Beharginak istripua izan du gaur goizean Murgako argindar gunean. 09:00ak aldera jazo da ezbeharra. Osasun zerbitzuek ezin izan dute suspertu, eta ordubeteren buruan zendu da. 

aiaraldea.eus bidez

aiaraldea.eus

Lan istripua 9:00ak aldera gertatu da Murgan. Elektrizitate estazioan beharrean zebilen langilea elektrokutatua hil da.

Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira artatzera, baina ezin izan dute ezer egin, ordubetez baino gehiago erreanimazioa egin dioten arren, pultsu ahula baitzuen. Ertzaintza ari da gertatutakoa ikertzen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies