Aritz Sukia (Oiertxo SOS): “Oierren alde egin den lan guztiak eragin zuzena izan du epailearen erabakian”

Aritz Sukia (Oiertxo SOS): “Oierren alde egin den lan guztiak eragin zuzena izan du epailearen erabakian”

Oier Gomez larriki gaixo dagoen preso politikoaren zigorra etetea erabaki du gaurkoan epaileak. Hala ere, preso gasteiztarra ez da oraindik aske geratuko, euroaginduen zain baitago, eta hauen ebazpena asteazkenean jakingo da. Ordura arte, Gomezek espetxean jarraitu beharko du. Gaurkoan, Oiertxo SOS plataformako kide den Aritz Sukia elkarrizketatu dugu azken berrien inguruan galdetzeko.

Entzun
Leire Altuna (AiLaket!!): “Drogek harreman sexualetan eragina izan dezakete, bai desiran, eszitazioan eta baita orgasmoan ere”

Leire Altuna (AiLaket!!): “Drogek harreman sexualetan eragina izan dezakete, bai desiran, eszitazioan eta baita orgasmoan ere”

 

 

 

Drogak eta sexua askotan eskutik emanda joaten dira. Drogek dituzten eragin ohikoenak, hala nola, zentzumenen edo denboraren pertzepzioen aldaketak edo norberaren gogoan eta emozioetan eragina izateak, eragina dauka era berean egiten dugun edozein ekintzatan. Eta sexu harremanak ez dira salbuespena. Hori dela eta,  droga ezberdinek pertsona ezberdinetan izan dezaken eragina aztertu dugu gaurkoan AiLaket!!-eko Leire Altunarekin.

 

Entzun
ZURIA BELTZEZ – 299b – Oihanaren deia (!)

ZURIA BELTZEZ – 299b – Oihanaren deia (!)

Gaurko sesioan hitzik ez (filmetako zati esanguratsuak izan ezik). Programa honetan maite ditugun estiloak entzungai (musika popularraren sustraiak eta adarrak). Duela denbora dezente, oihanaren deia barruraino sartu zitzaigun eta jadanik ez dago atzera bueltarik. Hurrengo programan gure 300. irratsaioa ospatuko dugu. Zuen belarriak eta aldakak gonbidatuta daude. Aldatu ahal direnak aldatzea gure esku dagoelako. Jokoa aspaldi hasi zen. Izan behar dena izan dadila! Hala izan bedi!

0- The Andrew Oldham Orchestra – The last time 1- J. J. Jackson & the Jackaels – Oo-ma-liddi 2- The Tidal Waves – Searchin’ for love 3- Snakeye – Choked Up 4- Shakane – Love machine 5- Andwella – Hold on to your mind 6- Little Denise – Check me out 7- Jack Hammer – Colour combination 8- Fancy – Wild thing 9- The Nazz – See what you can be 10- Holly Golightly – Time will tell 11- Kalyanji Anandji – Ganges a go-go 12- Intrinsic Trance – Hey Policeman! 13- The Dealers – Got no gouda 14- The Remains – Why do I cry? 15- The Dramatics – Whatcha see is whatcha get
16- Sergent Garcia – Camino de la vida

Entzun
Kondena eten diote Oier Gomezi, baina euroaginduen zain geratu da orain

Kondena eten diote Oier Gomezi, baina euroaginduen zain geratu da orain

Larriki gaixorik dagoen kondena etetea erabaki dute Frantziako epaitegiek, baina, momentuz, ez da aske geratuko. Asteazkenean izango da euroaginduen inguruko ebazpena. Sare herritarrak egun osorako gune bat antolatu du Gasteizen. 

Sententziak hainbat gako utzi ditu:

  • ETAren armagabetzea eta Oierren osasun egoera latza kontutan izan dute kondena eteteko: Gomezek ez dauka “berrerortzeko” aukerarik.
  • “Eszenatoki berria” kontutan hartzen duen lehenengo sententzia da.

Apirilaren 19an burutu zen bistan, fiskaltza kondena etetearen alde agertu zen, eta bost egun beranduago iritsi da kondena etetearen erabakia. Hala ere, momentuz, preso gasteiztarra ez da aske geratuko. Hiru euroagindu ditu zain: bi Espainian eta bat Portugalen. Oier Gomezen abokatuak, Maritxu Paulus Basurkok, adierazi duenez, “euroaginduak etetea lortzen ez bada, ez da ezer aldatuko”. 

Oiertxo SOS Elkartasun Eguneko ekitaldia

Asteazkenean espero da Gomezen aurkako euroaginduen inuguruko epaia eta erabakia. Sare herritarrak egitarau oparoa antolatu du egun horretarako: 12:00etatik 20:00ak arte Korreoseko enparantzan egongo dira, erabakia jakin arte. Zentzu horretan, eragile ezberdinak pasako dira ordu erdiro egingo den kontzentraziotik. Hala ere, bi hitzordu nabarmendu dituzte:

  • 12:30tan elkarretaratze masiboa deitu dute.
  • 19:00etatik aurrera: euroaginduen ebazpenaren jarraipena.

Gainera, Sare herritarrak ere manifestazio nazionala burutuko du Maiatzaren 6an Gasteizen, larriki gaixo dauden preso guztien askatasuna eskatzeko, tartean, Gomez eta Lopez de Abetxuko gasteiztarrena. Oiertxo SOS plataformak, aldiz, elkartasun egun arrakastatsua ospatu zuen larunbatean Gasteizen; horren erakusle, eguneko irudiak.

Balorazioak

Sare Gasteizek adierazi duenez, “presio sozialari esker” lortu da. Egoera ez errepikatzeko, maiatzaren 6an Gasteizen burutuko den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin dute: 17:30tan abiatuko da, Iparralde gizarte – etxetik.

Oiertxo SOS plataformak euskal preso politikoei ezartzen zaizkien neurriak salatu ditu, epailearen balorazioa modu positiboan baloratuz eta “arrakasta kolektiboa” izan dela nabarmenduz.

 

 

 

Marta Ferrero , doctora en psicología : “En educación se están usando metodologías que carecen de base científica.”

Marta Ferrero , doctora en psicología : “En educación se están usando metodologías que carecen de base científica.”

Marta Ferrero . doctora en psicología , investigadora postdoctoral de la Universidad de Deusto ,  ex profesora colaboradora del máster universitario de Dificultades del aprendizaje y trastornos del lenguaje,  y autora del  blog www.situsupierass.wordpress.com, se acerca a nuestra sección dedicada a la divulgación y el pensamiento crítico,  para hablarnos de ciencia y educación , y también de la prevalencia de mitos acientificos en aulas y planes de estudio .  Desde su página web , Marta nos insta  a optar por practicas educativas basadas en la evidencia y la  experimentación .

 

Entzun
Gema Climent ( Nesplora ) : Neurociencia y nuevas tecnologías

Gema Climent ( Nesplora ) : Neurociencia y nuevas tecnologías

En nuestro espacio dedicado a la divulgación y el pensamiento crítico, charlamos con Gema Climent , neuropsicóloga, investigadora y emprendedora. Y no necesariamente en este orden, porque todo esto, además de otros factores, se entrelaza en los motivos por los que ha sido nominada al premio Mujer Innovadora de la Comisión Europea.Esta neuropsicóloga es pionera en el uso de la realidad virtual para facilitar y mejorar los mecanismos de evaluación del comportamiento.

Entzun
Domingez eta Cuesta Martin (Emakumeen Asanblada): “Parte hartzetik egingo dugu Emakumeen Etxea, ez Udalaren inposiziotik”

Domingez eta Cuesta Martin (Emakumeen Asanblada): “Parte hartzetik egingo dugu Emakumeen Etxea, ez Udalaren inposiziotik”

Gasteizko Emakumeen Etxeak zer esan handia eman du orain arte, baina apenas pauso nabarmenik lortu gabe. Orain, gaia lehen lerrora itzuli da, eta etxea abian jartzeko prozesua martxan jarri da, azkenik.

 

 

Hala ere, zalantza ugari daude gaiaren inguruan: nola dago orain egoera, nola izan behar da prozesua bera, zein izango da honek izango duen erabilera … Galdera hauei erantzuna bilatzen saiatu gara Arabako Emakumeen Asanbladako Maider Domingez eta Maitane Cuesta Martinekin ARABA HIZPIDEn.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies