Aski jakina da hiri baten ekonomiaren martxa egokia izateko, kudeaketan erantzukizunez jokatzea premiazkoa dela. Kudeaketa arrakastatsu batek bi kontu errespetatu behar ditu: alde batetik, ituntzen dena betetzea; bestalde, zure ahalmen ekonomikoarekin bat datorren gastua egitea, hots, ahal duzuna baino gehiago ez gastatzea. Lehenengoa, sarritan proposamen maximalistak egiten dituzten alderdiei egotzi ohi zaie; bigarrena, aldiz, eskuin politikotik hurbil daudenei. Hala ere, Vitoria-Gasteiz bi uste hauek beti betetzen ez direneko froga argia da.
Izan ere, proposamen ugari egin daitezke, baita handizaleak ere, erantzukizun delako hori ahaztu gabe. Esate baterako, Vitoria-Gasteizen makina bat proiektu estrategiko jartzen ari dira martxan pasa den urtetik; hala nola, pertsonen duintasuna errespetatzen eta bermatzen dituzten gizarte politikei bultzada ematea, BRTa, Tranvia, Tuvisaren hobekuntza, urrezko auzoen suspertzea, Gasteiz Antzokia, Emakumeen Etxea etab. Aitzitik, beti argi izanda “gastu” hauek aurrera eramateko diru-sarrera proportzionalak izan behar direla. Horretarako, zergen progresibotasuna defendatzeaz gain, erakundeen arteko lankidetza erabakigarria suertatu da, Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin indarrak batu baitira (eta bazen garaia!).
Aipatutako guztiak, besteak beste, martxan jarri izanagatik ere, 2016ko udal kontuek 201.987€ko superavit-a izan dute. Eta, nahiz eta askok, inolako froga gabe, aurkakoa behien eta berriro dioten, exekuzioa %94.76koa izan da. Funtsean, aurrerapenari uko egin gabe, eta hiriak behar dituen auziak bultzatuta ere, itundutakoa bete, eta, aurreko urteetan ez bezala, Gorka Urtaranen goberuak erantzukizunez kudeatu du hiria.
Esan bezala, legealdi honetako proiektuen artean, pertsonen duintasuna bermatzeak garrantzi handia du: bere jatorria, adina, sexua, orientazio sexuala, erlijio-sinesmena, iritzi-politikoa edo ama hizkuntza zeinahi duten gasteiztar orok bere beharrak asetuta izatea. Eta emaitzak nabaritzen hasiak dira jada. Guzti honek, agerikoa denez, eskuin muturrarekin zerikusi gutxi du. Izan ere, jakin badakigu Gasteizen zer den eskuin-muturreko alkate bat izatea; eta, zorionez, ez dirudi errepikatzeko asmoa dugunik. Batzuk sinestarazi nahi digutenaren aurka, aipatutako xede hauek egingarriak dira kudeaketa erantzukizunez eginda ere. Zeinek eta Urtaran kabineteak hau frogatu du.
Horrenbestez, sarritan topikoak albo batera uztea komenigarria da. Are gehiago, honek jokoan dauden proiektu eta ongizate-politikak martxan jartzeko alternatibarik eskaintzen ez badigu. Gezurrak hanka motz! Gasteizen ez da zorrik sortu, guztiz aurkakoa baizik: PPren gobernuak utzitako 68 miloi euroko zorra desagertuz doa egunero. Izan ditzagun argi gure lehentasunak: pertsonak eta Gasteizen aurrerapena. Har dezagun bada, hori bermatzeko bidea, erantzunkizunez kudeatzea.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies