ERRAIETATIK  vol.  XXI  |  Ume  basatien  sustraiak

ERRAIETATIK vol. XXI | Ume basatien sustraiak

Irratsaio musikala eta autobonbo pixka bat gaurkoan ERRAIETATIK irratsaioan: gure erraietatik sortutako SIDEBURN SOCIETY MJK [Musika Jartzaileen Kolektiboa] proiektua eta ume basation soinuak oinarri izan ditugu. Izan ere, irratsaio bat baino zerbait gehiago gara, eta ahal den neurrian, gure soinuak irratiko uhinetatik haratago eramatea ohore bat da guretzat.

Gasteizko Gaztetxean hainbat saio egin ostean, larunbatean Jimmy Jazzen egon ginen. Eta hurrengo geltokia Errekaleor Bizirik auzo askeko jaietan izango dugu. Hala ere, hau ez da proiektu berria; 2009an hasi zen SIDEBURN SOCIETYren ibilbidea, Gasteizko Gazte Karparen babesean. Zinefiliaz blai, ohiko erreprodukzio-zerrendei astindu bat emateko helburuarekin jaio zen eta bizirik darrai, ska, reggae, soul, funk, rock’n’roll eta bestelako soinu basatiak baliatuz.

Ordubeteko irratsaio batean zaila da hau bezalako lagunarteko egitasmo musikal baten arima ondo islatzea, baina hemen duzue, behintzat, arima horren zatitxo bat, zuen aldakak, belarriak, burmuinak eta uhinak astintzeko prest:

01 JOSH WINK | Higher State of Consciousness

02 NICK CAVE & THE BAD SEEDS | Red Right Hand

03 BAD MANNERS | This is Ska

04 JIMMY CLIFF | The Harder They Come

05 OTIS REDDING | (I Can’t Get No) Satisfaction

06 CHI-LITES | Give More Power to the People

07 RUFUS THOMAS | Walking the Dog

08 CLANCY ECCLES | Power for the People

09 MAX ROMEO | Socialism is Love

10 BONUS TRACK | Chávez, Corazón del Pueblo

11 NWA | Express Yourself

12 BEASTIE BOYS | Fight for your Right (to Party)

13 FRAC | ¿Dónde está el Secreta?

14 CLANCY ECCLES | Feel the Rhythm

15 RESISTENCIA SUBURBANA | Tuve que Matar a un Policía

Entzun
Juanjo  Celorio  (Crítico  de  Podemos  en  Araba):  “El  aparato  en  Euskadi  se  ha  saltado  todos  los  mecanismos  reglamentarios”

Juanjo Celorio (Crítico de Podemos en Araba): “El aparato en Euskadi se ha saltado todos los mecanismos reglamentarios”

Hablamos con Juanjo Celorio, uno de los  junteros de Araba situados por el comité de garantías de Podemos prácticamente fuera de la formación política. Esta semana tienen previsto presentar alegaciones a su expulsión y será el mismo órgano del partido, pero ya en pleno, el que analizará sus argumentos y tomará una decisión definitiva. Nos cuenta por qué no se abstuvieron en la votación de presupuestos (la chispa que encendió la llama) y nos da su visión sobre la situación de Podemos en Araba y en Euskadi. Asegura que seguirán trabajando en favor de los derechos sociales en Juntas, dentro o fuera del partido.

Entzun
Garazi  Goikolea  eta  Eneritz  Basabe  (Gaztedi  neskak):  “Etorri  eta  probatu”

Garazi Goikolea eta Eneritz Basabe (Gaztedi neskak): “Etorri eta probatu”

Gaztedi errugbi taldeko bi kide izan ditugu gaurkoan gurean, Eneritz Basabe eta Garazi Goikolea. Euskal Ligako bigarren postua lortu ostean hauek zoriontzea tokatzen zaigu eta horrez gain, aukera aprobetxatuz, zenbait kexka landu izan ditugu; emakumearen egoera errugbian, errugbiaren konnotazioak eta udako egitaraua besteak beste.

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  302  –  elur  beltza

ZURIA BELTZEZ – 302 – elur beltza

Astero bezala, abesti bereziak aukeratu, hauei hautsa kendu, eta lau haizeetara zabaltzen ditugu. Musika sustraiduna maite dugu, eta gogotsu, hauei oihartzuna ematen diegu. Gaurkoan, besteak beste, jazz-blues, R&R, garage, euskal popsike, funk-soul, psikodelia, eta skinhead reggae estiloak dantzagai. Betiere bizitzaren alde itzaltsuenetik abiatuta. Harribitixi supersonikoak denontzako! Dastatu, barneratu, piztu!

0- Moonrite – Le danse de Geziale 1- Louis Armstrong – Sunrise, sunset 2- Mel Dorsey with Chuck Wayne & the Heart Beats – Little Lil 3- The Remains – When I want to know 4- Zorion Eguileor – Ez 5- Magnum – Evolution 6- Blues Magoos – Can’t get enough of you 7- Black Sabbath – Planet caravan 8- Insomniacs – Time ticks by 9- Moonrite – The same old show 10- The Upsessions – Collie weed

Entzun
Samuel  Pasandin  (Ikasle  Abertzaleak):  “Eusko  Jaurlaritzaz  gain,  ikastetxe  asko  ere  ari  dira  tranpetan  errebalidetako  azterketekin”

Samuel Pasandin (Ikasle Abertzaleak): “Eusko Jaurlaritzaz gain, ikastetxe asko ere ari dira tranpetan errebalidetako azterketekin”

Hezkuntza Plataformen Topaguneak joan zen astean berretsi zuen LOMCEren azterketei “planto” egiteko deia eta hala gertatu zen atzo. Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetan, planto egin zuten ehundaka ikaslek. Gasteizen, adibidez, Koldo Mitxelena, Jesus Obrero eta Mendebaldea institutuetan egin zuten planto. Gurasoen babesarekin kasu batzuetan, zuzendaritzaren trabekin beste batzuetan … baina plantoaren erabakia irmoa dela dirudi.

Planto egiteko dei horren baitan, Ikasle Abertzaleak eragilea zegoen eta sindikatu honetako kide den Samuel Pasandin gonbidatu dugu gaur ARABA HIZPIDEra.

Entzun
Jarraipen  handia  izan  du  hezkuntza  publikoko  langileen  grebak  Gasteizen

Jarraipen handia izan du hezkuntza publikoko langileen grebak Gasteizen

Goizetik egin dituzte protestak langileek ikastetxeetako atarian. Irakasleek ez ezik, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileek ere bat egin dute grebarekin. 

ELA, LAB eta Steeilas sindikatuek deituta, hezkuntza publikoko langileek greba egin dute maiatzaren 16an; datorren asteartean, 23an, berriz aterako dira kalera, “euskal hezkuntza publiko duin” baten alde. Maiatzaren 16ko greba deialdiarekin, gainera, CCOO sindikatuak bat egin du. Ikasturte honetako hezkuntza publikoko langileen bigarren greba deialdia izan da hau.

 

Aldaialde ikastetxean, adibidez, grebaren jarraipena %100ekoa izan da eta, ondorioz, ateak itxi dituzte. Antzeko egoerak gertatu dira Lakuako edota Mendebaldeako institutuetan. Zabalganako ikastolan ere, jarraipen handia izan du grebak: Haur Hezkuntzako eraikina itxita egon da, jarraipena erabatekoa izan delako.

Manifestazio nagusia 12:00etan abiatu da, Bilbo plazatik. Atzean, irakasle, guraso eta hezkuntza eremuko langile ugari. Arabako hiriburuko manifestazio handietan bezala, Gasteizko Paz kalea txiki geratu da mobilizazio bertatik igaro denean. Andra Maria Zuriaren enparantzan amaitu da; orain dela bi hilabete bezala, Hezkuntza Sailari lan baldintzak hobetzeko deia luzatu diote, erantzun irmo baten zain.

Hurrengo egunetan, mobilizazioak

Maiatzaren 23ko greba ez ezik, bestelako mobilizazioak egingo dituzte hurrengo egunetan. Besteak beste, ostegun honetan, ikasle eta irakasleek, errebaliden aurkako elkarretaratze nazionala deitu dute 12:00etan Eusko Legebiltzarrean. Larunbatean, hezkuntza publikoko langileei elkartasuna adierazteko, manifestazioak egingo dituzte hiriburuetan: Gasteizen, 12:00etan abiatuko da Bilbo plazatik. 

Erlazionatutako artikuluak:

1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies