Asteazken goizean izan zuten Aitor Martinezek eta Beñat Ereñok epaiketa Madrilgo Entzutegi Nazionalean. 10:30ak aldera sartu ziren bi gazte laudioarrak epaitegian, eta 13:00ak aldera atera ziren. 

Aiaraldea.eus bidez

“Kontraesan argiak” azaleratu dira epaiketan, bi laudioarrek aipatu dutenez. “Bideoa plazaratu dutenean argi ikusi da bertan azaltzen zirenak ez ginela gu, barreak eta guzti egon dira”. Epaitegian esan diete hamar egunen bueltan aterako dela sententzia. Urtebeteko kartzela, urtebeteko zaintzapeko askatasuna, 7 urteko gaitasungabetzea eta 2.520 euroko isuna eskatzen dute bi gazteentzako.

Babes elkarretaratzea
Elkarretaratzea egin zuten 20:00etan Laudioko Lamuza Plazan, bi gazteei elkartasuna adierazteko eta epaiketa “muntaia polizial” batean oinarritzen dela salatzeko.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies