Pantera Beltza Alderdiaren logoa

Aste honetan hamar programa bete ditugu eta ospakizun moduan gai berezi eta kitzikagarria jorratu dugu: Pantera Beltzak. Hortaz, X. programa honetan Beltzen Askapen Mugimenduaren abangoardia bihurtuko zen Pantera Beltza Alderdia izan dugu hizpide. Ezbairik gabe, 60. hamarkadako amaierako eta 70. hamarkadako hasierako AEBko ezkerreko erakunderik indartsuena. J. E. Hooverren (FBIko buruzagia) hitzetan ‘AEBko barne-mehatxu handiena’. Pantera Beltzen oinarriak, ibilbidea eta gainbehera ezagutuko ditugu. Guztia, garaiko soul eta R&B dantzagarriaren laguntzarekin.

Malcolm Xaren pentsamoldetik (batez ere beltzen autodefentsarako beharretik) eta Frantz FanonLurreko Kondenatuak’ (1961) liburutik eratorritako Alderdi honek bere gain hartu zituen feminismoaren eta sozialismoaren ideiak eta 10 puntuko programa ospetsuan laburbildu zuen bere ideologia eta helburuak. Bere ekimenen artean, garrantsitzuak izan ziren komunitate beltzaren ongizaterako programak (ospitaleak, jantokiak, eskolak, drogen menpekotasunaren kontrako zerbitzuetan,…). Indarra eta boterea lortu zuten denbora gutxian Pantera Beltzek.

Ohikoak ziren estrategia errepresiboen porrota zela eta, AEBko gobernuak COINTELPRO programa errepresiboa jarri zuen martxan Pantera Beltzekin amaitzeko. Hau baliatuz, FBIak erailketa selektiboak, kartzelaratzeak, infiltrazioak, muntai-polizialak eta ekintza legal eta ilegal desberdinak erabili zituen Pantera Beltza Alderdiaren kontra. Eta horrela galbidera eraman zituen.

Azkenik, Pantera Beltzen eta Beltzen Askapen Mugimenduaren inguruko hainbat film aipatu ditugu. Pelikula eta dokumental hauek aukera paregabea dira Pantera Beltzen munduan murgiltzeko.

Bobby Seale eta Huey P. Newton, Pantera Beltza Alderdiaren sortzaileak

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR