Hala Bideoko kideak diren Mikel Saenz de Buruaga eta Igor Goikolea izan dira gaur Kantoian “Grabatzea ez da delitua” kanpainaren nondik norakoak azaltzeko. Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo, Ekinklik eta Eleak/Libre komunikabide eta herri mugimenduek aurkeztu duten kanpaina da “Grabatzea ez da delitua”. Informatzeko eskubidea aldarrikatzeko sortu dute 4 bideoz osatutako kanpaina komunikatiboa eta astelehenero bideo berri bat aurkeztuko dute. Mozal Legeak informatzeko eskubidean izan duen eraginaren inguruan, kazetari zein herritarrek polizia grabatzerako orduan jasan ditzaketen egoeren inguruan zein herri komunikabideek poliziaren bidegabekeriak salatzerakoan duten garrantziaren inguruan hitz egin dugu haiekin.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Partekatu!!!

Irakurritakoaren eragina handitu nahi baduzu zabaldu zure sare sozialetan.