduko dutela baieztatu dute, baina beste ordezkari batzuek hartuko dute lekukoa: larunbatetik aurrera emango duten honen berri ere bai.

Manifestazio nagusia Gasteizko Postas kaletik 12:30etan abiatuko den arren, ez da eguneko zita bakarra izango. 11:00etan, bi zutabe abiatuko dira langileen bi eremu ezberdinetatik: Otazu eta Arangiz, azken mobilizazioarekin bat egiteko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik langile ugari hurbilduko dira Gasteizera; horretarako, autobusak antolatu dituzte, batez ere hiriburuetatik.

 

 

 

 

Entzun
Ane  Gebara  ipuin  kontalaria  “La  señora  Meier  y  el  Mirlo”

Ane Gebara ipuin kontalaria “La señora Meier y el Mirlo”

 

Gaurkoan ere, Ane Gebara ipuin kontalaria izan dugu irratiko estudioetan. Oraingoan  Wolf Erlbruchen “La señora Meier y el Mirlo” kontatu digu, ipuin honek berezitasun bikoitza du;  istorioaren autorea eleen idazlea izan ez ezik ilustrazioen egilea ere delako. Emakume arduratsu baten egunerokotasuna kontatuko digu beraz, arratsalde honetan Anek .

Entzun
“Low  cost  harategia”  -Koldo  Sagasti-

“Low cost harategia” -Koldo Sagasti-

Iragan maiatzaren 7an gertatu zen. Fabiana Goicoechea Caracaseko hiribide nagusian zebilen paseoan. 16 urte baino ez zituen, zertarako den bizitza jakitera iritsi gabea. Erregimeneko soldadu bati ez zitzaion; nonbait; nerabearen aurpegiera, jarrera edota begirada desafiatzailea gustatu; mehatxugarritzat hartu zuen. Ikararen ikaraz fusilaren kolpekariari eragin eta bi tiro jaurti zizkion. Adingabearen zerraldoa azken hatsetan zetzala ordu horietan hiribidea lepo betetzen zuen jendea saiatu zen zaurituari laguntzen, alferrik, soldaduek piper-gasa jaurtiz oldartu baitzizaizkion jendetzari. Eta hortxe utzi zuten botata neskatoa apurka-apurka odolustu zedin. Gerora, armadak, borreroaren erantzunkizuna zuritzearren, neskatilak labana batez hamar soldadu eraso nahi izan zituela argudiatuko zuen prentsa-ohar batean. Eta horrelaxe amaitu zen afera. Ez zen inongo ikerketarik ireki; ez inolako erantzulerik bilatu; gertaera ez zen, antza, prentsako albiste labur bat ere betetzeko adinakoa izan.

Baina zergatik egin ote zuten ezikusiarena mundu osoko prentsaren hedabideek Fabianaren erailketaren aurrean? Akaso Fabiana ez zutelako Carakaseko hiribide nagusian exekutatu, Damascus Atean baizik, Jerusalemeko alde zaharrerako sarreretako batean. Eta erregimeneko soldaduek akatu zuten, bai, baina ez bi tiro jaurtita, hogei baizik. Eta hil zorian zegoen neskatoa lagundu nahi izan zutenak piper-gasaz sakabanatu zituzten zauritua odolustu zedin. Eta gerora, soldaduak labana batez erasotu nahi izana leporatu zioten hildakoari. Eta Fabianak 16 urte zituen, bai, baina ez zen Fabiana, Fatima Hajiji baizik, eta palestinarra zen. Eta neskatila palestinar baten debaldeko erailketa ohikoegia da, egunerokoegia prentsako albiste bilakatzeko.

Zergatik ote da batzuen heriotza hizki larriz eta besteena hizki xehez idazten dela prentsa hegemonikoko komunikabideetan? Zergatik ote da gehiago hunkitzen gaituela Fabiana baten erailketa Fatima batena baino? Badira lehenengo, eta bigarren mailako hiladakoak, eta palestinarren haragia oso merke saltzen da nazioarteko merkatuetan. Low cost haragia da.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies