Sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote larriki gaixo dagoen Oier Gomez preso gasteiztarrari. Asteazkenean izango da kondena eteteko bista (berak mugitu ezin duenez, epailea eta prokuradorea joango dira ospitalera) baina egun batzuk beranduago jakingo da epailearen erabakia. Apirilaren 22an Elkartasun Eguna antolatu du Oiertxo SOS plataformak eta Sare herritarrak manifestazio nazionala burutuko du maiatzaren 6an Gasteizen.


Egun, Frantziako Meaux espetxean dago preso Oier Gomez gasteiztarra. Larriki gaixo dago Gomez, izan ere, daukan Ewing sarkomak metastasia eragin dio buruan eta pelbisean. Bagoaz-ek, Sare herritarrak, Oiertxo SOS plataformak eta Etxerat Elkarteak, senide eta abokatuekin batera Baionan egindako agerraldian, Oierren egoera atzeraezinaren berri eman dute gaur goizean. Oierren abokatuaren arabera «gaixoaren bizitza pronostiko engaiatua da eta 6 hilabeteko epea emana zaio, kondena suspentsioa galdetuta izanen da».

Hiru euroagindu ditu zain, bi Espainiakoak eta bat Portugalgoa. Zigor-etete eskaera onartzen badute ezingo da kartzelatik berehala atera. Aske geratzeko eskaera bat egin behar du presoak euroagindu bakoitzeko.

Apirilaren 22an, Oiertxo SOS plataformak Elkartasun Eguna antolatu du: mahaingurua, bazkaria eta mobilizazioak egongo dira Gasteizen. Maiatzaren 6an, aldiz, Sare herritarrak, larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du Gasteizen. Izan ere, gasteiztarrak dira larriki gaixorik dauden Jose Ramon Lopez de Abetxuko eta Oier Gomez presoak.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies