Jon  Ligüerzana  (Lasterbidean):  “Hiltzeko  jaio  zen  ekimena  da  Lasterbidean”

Jon Ligüerzana (Lasterbidean): “Hiltzeko jaio zen ekimena da Lasterbidean”

“Lasterbidean” nazio elkartasun lasterketako antolatzaileetako bat den Jon Ligüerzana izan da gaurkoan gurean. Ekainaren 3 eta 4an ospatuko da ekimena, kontzertu, herri bazkari, umeen txoko, eta nola ez, ohikoak diren lasterketak ere antolatu dira. Hainbat berrikuntza ditu aurtengo edizioak; abesti berria, lasterketa patinen gainean egiteko aukera… Izena emateko zein egitarauari buruzko informazio gehiagorako lasterbidean.eus webgunean informazio guztia egongo dela ere azaldu digu Jonek.

Entzun
La  Secretaría  General  concluye  que  se  debe  restablecer  el  suministro  público  de  luz  en  Errekaleor

La Secretaría General concluye que se debe restablecer el suministro público de luz en Errekaleor

La Secretaría General del Pleno de Gasteiz concluye que el corte de luz del 18 de mayo afectó a todo el barrio y que eso no debería haberse producido. El informe es claro: “Por tratarse de un servicio mínimo obligatorio para todos los municipios, el Ayuntamiento deberá prestar servicio de alumbrado público en la calle de Errekaleor”. Además, añade que es una “obligación al derecho de las vecinas a solicitar dicha prestación”. Ese jueves, operarios de Iberdrola acudieron al barrio de Errekaleor para cortar la luz con la ayuda de la Ertzaintza. 

No fueron sólo las viviendas las que se quedaron sin luz; el corte de luz afectó a todo el barrio, dejando sin alumbrado público a las 150 personas que ahí residen o cualquiera que se quisiera acercar. Errekaleor Bizirik! denunció que ésto era más que peligroso, dejando el barrio en peligro ante agresiones machistas.

EH Bildu Gasteiz, que denunció el 20 de mayo que la medida del Gabinete de Urtaran iba contra la Ley de Bases Régimen Local,  ha comunicado al gobierno de Urtaran el contenido del informe y ha exigido que repongan el alumbrado público en Errekaleor. 

El Ayuntamiento de Gasteiz, por la tarde, ha anunciado que atenderá la recomendación de la Secretaria General del Pleno, relativa al servicio de alumbrado público en la calle Errekaleor, “teniendo en cuenta tanto los últimos requerimientos del departamento de Industria del Gobierno Vasco, como los informes técnicos que obran en el Ayuntamiento”.

El 3 de junio, una manifestación multitudinaria unirá el centro de Gasteiz y Errekaleor; partirá a las 17:30 desde la Plaza de la Virgen Blanca.

 

 

 

Simone  Levi  (Coautora  de  “Votar  y  cobrar.  La  impunidad  como  forma  de  gobierno”):  “Queremos  que  estas  evidencias  no  se  pierdan  en  el  olvido”

Simone Levi (Coautora de “Votar y cobrar. La impunidad como forma de gobierno”): “Queremos que estas evidencias no se pierdan en el olvido”

A 6 años del 15M 2011, desde Xnet han querido contar una de estas historias del 15M, la que han vivido en primera persona: la historia de 15MpaRato y de cómo gracias a la colaboración ciudadana se abrió el caso Bankia, se probó el fraude de las preferentes y se sacaron a la luz los Correos de Blesa que destaparon entre otros el escándalo de las tarjetas Black. Lo han hecho en forma de libro, que se titula “Votar y cobrar. La impunidad como forma de gobierno” y  en él que cuentan una parte de esta historia reciente a través de los documentos reales y textos que escribían a medida que iban destapando cada pieza y de las palabras que dejaron escritas en sus correos los banqueros y políticos que gobernaron el país. De hecho desde este Suelta la Olla hemos ido haciendo entrevistas con los dos coautores de esta obra, con Simona Levi y sergio salgado y haciendo seguimiento de todo esto que ahora se recoge en el libro. Por cierto que están haciendo presentaciones del libro por el estado y llegan a Katakrak, a Iruñea el 23 de junio.

Charlamos en esta ocasión con Simona Levi

Entzun
“O  NO  SERÁ…”:  Irratsaio  berezia  musikarekin  (III)

“O NO SERÁ…”: Irratsaio berezia musikarekin (III)

Irratsaio hau berezia da, gure 3. irratsaio musikala izanik eta gaurko
bidaia jai-gau baterako pentsatuta dagoelako. Eta horretarako, gure
inguruko dj feministei kolaborazioa egitea eskatu diegu. Beraz,
Tarantistak, Komando Klitorix, Armando al Moroto, Pintxes Pendejas eta Bastarda Butti egon dira geurean.

Este programa de hoy vuelve a ser especial, ya que es nuestro tercer
programa musical y en está ocasión hemos contado con la colaboración de cinco dj’s feministas, quienes nos han confeccionado una lista de canciones para una noche de fiestas. Estas son: Tarantistak, Komando Klitorix, Armando al Moroto, Pintxes Pendejas y Bastarda Buti.

Abestien zerrenda/ Lista de canciones:
– La basu eta aneguria: “Trakamatraka”;
– Le Tigre: “What’s Yr Take On Cassavetes”;
– La ira feminista: “Libéralo”;
– Miss bolivia con Rebeca Lane y Ali Guagua: “Libre, atrevida y loca”;
– Mad Muasel: “Chulo”;
– Gose: “Zoroetxeko harresia”;
– Rebeca Lane: “Ni encerradas, ni con miedo”;
– Makina Kandela: “A desalmbrá”;
– Tremenda Juria: “Vamos sobradas”;
– Die Antwoord: “I fink u freeky”;
– Toto la momposina: “Prende la vela”;
– Lila Downs: “La Tequilera”.

+ Pintxes Pendejasen nahasketak (podcastean dituzuela)!

Entzun
Gasteiztar  ezagun  ugarik  babestu  dute  ‘Errekaleorri  bai’  manifestua

Gasteiztar ezagun ugarik babestu dute ‘Errekaleorri bai’ manifestua

Manifestazio nagusiarekin bat egingo duten zutabeen zerrenda handitzen doan heinean, norbanako ezberdinek ere babesa adierazi nahi izan diote Errekaleorreko auzoari eta bertan bizi diren bizilagunei. Izenen artean daude, besteak beste, Blanca Urgell, Juanito Oiarzabal, Manu Garcia, Karra Elejalde eta Iñaki Landa.

150 izen aurkitzen dira zortzi bloketan zaitutako zerrendan: “Errakelorri bai” manifestua sinatu dute, Auzotarren alde agertu dira manifestua sinatu dutenak: “Segurtasun arazorik balego, behar dena konpontzeko prest ere badaude, eta ez diete instituzioei horretarako sosik eskatzen ere”.

Auzoari bizia eman izana modu positiboan baloratzen dute sinatzaileek: etxeak konpondu, zinema zaharra martxan jarri, gizarte etxea eraberritu, inprenta, okindegia, baratza… “Errekaleor maite dute. Guk ere bai”, adierazi dute.

Zerrenda osorik:

Musika:

  • Mikel Urdangarin
  • Bingen Mendizabal
  • Ruper Ordorika
  • Josu Zabala
  • Gari
  • Txerra Bolinaga
  • Juan-Pirulo-Jimmy-Iñigo-Alfre (S.A. taldea)
  • Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri)
  • Jon Basaguren
  • Iosu Izagirre 
  • Los Nitxos
  • Dr. Sax
  • Arenna
  • The Soulbraker Company
  • Viva Bazooka 
  • Vicepresidentes,
  • Jon Aranburu
  • Iñaki Urbizu “pela”
  • Sumisión City Blues
  • Piztu Punk
  • Quemando ruedas
  • Tutan Come On
  • Montauk
  • Ziklone
  • Motto
  • Hiena
  • Tara
  • Roto
  • Flesh For Cannibals
  • Indarrap 

Bertsolaritza:

  • Oihane Perea
  • Asier Otamendi
  • Manex Agirre
  • Iñaki Viñaspre
  • Ruben Sánchez 

Literatura:

  • Bernardo Atxaga
  • Katixa Agirre
  • Elisa Rueda
  • Iban Zaldua
  • Toti Martinez de Lezea
  • Lourdes Oñederrea
  • Mikel Ayerbe
  • Juan Ibarrondo
  • Manu Lopez
  • Txema Arinas
  • Rikardo Arregi
  • Edu Zelaieta
  • Patxi Zubizarreta
  • Xabier Montoia
  • Gerardo Markuleta
  • Txabi Arnal
  • Joxean Sagastizabal
  • Garazi Arrula
  • Gaizka Amondarain
  • Anna Pinotti 

Zinema / Antzerkia / Dantza | Cine / Teatro / Danza:

  • Karra Elejalde
  • Gorka Aginagalde
  • Marina Suárez
  • Iñigo Salinero “Txaflas”
  • Carmela de Bella
  • Eloi Beato
  • Unai Lopez de Armentia
  • Belén Nevado
  • Askoa Etxebarrieta “La Pulga” 
  • Txubio Fernández de Jauregi
  • Beñat Fontaneda
  • Javier Fernández
  • Andrés Bezares
  • Itziar Rekalde
  • Miguel Olmeda
  • Sara Susaeta
  • Javier Alkorta “Txortas”
  • Miguel Garcés
  • Izas Urkijo

Unibertsitatea:

  • Blanca Urgell
  • Iñaki Martínez de Luna
  • César Manzanos
  • Amelia Barquín
  • Txema Ramírez de la Piscina
  • Natxo Rodríguez Arkaute
  • Leire Diaz de Gereñu
  • Arturo Rodríguez Bornaetxea
  • Ricardo Gómez
  • Iñaki Etaio Alonso
  • Diego Rada Fernandez de Jauregi
  • Josetxo Aizpurua Etxebarria
  • Olaia Martinez Gonzalez
  • Luis Javier Rodriguez Barron
  • Unai Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta
  • Francisco José Pérez Elortondo
  • Felix Olasagasti Arsuaga
  • Mirari Ayerbe Díaz
  • Edorta Martinez de Marigorta Izaga 
  • Edorta Santos Vizcaino 
  • Esti Sarrionandia Areitio
  • Unai Villalba Eguiluz
  • Fernando Sarrionandia-Ibarra Eguidazu
  • Arantza Rico Martínez
  • Dani Zuazagoitia Rey-Baltar
  • Andere Ormazabal Gastón
  • Uzuri Albizu Mallea
  • Irune Corres Medrano
  • Gustavo Amores Olazagirre
  • Aritza Saenz del Castillo Velasco
  • Irantzu Ibañez Lasurtegi
  • José Ramón Mauleón Gómez
  • Jone Lázaro Areitio

Kirola | Deporte:

  • Manu García
  • Alberto Zerain
  • Juanito Oiarzabal
  • Iker Gereta
  • Einar Galilea
  • Oier Zearra 

Artistak:

  • Verónica Werckmeister
  • Mauro Entrialgo
  • Iñaki Larrimbe
  • Irantzu Lekue
  • David F. Brandon
  • Iker Fidalgo Alday
  • Cristina Arrazola-Oñate Tojal
  • Rubén Díaz de Corcuera Díaz
  • Pablo Madariaga
  • Anuska Arbildi
  • Ángela Castro
  • Josune Norabity
  • Ángel María Remirez de Gamuza
  • Ález F., Pablo A. Lain
  • Agurtzane Villate
  • Koldo Mendaza
  • Marta Gil 

Bestelakoak | Otras:

  • Rosabel Argote
  • Endika Sáez de Adana
  • Eneko Etxebarrieta
  • Amparo las Heras
  • Félix Placer
  • Iñaki Perez de San Vicente
  • José Mari Salazar
  • Iñaki Landa
  • Jesús Valencia 

Larunbateko manifestazioa 17:30tan abiatuko da, Andra Maria Zuriaren enparantzatik; aurretik, 10 zutabe abiatuko dira Gasteizko puntu ezberdinetatik, manifestazio nagusiarekin bat egiteko. Gainera, sorpresak ere iragarri zituen Errekaleorrek; horien artean dago, besteak beste, Anari. Kontzertua eskainiko du Errekaleorren, ostegunean 21:00etan.

Ekainaren 3ko egunaren jarraipen berezia egingo du Hala Bedik.

Langile  bat  hil  da  Murgako  argindar  estazioan  elektrokutatuta

Langile bat hil da Murgako argindar estazioan elektrokutatuta

Beharginak istripua izan du gaur goizean Murgako argindar gunean. 09:00ak aldera jazo da ezbeharra. Osasun zerbitzuek ezin izan dute suspertu, eta ordubeteren buruan zendu da. 

aiaraldea.eus bidez

aiaraldea.eus

Lan istripua 9:00ak aldera gertatu da Murgan. Elektrizitate estazioan beharrean zebilen langilea elektrokutatua hil da.

Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira artatzera, baina ezin izan dute ezer egin, ordubetez baino gehiago erreanimazioa egin dioten arren, pultsu ahula baitzuen. Ertzaintza ari da gertatutakoa ikertzen.

Iritzia  |  “Etor  dadila  inkisizioa  gure  bila”  -Gasteizko  Mugimendu  Feminista-

Iritzia | “Etor dadila inkisizioa gure bila” -Gasteizko Mugimendu Feminista-

Ez itzuli bakarrik etxera. Ez ibili gune ilunetatik. Ez jantzi gona motzik. Ez gurutzatu industrialdetik, ez bakarrik, ez taldean, gauean batez ere. Ez hitz egin ezezagunekin. Ez egin auto-stopik. Ez probokatu. Ez egin egin dantza lizunik. Ausarta izan, ez zaude bakarrik.

Zer izan, zer egin, zer esan, nola jantzi, norekin egon…esaten digute behin eta berriz gure segurtasuna bermatzeko asmoz. Guk, ordea, argi daukagu gure erabakia dela zer izan, zer egin, zer esan, nola jantzi edo norekin erantzi. Guk eraiki nahi ditugu gure bizitza eta harreman ereduak; sistema heteropatriarkal kapitalistak inposatzen dizkigun baloreak deseraikiz.

Bizikidetza aitzakitzat erabiliz, gure bizitza arriskuan jartzen duten ekintzak aurrera eramaten dituzten horiek dira erasotzaileak. Zer izan, zer egin, nola jantzi edota norekin egon librea den horretan; bizikidetza, elkartasuna eta laguntasuna nagusi den horretan, eraso egin diguzue. Gure bizi eredua zalantzan jarriz, eraso egin diguzue; gure segurtasunari eraso egin diozue, gure askatasunari eraso egin diozue. Bizitza erdigunean jartzen duen eta eredu hegemonikoetatik at sortzen den edozein proiektu erradikatu nahi duzue, baina guk argi daukagu hau ez dela guk nahi dugun bizi eredua. Guk gurean jarraituko dugu, maite dugun hori defendatzen eta bizitza erdigunean jartzen.

Gure segurtasunaren izenean aho betez hitz egiten duzuen horiei, jakinarazi nahi dizuegu ez garela kikilduko. Sistema elektrikoa ez omen da segurua, baina segurtasunaren izenean ehundaka pertsona argi gabe uztea, gune ilun bat sortzea, pertsonak etxebizitzarik gabe eta egoera prekarioan uztea, bai.

“Gomendioak” emateaz gain ez duzue ezer egiten, ez erasoak ekiditeko ezta herria bizirik mantentzeko. Ez duzue inoiz gaia errotik lantzen, ez duzue indarkeria sistemaren baitan ulertzen, eta herri mugimendua kriminalizatzen diharduzue egunero, herriaren “segurtasunaren” izenean. Adibide bezala, Errekaleor auzoan eman den azken erasoa.

Guk etxera bakarrik bueltatu nahi dugu, ez ditugu gizarte heteropatriarkalak guretzako dituen “gomendioak” jarraitu nahi, libre izan nahi dugu, sorgin eta libre, eta ahalik eta altuen hegan egin.

Oraingoan ez dizuegu sorgin ehiza hau burutzen utziko, hegan egiten ikasi baitugu. Inoiz baino biziago dagoen Gasteiz honetan, okupazioz, autogestioz, alternatibaz, feminismoz… beteta dagoen hiri honetan, zuen mehatxuek ez dute kabidarik. Bizitza erdigunean jartzea delitua bada, etor dadila inkisizioa gure bila, suaren inguruan dantzan harrapatuko gaitu.

Gasteizko Mugimendu feminista

“Josi  ta  josi”  -Patxi  Goenaga-

“Josi ta josi” -Patxi Goenaga-

Datorren igandean ospatuko da Gasteizko Zabalgana auzoan Euskal Eskola Publikoaren eguna. Bere 26. edizioa izango du. Azkenekoz, duela 18 urte egin zen Gasteizen.

‘Josi ta josi’ lelopean, aniztasuna eta honek dakarren aberastasuna azpimarratu nahi dituzte. Jai honen sustatzaileen arabera, Euskal Eskola Publikoak gizarte hau osatzen dugunon arteko elkarbizitza eta kohesioaren alde ari direla aldarrikatu nahi dute eraikitzen duela azpimarratu nahi dute aurtengo edizioan.

Iritzi-tarte xume honetatik, neu ere zerbait esatera ausartu naiz, jai egun hori hortxe, aurrez-aurre daukagun honetan.

Euskal eskola publikoaren jaia da. Eta hiru hitz horietan mami dezente biltzen da.

Euskararen jaia

Euskal horrek ‘euskalduna’ izan nahi du. Hemen ere, gauza guztietan bezala, mailak daude eta euskalduntasun hori zenbaterainokoa den batzuek, gero eta gutxiagok nik uste,  zalantzan jartzen dute. Euskaldunok, euskal herritarrok ahalegin handiarekin, eraikitzen ari garen hori euskal eskola dela ez dugu zalantzan jarriko. Nik ez behintzat. Eskola honi esker, heziketa burututakoan euskal herritarrok euskaldun izateko eskubidea gauzatua ikus dezakegu, euskaradun izateko eskubidea. Ez da ehunetik ehunean lortzen oraindik, baina hein handi batean bai. Eta zenbait tokitan familiek eta gainerako beste zenbait eragilek gehiago lagunduko balute, hobeto joango lirateke gauzak. Nolanahi ere, aurtengo jaiaren antolatzaileek diotenez, euskarak berak ere kohesioa eta integrazio iturri izan behar dute gure gizarte honetan. Horretaz konturatu behar genuke.

Bestalde, festa hau aprobetxatu beharko genuke aitortza egiteko euskara herritar guztion eskura jartzen saiatzen diren hainbat jenderi, indartze horretan partaide izan ziren maisu-maistrei. Irakasleen euskalduntzean egin den ahalegina eta lortu diren emaitzak ikusgarriak dira estatistikek agerian jartzen duten bezala.

Nire adineko jendeak zer aukera genuen euskaraz ikasteko sasoian? Garai hartan, eskola ‘nazionala’ zen publikoa. Zorionez, euskara bere txokoa bilatzen joan zen, diktadorearen ezkutuan. Hura agintera, Jainkoaren graziaz iritsi bazen ere, (a zer nolako grazia!) joan zen zulora eta euskarak nolako indarra hartu duen geroztik eskola publikoan. Lehenbiziko andereño eta maisu klandestinoen ondoren, zenbat irakasle beren buruak prestatzen, euskaraz ikasten etab. zenbat lan eta izerdi! Eta gurasoak ere. Hauek ere aitortza merezi dute. Eta euskal eskola publikoaren jaiak ere horretarako izan behar du.

Eskola.

Eskolaren papera zein izan den, zein den eta zein izan behar duen ere gogoeta egitea ez legoke gaizki. Gizarteak badu zer egina, familiak ere bai. Formazioa instrukzioa baino zerbait gehiago da.  Hortaz, eskola gizarteratu honen eguna ospatzea bidezkoa da. ‘Josi ta josi’ leloaren bidez zabaldu nahi den mezua da aniztasunetik eta honek dakarren aberastasunetik abiatu eta elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatu baterantz bide egitea, elkarrekiko errespetua, tolerantzia eta askatasuna oinarri dituzten balioak landuz.

Eta publikoa. Batzuek, praktikan, uste bide dute publikoa dena ez dela inorena. Ez, ez da horrela. Publikoa guztiona da eta denona den zerbait guztion artean jagon behar dugu, laguntza eman eta maitatu. Aginte publikoek, herritarron borondatearen interpretatzaile diren heinean, denona den eskola hau bereziki mimatu behar dute. Sasoi honetan lurralde bakoitzean ikastolen festak antolatzen direlarik, ez  naiz hemen hasiko euskararen aldeko jai horien premia ukatzen. Eskola publikoak ere baditu bere premiak, bere arazoak eta gabeziak. Holako jaiak geure kontzientziak esnatzeko, ditugun premiak agerian jartzeko, gogoetarako… beharrezkoak dira. Jai honek euskaldun guztiona behar du, maiz aski umezurtz bezala tratatzen baitugu, inorena ez balitz bezala, kaleko ume bezala. Arnasa piska bat eman diezaiogun euskarari eta eskola publikoari. Txalo zaparrada ozena merezi dute orduak eta orduak sartzen eta esperantza guztiak beren aurrengan dituzten aita-ama, andereño, eskola-zuzendari horiei. Gustatuko litzaidake jendetza izugarri bat ikustea Zabalganan. Antolatze lanetan partaide izan diren bolondresek ere merezi dute.

      

 

Entzun
Amurrioko  Gazte  Asanbladak  10.  urteurreneko  egitaraua  eta  bideoklipa  aurkeztu  ditu

Amurrioko Gazte Asanbladak 10. urteurreneko egitaraua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Ekainaren 10ean ospatuko dute 10. urteurrena, egun osoko jai batekin. “Haritik harira hamar urte badira” lelopean, haurrentzako jolasak, herri bazkaria, mus txapelketa, ekitaldia edo bertso – hopa egongo dira. Gainera, gauean zehar kontzertuek girotuko dute Amurrio: Tremenda Jauria, Batek Daki erromeria, Astearte eta Placton taldeak egongo dira oholtzaren gainean.

 

 

Egitaraua:

Lurdes  Errasti  (Denon  Eskola):  “Eskola  euskalduna  eta  doakoa  aldarrikatuko  dugu  igandean,  jai  giroan”

Lurdes Errasti (Denon Eskola): “Eskola euskalduna eta doakoa aldarrikatuko dugu igandean, jai giroan”

Denon Eskolako kidea den Lurdes Errasti izan da gaurkoan Kantoian. Igandean Euskal Eskola Publikoaren jaialdia ospatuko dute Gasteizko Zabalgana auzoan. Bihar bertan aurkeztuko dute igandeko egitaraua. Aurtengo leloa “Josi ta josi” izango da eta euskal eskolaren pluraltasun eta aniztasuna islatu nahi dute.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies