Este domingo en Donostia homenaje a Gladys 38 años después de su asesinato

Este domingo en Donostia homenaje a Gladys 38 años después de su asesinato

Eguzki ha organizado un nuevo acto de recuerdo a Gladys del Estal este domingo 4 de junio, cuando se cumplen ya 38 años desde que el guardia civil José Martínez Salas la mató de un disparo en la cabeza, cuando la joven donostiarra participaba en Tudela en el Día Internacional contra la Energía Nuclear. La cita será este domingo, día 4 de junio, a las 12, a las puertas de Gladys Enea. Charlamos con Martín Anso, de Eguzki.

Entzun
Ignacio Robles (bombero objetor):”Se me abre un expediente disciplinario porque ha habido presiones”

Ignacio Robles (bombero objetor):”Se me abre un expediente disciplinario porque ha habido presiones”

Hoy en Suelta la Olla Mikel Mariño dela 97 irratia de Bilbo ha entrevistado a Ignacio Robles, bombero que se negó a participar en el embarque de armas destinadas a la guerra de Yemen.

Los hechos ocurrieron el 13 de marzo en el Puerto de Bilbao, cuando el bombero, del parque de Urioste de la Diputación Foral de Bizkaia, alegó objeción de conciencia para no cumplir la orden por entender que las bombas podrían ser utilizadas contra civiles en el conflicto de Yemen, en el que está involucrada Arabia Saudí.

El bombero ha declarado el pasado 26 de mayo en Bilbao ante el instructor del expediente que se le ha abierto, después de ser recibido a las puertas de la sede de las Juntas Generales de Bizkaia en la capital vizcaína entre aplausos por parte de un grupo de personas convocadas por la plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak.

Entzun
Gasteizko gune okupatuek ere «argi daukate»

Gasteizko gune okupatuek ere «argi daukate»

Gasteizko 9 puntu okupatu piztu dituzte Errekaleorri babesa adierazteko eta larunbateko mobilizazioan parte hartzeko deia eginez. Hala Bediri helarazi duten bideoan ikus daitekeenez, gune ezberdinek batera argitu dituzte hiriburuko puntu ezberdinak. Bengalen laguntzarekin argitu dituzten guneak dira: Gasteizko Gaztetxea, Auzolana Pilotalekua, Txikita, Kutxi 92, Pinto, Herre 108, Sumendi Gazte Espazioa, Arkillos 10 eta Errekaleor Auzo Askea bera.

Erlazionatutako artikuluak:

“Penko” -Alaitz Andreu-

“Penko” -Alaitz Andreu-

Unibertsitatean, azterketa-garaia da orain, eta, azterketekin batera, suspentsoak ere etorriko dira. Suspentsoekin batera, berriz, gezurrak. Izan ere, ikasle batzuek, benetako arazoari aurre egin baino, nahiago izaten dute gurasoei gezurra esan eta kafetegian bolloak jaten jarraitu. Lasai, pozik.

Datu batzuk hustu egiten baitira, eta beste batzuk puztu, interesen arabera.

Pertsona bat eta bere penkoen ordez, har ditzagun estatu bat eta bertan gertatzen diren feminizidioak. Emakume izendatutakoak eta gorputz ez-normatiboak erailtzea da feminizidioa, emakumea edo gorputz ez-normatiboa izatea denean erailtzeko arrazoia. Hor barruan sar ditzakegu feminizidio intimoak (bikotekideak edo bikotekide ohiak egindakoak), feminizidio ez-intimoak (sexu-erasoak edo antzekoak tarteko, hiltzailea bikotekidea edo bikotekide ohia ez denean; hala nola, hiltzaileak gizon ezezagunak, lagunak edo senideak direnean), neskatilen feminizidioak, feminizidio lesbofobikoak, feminizidio transfobikoak, prostituzioagatiko edo emakumeen salerosketagatiko feminizidioak, abortu ilegalak egitean edo genitalak mutilatzean egiten direnak…

Alabaina, 1/2004 Lege Organikoak, genero-indarkeriari buruzkoak, feminizidio intimoak bakarrik hartzen ditu kontuan, eta, ondorioz, horren araberako datuak bakarrik ematen dira. Hau da, gertatzen direnak baino askoz ere gutxiago.

Feminicidio.net webari esker, ordea, feminizidio guztiak zenba ditzakegu. Web horretan, Espainiako Estatuko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ematen dituen datuak aztertzen dituzte, eta zifra berriak ematen. Hala, datu ofizialen arabera, Espainiako Estatuan 354 feminizidio gertatu ziren 2010etik 2015era bitartean; benetako datuei begiratuta, aldiz, 586 feminizidio egin zituztela ikus dezakegu. Hau da, aldi horri buruzko datu ofizialek benetako datuen % 40 ezkutatzen dute.

Hego Euskal Herriari dagokionez, eta aldi bera hartuta, datu ofizialek diote 17 feminizidio gertatu zirela. Benetako datuei begiratuta, berriz, 31 izan ziren. Hau da, benetako datuen % 46 ezkutatzen dute datu ofizialek.

Feminizidioen ondoan, berez feminizidiotzat jotzen ez diren emakumeen hilketak daude; lapurreten ondoriozkoak izaten dira horietan nagusi. Horiek ere kontuan hartzen baditugu, Espainiar Estatuan beste 95 emakume hil zituzten aldi horretan, 681. Batez beste, emakume bat hil zuten bi egun eta erditik behin.

Feminizidiotzat jotzen ez diren emakumeen hilketa horiek kontuan hartu beharko ez liratekeela pentsa dezake norbaitek, emakume izateak berak ez duela zerikusirik hor (lapurreten kasuan, adibidez), eta gizon bati ere gerta dakiokeela horrelakorik. Egia da gizonei ere gerta dakiekeela, eta, gertatu ere, gertatzen zaiela, baina uste dut ezin ditzakegula berdin aztertu; hain zuzen ere, gizartean ez dugulako toki bera. Bereizita akaso, baina zifra horiek ere barrura.

Ez dugulako toki bera, bost egunean bi emakume erailtzen dituztelako, emakume izendatzen gaituztenean piramidearen beheko aldean jartzen gaituztelako. Hala ere, badago berdintasun faltsuaren ideiaren mende bizi den emakumerik ere. Beren burua feministatzat jotzen ez duten emakumeak daude, indarkeria matxistarik jasaten ez dutela edo jasango ez dutela uste duten emakumeak. Eta tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak tuntunak eta ahulak direla uste dutenak, edo zorte txarra eduki dutela.

Kontua da ezin dezakegula gizon horien indarkeria kontrolatu, baina bai indarkeria hori identifikatu eta horri mugak jarri. Horretarako, baina, beste hamaika konturen artean, legea aldatu eta benetako zifrak eman beharko lituzkete. Ikusgarri egin zein tokitan gauden. Ez dezatela bolloak jan bitartean penkoak ezkutatzen jarraitu, arazoari aurre egin beharrean.

Alaitz Andreu Eizagirre

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies