Herri zanpatu eta gutxituetatik albiste txarrak baino ez ditugu jasotzen eguneroko albistegietan, baina herri horietan gauza eder askoak ere badira. Horiexek jaso nahi izan ditu Erroak argitaletxeak Herrien mintzoa liburu bilduma internazionalistan.

Bertan jatorrizko herri horietako bertako idazleen lanak jaso eta euskaratu egin dituzte. Bildumako lehengo bi izenburuak Beduino bat Karibe aldean Ali Salem Isemu idazle sahararrarena, eta ‘Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak’.

Azken honek Jo Glanville kazetari britaniarrak hautatutako hamasei emakume palestinarren ipuinak biltzen ditu. Ipuinok hamasei emakume ezberdinek idatziak dira, Palestina osokoak: Zisjordania eta Gazakoak, 48ko eremuetakoak, zein diasporakoak; eta Palestinako gizarte anitz eta konplexuaren isla dira; gatazka armatuaren kronikatik gertuagokoak batzuk, eta maitasun istorio intimotik gertuagokoak besteak; baina ezinbestean Palestinako herriak pairatzen duen okupazio egoerak zipristinduak; eta emakume begiradaz idatziak.

Aste honetako atalean Xabier Monasterio izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Monasterio Erroako editorea da eta ipuin bilduma hau euskaratzeko lana egin du. Haren eskutik, ohiko hedabideek kontatzen ez dituzten palestinarren istorio horietara hurbildu gara.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies