Bueltan da MUINOKO HOTSAK | Martxoaren 24an, Vicepresidentes & Eraso! izango dira Gasteizko Gaztetxean

Bueltan da MUINOKO HOTSAK | Martxoaren 24an, Vicepresidentes & Eraso! izango dira Gasteizko Gaztetxean

Martxoaren 24an, ostirala, Gasteizko Gaztetxean izango dira VICE PRESIDENTES eta ERASO! taldeak 21.00etatik aurrera, Hala Bedi irratiak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak egitasmoaren seigarren edizioan. Oraingoan metal eta grindcore doinuak izango ditugu protagonista, eta dagoeneko sarrerak Hala Bedi Tabernan daude salgai (5€). Muinoko Hotsak proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute Nagore Encisok (Hala Bedi) eta Kepa Pérezek (Gasteizko Gaztetxea), HalaBideok egindako bideo honetan.



VICE PRESIDENTES | Hirukote gasteiztarra 7 urte geldirik egon ostean bueltan da bira eta disko berri batekin. Kanda Jauna (Sorkun, Neubat, Tutan Come On…), Dorbu (Sorkun, Neubat…) eta Mikelek osatzen dute taldea. Gasteizko Miravalley Studiosen, ‘Grind Capital’ deituriko beraien bigarren lan luzea grabatu zuten eta Grind-Sludge eta Stoner nahasketekin gure belarriak eztandaraztera etorriko dira Gasteizko Gaztetxeara.

ERASO! | 20 urteko ibilbidea bete berri duen talde zarauztarrak ‘Kaiolatik ihes’ (Bonberenea Sutan) diskoa kaleratu du duela hilabete batzuk. Diskoaren izenburuak dion bezala, kaiolatik ihes egin dute. Aurreneko emanaldietako freskotasuna eta 20 urtetan musika talde bat izateak ematen duen esperientzia uztartu dituzte zuzenekoetan. Eta soinu freskoarekin. Egindako ibilbideari uko egin gabe hastapenetara bueltatu direlako.


“¡Hoy nos chingamos al Estado!” Behingoan Mexikok emakume, indigena eta pobre izatearen gaitza onartu zuenekoa -Maialen Martínez de Marigorta-

“¡Hoy nos chingamos al Estado!” Behingoan Mexikok emakume, indigena eta pobre izatearen gaitza onartu zuenekoa -Maialen Martínez de Marigorta-

  • Jacinta, Alberta eta Teresa emakume indigenen errugabetasuna onartu eta barkamena publikoki eskatu behar izan zien Mexikar Gobernuak, aurrekaririk gabeko ekitaldi batean.

  • 5 polizia bahitu izana egotzita, 3 urte baino gehiago pasa zituzten kartzelan; hasieran 21 urteko espetxe zigorra jaso zuten.

  • Estela Hernandez, espetxeratutako indigenaren alabak, Fiskaltzako ahaldun nagusiaren aurrean egindako hitzaldia: “Hoy queda demostrado que ser pobre, mujer e indígena, no es mtivo de vergüenza. Vergüenza hoy es de quien supuestamente debería garantizar nuestros derechos como etnia, como indígenas y como humanos”.

Maialen Martínez de Marigorta gasteiztarrak Mexikotik idatzitako artikulua

Jacinta Francisco Marcial emakume indigena da, ama-hizkuntza ñhäñhúa du eta Santiago Mexquititilanen bizi da, Queretaro estatuan. Bere komunitateko kaleetan zehar zaporedun ur mexikarrak saltzeaz bizi da, sei seme-alabako familia zabala mantentzeko.

Azken 11 urteak amesgaizto batean bizi izan ditu Jacintak, 2006. urteko abuztuaren 3az geroztik. Egun horretan zibilez jantzitako pertsona batzuk bere etxera gerturatu ziren; ilegalki moztu omen zuen zuhaitz baten inguruan deklaratu behar zuela eta, Santiago de Queretaro hiriburura eraman zuten. Queretaroko epaitegietan, komunikabideen aurrean, beste bi indigenekin batera bost polizia bahitzea leporatu zioten.

Geroago jakin zuen Jacintak zer zen leporatzen ziotena, momentuan ez baitzuen ezer ulertu. Are beranduago jakin zuen urte bereko martxoan, salmenta “pirata”-ren aurkako sarekada batean Noticias egunkariak ateratako argazki batean agertu zela, herriko merkatuaren inguruan. Jacinta egunero ibiltzen zen merkatuan bueltaka, han saltzen baitzituen bere zaporedun ur freskoak. Sarekadaren osteko istiluetan bost polizia bahitzea egozteko beste frogarik ez zen agertu orduan, eta ez da agertu gaur egun ere.

Jacintarekin batera beste bi emakume ñhäñhú atxilotu zituzten egun berean: Teresa eta Alberta. Haien prozesu penala ere, Jacintarena bezala, eskubide-urraketez beteta egon zen: indigenak izan arren ez zitzaien itzultzailerik egokitu prozesuan zehar eta haien defentsarako frogak ez ziren ontzat hartu. Aldiz, polizia federalen testigantzak izan ziren onetsitako bakarrak, nahiz eta haien aitorpena beste faktore eta lekukoek emandako informazioarekin bat ez etorri. Hala eta guztiz ere, atxiloaldi prebentiboan egon ziren hirurak 2008ko abenduaren 19an epaimahaiak laudoa publiko egin zuen arte: 21 urteko espetxe zigorra eta 2000 eguneko isuna.

Baina Jacinta, Alberta eta Teresa ez dira lege-prozesu baten aurrean eskubide-urraketak jasan dituzten indigena bakarrak: Mexikoko Hizkuntza Indigenen Institutuaren arabera 200 indigena pasa dira kartzelatik, beren eskubide linguistikoak urratuta ostera aske geratu direnak. Mexikon biztanleriaren %15 indigena da eta 68 ama-hizkuntza ezberdin mintzatzen dira, baina itzultzailea izatearen eskubidea, Konstituzioak dakarrena, etengabe urratzen da. Gainera, espetxeratutako emakume gehienei osasun publikoaren aurkako delituak egozten zaizkie, maiz droga harat-honat garraiatzeko erabiliak izaten baitira; herrialde askotan hau ez da delitu larria, baina narko-estatu mexikarrean pobrezia da etengabe zigortzen dena.

Emakume indigena bat espetxeratzean bere usadioetatik isolatu eta, noski, komunitateko erroetatik erauzi egiten dute. Komunitate anitzetan espetxeratua izatea lotsagarria izaten da, eta mespretxua ere jasaten dute preso ohiek askatasuna berreskuratu ostean; estatu-aparailuetatik urrun egonda, komunitateetako biztanle askorentzat atxiloketa da fidagarria den epai bakarra. Horregatik, Mexiko Hiriko Giza Eskubideen Komisioaren (CDHDF) datuen arabera, emakume indigenek apenas jasotzen dute bisitarik espetxeetan, eta familiarekiko harremanak oso eskasak izaten dira. Nork zaintzen ditu bada, zaintzaileak?

Azken batean, Jacinta, Alberta eta Teresak hiru urte pasatxo eman behar izan zituzten atxiloturik; ez zuten zigor osoa bete behar izan haien komunitateak, giza eskubideen defentsarako taldeek, gizarte-mugimendu ezberdinek eta eurek aurrera eramandako borrokari esker. Hala ere, ez dira estatuaren sistema judizialak eta espetxe sistemak emakume, indigena eta klase baxukoa izateagatik zigortutako lehenengoak, eta tamalez ez dira azkenak izango.

Lehenbiziko aldiz, mexikar estatuko botere judizialek bertako fiskaltzari agindu zioten Jacinta, Alberta eta Teresari barkamena publikoki eskatu eta haien errugabetasuna onartzeko. Militar eta poliziek inpunitate osoz diharduten herrialdean, non delituen %99 zigorgabe geratzen den, ez da zaila imajinatzea beste askok ere merezi dutela eta mereziko dutela barkamena, segurtasun eta politika paradigmak 180 graduko bira eman ezean. Hala ere, Jacintaren alabak errugabetasun ekitaldian esan bezala, “kalte-ordainak ez du balio mina eta tristura gainditzeko”: benetako helburua horrelakorik berriro ez gertatzearen bermea da.

Mexikori buelta eman zion bideoan Jacintaren alabak esan bezala, Fiskaltzak barkamena behin eskatzeak ez du garrantzirik, “justizia lortzeko bidea ohitura bihurtu beharra” baitago. Mexikon ostera ospetsu egin den aldarria bota zuen orduan: “¡Hoy nos chingamos al Estado! Hasta que la dignidad se haga costumbre”.

*Artikuluarekin lotutako bi bideo:
  • Estela Hernandezen hitzaldia (Gaztelaniaz):

A los que sólo piensan en el dinero de reparación de daños, no se preocupen. No nacimos con él, ni moriremos con él; nuestra riqueza no se basa en el dinero. Pueden estar tranquilos, lo destinaremos y lo haremos llegar a donde tiene que llegar en su momento justo”

  • Ekitaldia osorik:

 

Documental y exposición fotográfica “Caravana a Grecia – Abriendo fronteras” en Orbain Kultur elkartea

Documental y exposición fotográfica “Caravana a Grecia – Abriendo fronteras” en Orbain Kultur elkartea

Orbain Kultur elkartea acoge la presentación del documental y la exposición fotográfica “Caravana a Grecia – Abriendo fronteras”. Es un documental y exposición realizado por Txefo Méndez junto a  Tarteka Media, Koop, que narra la aventura del llevar a cabo una idea, un sueño, una ilusión;  la de reconocerse como personas que no aceptamos los errores y desmanes de nuestros gobiernos que van creando una Europa amurallada y xenófoba. La necesidad de vivir in situ la situación de los “refugiados” y la de los “refugiadores”. Esto desde el 15 de marzo ya se puede ver y el pase del documental el miercoles 22 de marzo.

Pero además a Gasteiz acudirán invitados Ana Ribacoba, del colectivo Ongi etorri errefuxiatuak Araba y Mikel Zuloaga “Mikelon”, activista vasco detenido en Grecia, junto a Bego Ugarte, el pasado mes de diciembre para dar una charla el jueves 23 de marzo en el centro civico Aldabe.

Y recordaros que la plataforma “Ongi etorri errefuxiatuak” anuncia una nueva caravana solidaria en julio a Melilla.

Entzun
«Aterabidetik», documental sobre lo que supone la política de dispersión, de Jon Rementeria e Ibon Meñika

«Aterabidetik», documental sobre lo que supone la política de dispersión, de Jon Rementeria e Ibon Meñika

Sare Gernika ha impulsado la realización del documental «Aterabidetik», cuya temática central refleja todo lo que supone la política de dispersión. Jon Rementeria e Ibon Meñika han participado en la creación de este proyecto coral que quieren difundir por toda Euskal Herria. Hablamos con Ibon de todo esto.

Entzun
Asociación Labore de consumo se estrena en BIlbo y para otoño espera tener tienda.

Asociación Labore de consumo se estrena en BIlbo y para otoño espera tener tienda.

Local y de temporada. Dos características que marcarán cada paso que dé la asociación Labore de consumo que se organiza en Bilbao, y en octubre próximo espera tener la tienda, donde ofrecerá los productos locales y agroecológicos.

Nuetsro compañero Mikel Mariño de 97 irratia charla con Hibai Castro de Labore y nos cuenta más cosas de esta nuevo asociación.

Entzun
Cecilia Santiago (activista chiapaneca): “Vida comunitaria y procesos organizativos en Chiapas ¿Una mujer para la presidencia?”

Cecilia Santiago (activista chiapaneca): “Vida comunitaria y procesos organizativos en Chiapas ¿Una mujer para la presidencia?”


Estas ultimas semanas se están dando una serie de charlas sobre Txiapas. Cecilia Santiago, activista chiapaneca por los Derechos Humanos, visita Euskalerria de la mano de Lumaltik-Herriak y TxiapasEKIN. Ha estado en Renteria y en Hernani hablando de los Aportes del zapatismo a la lucha feminista dentro de la semana del 8 de marzo. Visitó el miércoles pasasdo tambien Gasteiz con una charla que llevaba por título Vida comunitaria y procesos organizativos en Chiapas ¿Una mujer para la presidencia? . Y es que tras un largo periodo de acumulación de fuerzas insurgentes de todo Mexico en La Otra Campaña, los zapatistas dan el salto a la arena electoral para llevar a las instituciones la voz de los pueblos indígenas y de todas las (personas) sin voz de la galaxia. Charlamos con ella de esto y también nos cuenta que la Diputación de Bizkaia va a sacar su plan estratégico de cooperación y van a dejar fuera a Txiapas.

Entzun
XSS075 | Cubo | Bruxo

XSS075 | Cubo | Bruxo

XSS075 | Cubo | Bruxo
Chamanismo selvático. ¡Disfrutad del viaje!

01. Young Marco – Out Of Wind
02. Nonkeen – Chasing God Through Palmyra
03. Demdike Stare – Overstaying
04. Black Merlin – Phase 1
05. Benedikt Frey – Can’t Joke With Dxy
06. DJ Python – Tranquila
07. Carlos Niño – Jupiter Sings (ft. lasos)
08. Nicola Cruz – Bruxo
09. Mr. G – One For The Headz

Entzun
Kurdistanekin elkartasun astea, “Newroz”en kontestuan

Kurdistanekin elkartasun astea, “Newroz”en kontestuan

Kurdistanekin elkartasun astea antolatu du Askapena erakunde internazionalistak. Martxoaren 17ko ekitaldi eta brindis batekin hasi, martxoaren 22ko kontzentrazioarekin jarraitu eta martxoaren 25eko egun osoko egitarau batekin amaituko da elkartasun astea. Igarki De Roblesekin hitz egin dugu HIZPIDEA magazinean; baina elkartasun asteaz gain, Kurdistango eta inguruko herrialdeen testuingurua ere izan dugu hizpide. Izan ere, De Roblesen esanetan, “oso larria” da egungo Kurdistango egoera.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies