Urtebeteko kartzela zigorra eta 2.520 euroko isuna eskatzen zioten bakoitzari, pintaketa batzuekin terrorismoa goratzea egotzita.

*Aiaraldea.eus-en albistea

Iragan asteko asteartean izan zuten epaiketa Madrilen. Bi gazteek atzo izan zuten absoluzioaren berri, baina gaur arte ez dute sententzia ikusterik izan. Bihar bilduko da Beñat eta Aitor babesteko sortutako herri plataforma, epaiaren gaineko balorazio bat egiteko.

Bideoa

Sententziak adierazten du epaiketan aurkeztu diren probek ez dutela balio bi gazteak kondenatzeko. Epaiketan proiektatu zen bideoan pintadak egiten azaltzen diren bi pertsonak Beñat eta Aitor ez direla ondorioztatzen du sententziak. “Bideoko kideen eta akusatuen arteko altuera eta fisionomia ezberdintasunak” agerikoak direla nabarmentzen du epaiak.

Hortaz gain, Aitor ezkertiarra zela aitortzen du sententziak, pintadak eskumako eskuarekin marraztuak zeuden bitartean. Horregatik absolbitu dituzte bi gazte laudioarrak, “pintadak eurek egin zituztela adierazteko frogarik ez dagoelako”.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies