Maiatzaren 16an eta maiatzaren 20an egin bezala, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileak kalera atera dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Gasteizko kasuan, aurrekoetan bezala, jende ugari atera da kalera, baina ez soilik irakasleak. Izan ere, irakasleek ez ezik, sukaldariek, garbitzaileek, haur eskoletako langileek… ere greba eguna izan dute maiatzaren 23an. 

Argazkia: LAB Gasteiz

 

 

 

 

Beste behin ere, “negoziazioa”, “negoziazioa” eta “negoziazioa”; hori da sindikatuek eta langileek etengabe eskatu dutena. Europara begira jartzea eskatu diote Eusko jaurlaritzari, besteak beste, ikasgeletetako ratioak kontrolatzeko eta soldata duinagoak izateko. Hala ere, murrizketen aurkako mezuak eta irudiak ere ikusi ahal izan dira: hezkuntza publikoan murrizten ari direla gogoratu dute, berriz ere. 

Sindikatuek goizean zehar adierazi dutenez, jarraipen oso altua eta zabala izan du grebak; Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, aldiz, %40ko arrakasta izan du grebak. Grebaren hurrengo egunetik aurrera, “lanean eta borrokan” jarraituko dute sindikatuek. Ikasturte amaiera hau eta datorren ikasturtea gogorrak eta intentsoak espero dira hezkuntza arloan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies