Atzo aurkeztu zuten kultur alternatiboaren mapa. Ba zen garaia. Eta zergatik ez esan, oso polita eta aberasgarria izan zela arlo desberdineko sortzaile gazteak elkarrekin ikustea, elkar ezagutzea eta ibilbide kultural hau osatzea.

Zenbat dira Gasteizen kultura sortu, kultura sustatzen duten guneak? Galdera hori izan zen Orainaldian proiektuaren buru belarri dauden hiru gasteiztarrei otu omen zitzaiena orain urtebete. Kontzertuak, zuzeneko emanaldiak, arte erakusketak nonhai egiten zirela ikusten zuten. Agenda leporaino betetzeko aukera eskaintzen duen egitarau ez ofiziala dagoela ikusi eta horri forma ematea erabaki zuten. Horrela abiatu zuten gerora Orainaldian izenaz “bataiatu” duten proiektua.

Horrela, lehen pausua gune horiek guztiak zerrendatu eta mapan kokatzea zela ulertu zuten. Hitzetatik ekitzara pasatzeko beharra sentitu zutela ulertzen dut orduan hasi zirelako benetan proiektu berri bat garatzen. Kuantifikatzeko beharra izan zuten, zenbat gune ote ziren jakin nahi zuten, bakoitzean zer egiten zen idatzi, zer nolako egitarauak eskaintzen zituzten aztertu eta konturatu orduko zerrenda oso luzea zela azaldu dute.

Gasteiztarrentzat eta kanpotik datozenentzat badira gozotegien mapak, pintxo ederren mapak, jatetxe eleganteen mapak baina… kulturaren mapak? Soilik instituzioek eskiantzen dituzten kultur alternatiben mapak zeuden. Horregatik, Gasteizko Euskara zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiaren “Gazte Sortzaileak” deialdira aurkeztu zuen proiektua eta epaimahaiak aukeratu egin zuen.

Mapa auzolanean eraiki behar zela erabaki zutela azaldu dute. “Auzolanean eraiki oso zaila delako pertsona bakar batek, bik edo hiruk Gasteizen egun dauden ekimen eta gune horien guztien berri izatea. . Horretarako story map-en inguruko ikastaroa antolatu zuten Oihaneder Euskararen Etxean eta bertaratu zirenekin, zerrenda “anitza eta zabala” osatu zuten. Landak zalantzak sortu zitzaizkiela azaltzen du “ez baita erraza horrelako mapa bat eraikitzeko hartu beharreko erabakiak hartzea”. “Zer nolako guneak sartzen dituzu? Eta zeintzuk ez?“ . Horregatik, kultur ekimenak antolatu, sustatu eta laguntzen dituzten guneak sartzea erabaki dute. “Eskuzabaltasunez, malgutasunez, jokatzea erabaki genuen horregatik, kultura matematika ez delako”. Mapan egoteko, hortaz, aipatutako ezaugarriez gain, lekua publikoa behar da izan, hau da, ordutegi bat duena edo, herritarrei sarrera ahalbidetzen diena.

Gasteizko Kultur alternatiboaren mapak Zuloa, Monstrenka, Baratza, Gero arte, Teantro, Zas, ARTgia edota Sukubo moduko guneak hartzen ditu baina baita Parral, Gora Project, Herre 74, Black Salad tabernak ere “tabernak izan arren eurek ematen diotelako benetako bizitza hiriari”. Errekaleor auzoa ageri da, Gasteizko Gaztetxea, Sumendi edota Helldorado edo Orbain moduko kultur elkarteak. “Zeinek pentsa zitekeen soilik Gasteizen horrelako 70 gune baino gehiago daudela?

Gasteizen kaleko kultura bizi bizi dagoela adierazten du honek guztiak. Bizirik dagoen kultura , kontutan hartu behar duguna. Hau positiboa bada ere, badira heltzeko dauden gai garrantzitsu batzuk: horien artean artisten baldintzak dira garrantzitsuenak. Has gaitezen horri ere buelta bat ematen. 

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies