Ikasleek Euskal Herriko kaleak hartu dituzte gaurko egunean «LOMCE, Heziberri, EU2020. Sistemari aurre egin!» lelopean, gaur egungo hezkuntza sistemaren kontra eta hezkuntza eredu propio eta berri baten alde. Gasteizen ere jarraipen zabala izan du, lehen orduetatik, Ikasle Abertzaleak-ek deitutako grebak, eta Ertzaintzaren presentzia nabariaren gainetik, milaka ikaslek bat egin dute grebarekin, bai piketeetan, bai mobilizazio ezberdinetan.

Ikastetxeetatik eta Gasteizko Kanpuseko zutabeek 12.00etan bat egin dute goizeko manifestazio nagusian. Bertan, Ertzaintzak milaka ikasleen ibilbidea oztopatzen saiatu da, baina azkenik aurrera egin du mobilizazioak, honen baitan protesta eta ekimen ezberdinak burutu dituztelarik. Arratsaldeko 18.00etan Andra Mari Zuriaren enparantzan prentsaurreko masiboa eta ostean mobilizazioak iragarri dituzte.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies