Kasakatxan  2017/01/10.  Incógnita  Patagonia  y  culturas  matriarcales

Kasakatxan 2017/01/10. Incógnita Patagonia y culturas matriarcales

Aquí os dejamos el podcast del programa emitido el 10 de Enero. Una expedición al extremo sur de Tierra de Fuego  que aúna alpinismo de exploración y ciencia , auspiciada por National Geographic  y  protagonizada por  Ibai Rico , geógrafo y guía de montaña.De esta aventura nace el documental “incógnita Patagonia” , estrenado en la última edición de Mendi Film Festival .Tras los hielos patagónicos, Anna Boyé, antropóloga y fotoperiodista, nos habla de su proyecto “Matriarcados”  , que le ha llevado a viajar a lugares como  Guinea Bissau, China, Mexico y Sumatra.

Entzun
Kasakatxan  2017/01/03.  Viajando  en  velero  y    Cyclotherapy

Kasakatxan 2017/01/03. Viajando en velero y Cyclotherapy

En el primer programa del año,nos embarcamos en una travesía marina   acompañados por Iñaki, un gasteiztarra que,  como dijo  el ínclito Jose Luis Perales, “decidió batirse en duelo con el mar “.Tras él, conectamos con Ushuaia , para   hablar con  Aitor y Evelyn  de su ciclo -viaje terapeútico entre Alaska y Argentina .

 

Entzun
La  Tanguería  14/01/2017

La Tanguería 14/01/2017

El Tango como hecho cultural.

Cualquier ciudadano, por ajeno que sea su paisaje al de Buenos Aires,
puede reconocerse en el Tango.

Como fenómeno urbano siempre señala alguna dimensión temporal, a la vez que marca ansiedades y nostalgias.

Si al comienzo fue un regalo “que se escribe con los pies” a poco de andar fue música escrita, una fortuna que preserva su enorme patrimonio desde las épocas iniciales.

Es cosmopólita, andariego y revelador de las cambiantes circunstancias del siglo XX y de éste en que vivimos.

“El Tango es la aportación más original del Río de la Plata”

Ernesto Sábato

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  X  |  Botere  guztia  herriarentzat

ERRAIETATIK vol. X | Botere guztia herriarentzat

Pantera Beltza Alderdiaren logoa

Aste honetan hamar programa bete ditugu eta ospakizun moduan gai berezi eta kitzikagarria jorratu dugu: Pantera Beltzak. Hortaz, X. programa honetan Beltzen Askapen Mugimenduaren abangoardia bihurtuko zen Pantera Beltza Alderdia izan dugu hizpide. Ezbairik gabe, 60. hamarkadako amaierako eta 70. hamarkadako hasierako AEBko ezkerreko erakunderik indartsuena. J. E. Hooverren (FBIko buruzagia) hitzetan ‘AEBko barne-mehatxu handiena’. Pantera Beltzen oinarriak, ibilbidea eta gainbehera ezagutuko ditugu. Guztia, garaiko soul eta R&B dantzagarriaren laguntzarekin.

Malcolm Xaren pentsamoldetik (batez ere beltzen autodefentsarako beharretik) eta Frantz FanonLurreko Kondenatuak’ (1961) liburutik eratorritako Alderdi honek bere gain hartu zituen feminismoaren eta sozialismoaren ideiak eta 10 puntuko programa ospetsuan laburbildu zuen bere ideologia eta helburuak. Bere ekimenen artean, garrantsitzuak izan ziren komunitate beltzaren ongizaterako programak (ospitaleak, jantokiak, eskolak, drogen menpekotasunaren kontrako zerbitzuetan,…). Indarra eta boterea lortu zuten denbora gutxian Pantera Beltzek.

Ohikoak ziren estrategia errepresiboen porrota zela eta, AEBko gobernuak COINTELPRO programa errepresiboa jarri zuen martxan Pantera Beltzekin amaitzeko. Hau baliatuz, FBIak erailketa selektiboak, kartzelaratzeak, infiltrazioak, muntai-polizialak eta ekintza legal eta ilegal desberdinak erabili zituen Pantera Beltza Alderdiaren kontra. Eta horrela galbidera eraman zituen.

Azkenik, Pantera Beltzen eta Beltzen Askapen Mugimenduaren inguruko hainbat film aipatu ditugu. Pelikula eta dokumental hauek aukera paregabea dira Pantera Beltzen munduan murgiltzeko.

Bobby Seale eta Huey P. Newton, Pantera Beltza Alderdiaren sortzaileak

Entzun
Hala  Bedik  Instagram  kontua  dauka:  hala.bedi

Hala Bedik Instagram kontua dauka: hala.bedi

Hala Bedik Instagram kontua sortu du: www.instagram.com/hala.bedi/. Eguneko argazki esanguratsuenak, agenda oharrak eta jarraipen bereziak egiteko baliatuko dugu sortu berri dugun kontua. 

Twitter, Facebook eta Telegramen kontuak edo kanalak martxan jarri ostean, Hala Bedik Instagram kontua sortzea erabaki du. Argazkietan zentratuta dagoen sare sozialaren bitartez, agenda oharrak elkarbanatzeaz gain, azken orduen edota bestelako edukien berri emango dugu. Horretarako, sare sozial honetan erabiliko dugun erabiltzailea hala.bedi izango da.

*Hala Bediren sare sozialetako beste kontuak:

 

 

“Cuando  las  piedras  lloran”,  artículo  de  Xabier  Bañuelos

“Cuando las piedras lloran”, artículo de Xabier Bañuelos

Sobre guerras y patrimonio cultural, trata este artículo de Xabier Bañuelos publicado en Zazpika. Las guerras aniquilan vidas, pero también se ensañan en el patrimonio cultural acumulado durante milenios por generaciones. Las piedras, como metáfora, son víctimas silentes en cuya destrucción se encarna la pérdida de la memoria, del presente, de la autoestima y de la identidad de los pueblos. Con Xabier charlamos de todo esto.

Entzun
Las  mentiras  en  las  redes  sociales,  con  Mikel  Gómez

Las mentiras en las redes sociales, con Mikel Gómez

Recuperamos en este Suelta la Olla la colaboración de Blogosfera, que realizábamos con Mikel Gómez, será mensual y con él charlaremos del mundo de las redes sociales y de Internet. Hoy hemos empezado con las mentiras, con las noticias falsas y hablando de experiencias pioneras, como una en Alemania, para tratar de controlarlas.

Entzun
Estitxu  Villamor  (Berriztu  Araba):  “Herri  mobilizazioa  bultzatuz,  instituzioak  posizionatzea  espero  dugu”

Estitxu Villamor (Berriztu Araba): “Herri mobilizazioa bultzatuz, instituzioak posizionatzea espero dugu”

Gasa ustiatzeko proiektuen mehatxuek ez dute etenik Araban. Ez da frackinga baina ingurumena kaltetzeko erasoak mantentzen dira gure herrialdean. Larunbaterako erronka handia dute prest, ezer gutxi aurreratu badute ere: mobilizazio parte hartzaile eta berezia iragarri du Berriztu Araba-k, 12:00etan Andra maria Zuriaren enparantzan. Estitxu Villamor Berriztu Arabako kidea da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. Eusko Jaurlaritzaren asmoak hizpide izateaz gain, mugimenduaren balorazioa egin du Villamorrek.

Lehenengo hilabeteak bete ditu mugimenduak, eta eragile gehiago batzeaz gain, “oso balorazio positiboa” egin du Villamorrek, “barne zein kanpo mailan”. Perforazioak, azaldu duenez, Subillanan hasiko lirateke, askotan, lehorte garaietan, oso lagungarria izan zaigun putzuan. Eusko Jaurlaritza “presaka” dabilela adierazi du, “oposizio gutxi sortzeko eta euren proiektua lehenbailehen aurrera ateratzeko”.

 

Entzun
[Iritzia]  “Kuestazioa”  –  Koldo  Alzola  –

[Iritzia] “Kuestazioa” – Koldo Alzola –

Gaur ere bidean agertu zait, ustekabean, egunero legez osasun zentroko sarreran, peto berdea soinean, eta kateorrazdun lazoa paparrera luzatuz: «diru-laguntzatxo bat minbiziaren aurka?». Saihestu nahi izan dut, segapotoaren pantailari begiratuz, baina gaur ez naiz fin ibili eta parez-pare topatu naiz sos-biltzailearekin. Berehalako erantzuna eman behar, eskaerari duintasunez iskin egiteko. «Barkatu, baina ni ez nago minbiziaren kontra». Donald Trump berbera ikusi izan balu bezala begiratu dit gajoak, eta nik alde egiteko probestu dut konfusioa.

Argudiatu nahiko niokeen nire ezetza. Esan nahiko niokeen ez nagoela minbiziaren kontra, eta alde ere ez; minbiziak ez daukalako konzientziarik, ezta gu izorratzeko borondaterik ere; eta biziduna ez den kontzeptu baten kontra izatea alferrikakoa dela. Ihardetsi nahiko niokeen kontra izatekotan, minbiziaren gaineko ikerkuntzan murrizketak egiten dituztenen kontra nagoela, eta minbizidun gaixoak artatzeko osasun zerbitzuetako baliabideak gutxitzen dituztenen kontra. Horiexek bai, horiexek hezur-haragizkoak direla, eta izen-abizenak dituztela, eta alderdi politiko zehatz batekoak direla, eta erabaki politikoak hartzen dituztela erantzun nahiko niokeen; eta erabaki horien ondorioa dela ikerlariek erbesteratu behar izatea; eta, besteak beste, minbiziak jotakoek behar bezalako zainketa ezin jasotzea; eta hala ere, jendeak oraindik ere bozkatzen dituela. Arrazoitu nahiko niokeen limosna batez nekez lagunduko diodala minbiziari aurre egiteko ikerkuntzari, horretarako erabaki politikoak behar direla.

Hori guztia esan nahiko niokeen, baina isildu egin naiz, errukitu naiz gajoaz, zer kulpa izango du berak! Azken batean, langile prekarioa baino ez da; gupidarik gabeko GKE erraldoi baten abangoardia; ogibide duinago batean aritu nahi baina, besterik ezean, kale gorrian  diru-eskean lan egin behar duena. Nahikoa dauka berearekin, nire erretorika entzuteko.

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR