Martxoaren 8ak irudi eta ekimen ugari utzi dizkigu Euskal Herri eta mundu guztian zehar. Gasteizen ere, ekimen ugari egon dira. 19:00etan gazte bloke feminista ezberdinak abiatu dira Errekaleorretik eta Sumendi Gazte Espaziotik, Fariñaseko gazte mobilizazioaren bat egiteko. Manifestazio nagusia 20:00etan abiatu da San Anton Plazatik.

Gasteizko Kanpuseko mobilizazioa

Goizean, Gasteizko Kanpuseko Guet talde feministak deituta, nazioarteko paroarekin bat egin dute ikasleek: 09:00etan hasi dira goiz guztian zehar luzatu diren ekimenak. Mobilizazio nagusiak kanpuseko fakultate nagusiak zeharkatu ditu, Ertzaintzaren presentzia handiarekin. Pankartan “Produkzioa, zaintza, kontsumoa. Geratu! M8 paro internazionala” irakurri zitekeen arren, bestelako aldarrikapenak egon dira ibilbide guztian zehar.

 

 

Gazte bat identifikatu dute Fariñasen

Negeak, RKmeak, Guet eta Gasteizko Gaztetxeak antolatutako Gazte Feministon Astearen baitan, bloke ezberdinak abiatu dira mobilizazio nagusiarekin bat egiteko. Lehenengo biak, Judimendi auzoko Sumendu gazte espaziotik abiatu da, eta bigarrena Errekaleor auzo asketik. Judimendiko blokeko neska gazte bat identifikatu dute, Mozal Legea baliatuz, espedientea irekiko diotela esanez. Fariñasen, gazte feminista ugari batu dira alde zaharreko kaleak zeharkatzeko eta San Anton plazatik abiatu den Euskal Herriko Koordinadora Feministak deitutako mobilizazio nagusiarekin bat egiteko.

 

Mobilizazio nagusian milaka herritar batu dira, beste urte batez. Aipatzekoa ere lehen lerroetan, urtero bezala, Gasteizko emakume preso politikoen argazkiak presente egon direla. Manifestazioa bukatze aldera, Benetton eta Stradivarius denden aurkako ekimenak egin dituzte feministek, “Gora Borroka Feminista!” edo “Hemen emakume esklabutza dago” irakur zitekeen kartelekin. Dato eta Postas kaleetan ere, planto egin dute manifestaziora hurbildutakoek, minutu batzuetako eserialdia burutuz. Modu honetan, erahildako emakumeak izan dituzte gogoan.

Hala Beditik egunaren jarraipen berezia egin dugu eta atxikitu dugun txio segida honetan mobilizazioa nagusiaren berria eman dugu, #FeminismoaZorroztu traola erabiliz.

 

*Araba Hizpide magazinean Guet eta Negeak talde feministekin egindako tertulia, feminismoaren orainaldiaz eta etorkizunaz

Tertulia | “Martxoak 8. Orainaldia eta etorkizuna” Negeak eta Guet eragile feministekin

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies