Eraikin hutsak, langabezia, arrazismoa, pobrezia… Dekadentzian zegoen Detroit 80. hamarkadan. Neoliberalismoak gogor jo zuen iraganean Estatu Batuetako bihotz industriala zen Detroit. Egunez egun, desberdintasun sozioekonomikoak gero eta handiagoak ziren. Lehertzear zegoen Detroit. Eta lehertu egin zen. Technoa izan zen eztanda hori, gazteen ezintasun existentziala bideratzeko tresna kulturala.

AEBko musika tradizio beltzaren eta Europatik zetorren sintetizadoreekin egindako musikaren talka basatitik sortu zen technoa. Musika errepikakorra, minimalista, garratza, gogorra. Dantzarako musika. Detroiteko errealitate opresiboaren kontra egiteko musika aproposa. Baina urteak aurrera joan ahala, musika industriak, kapitalak, technoa asimilatu zuen etekina ateratzeko. Betiko istorio berdina.

Aste honetako saioan, Underground Resistance (UR) techno kolektiboarekin dantza egingo dugu. UR Detroiten, technoaren jaiolekuan, sortutako eta gartutako kolektiboa musikala izan zen. Eta da. Beraien helburu nagusia iraultza soniko bat abiaraztea zen; technoaren sustraietara bueltatzea. Eta lortu zuten. Gaur egunerarte luzatzen da haien iraultza musikala. Aste honetan, bai, Underground Resistance eta Detroiteko technoa hizpide izango dugu Erraietatik irratsaioan.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies