Udaberriko oporraldi txikiaren ostean, ume basatiok bueltan gara. Bueltan da ERRAIETATIK irratsaioa, eta oporren aurretik agindu bezala, hip hopa eta rap musika izan ditugu hizpide aste honetan. Eta horretarako, Euskal Hip Hop Herria proiektuko kideak izan ditugu gurean, rap politikoaren hastapenak ezagutu baino lehen.

Esan bezala, irratsaioaren lehen zatian EHHH (Euskal Hip Hop Herria) proiektua ezagutu dugu, Euskal Herrian hip hop kulturak eta rap musikak izandako bilakaera ulertzeko: hastapenak, gaur egungo eszena, sortzaileen arteko sareak, euskarazko raparen garapena, emakumearen presentzia, ‘Biltzarra’, etorkizunari begirako erronkak… Horretarako Markes Iraizoz (Kodigo Norteko kidea), Iñigo Iriondo ‘GATOM’ eta Asier Martín (proiektuaren sortzailea eta atari digitaleko koordinatzailea) izan dira Hala Bediko estudioetan.

Honen ostean, AEBetan 80. eta 90. hamarkadako rap musikaren eta rap politikoaren hastapenak izan ditugu hizpide, eta hainbat talde esanguratsu izan ditugu entzungai, besteak beste: Public Enemy, Granmaster Flash & The Furious Five, The Sugar Hill Gang edo gangsta rap musikaren ikonoa diren N.W.A.


Asier, Markes eta Gatom (Euskal Hip Hop Herria): «Euskaraz rapeatu nahi duten belaunaldi berriak sortzen ari dira»

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Partekatu!!!

Irakurritakoaren eragina handitu nahi baduzu zabaldu zure sare sozialetan.