O  NO  SERA.  2017/01/16.  Generoa  eta  sexua  ere  gobernaezinak  dira

O NO SERA. 2017/01/16. Generoa eta sexua ere gobernaezinak dira

Gaurko euskarazko O no será/ Edo ez da izango saiora June Fernandez gonbidatu dugu bere azken liburuaz mintzatzeko: “10 ingobernables:historias de transgresión y rebeldía”, larunbat honetan Sukubon aurkeztuko duena. Chrysallis EH-ren kanpainiari buruz ere mintzatu gara eta, honekin lotuta, sexuaz, generoaz eta zientziak hauen inguruan egin duen sailkapenaz.

Entzun
Abi  Labayen  (Chrysallis):  “Bulba  duten  mutilek  eta  zakila  duten  neskek  alai  bizitzea  nahi  dugu,  errespetuz”

Abi Labayen (Chrysallis): “Bulba duten mutilek eta zakila duten neskek alai bizitzea nahi dugu, errespetuz”

Haur transexualen errealitatea ezagutarazteko kanpaina abiatu zuen Chrysallis elkarteak eta kanpainarako erabilitako irudia zentsuratu zion Facebookek. Ostean, gainera, Iruñean zein Gasteizen  elkartearen propaganda biltzen zituen iragarkiak blokeatu dituzte, kasu batzuetan, eskuin muturreko margoketekin lagunduta.

Abi Labayen Chrysallis elkarteko kidea da eta elkarteko amarekin hitz egin dugu HIZPIDEA magazinan. Hainbeste zentsuraren ostean, buelta eman diotela uste du Labayenek; pertsona askoren babesa lortu dute, “mundu mailan eta instituzioetan ere”.

Entzun
Informe  sobre  abusos  sexuales.Eraikiz  kolektiboa

Informe sobre abusos sexuales.Eraikiz kolektiboa

Aitxiber Bañuelos,nos trae el Informe sobre abusos sexuales que ha elaborado  Eraikiz Kolektiboa con el objetivo de visibilizar la realidad de esta violencia que se ejerce contra la infancia y poner el acento en las causas que la favorecen y la mantienen en la sociedad.

Entzun
Asamblea  del  frontón  Auzolana:  “El  Ayuntamiento  de  Gasteiz  se  ha  quedado  solo  en  su  intención  de  derribarlo”

Asamblea del frontón Auzolana: “El Ayuntamiento de Gasteiz se ha quedado solo en su intención de derribarlo”

Hablamos hoy con Unai y Zigor, miembros de la Asamblea del frontón autogestionado del Casco Viejo de Gasteiz Auzolana. A través de su última nota situamos brevemente el contexto:

En julio de 2016 el equipo de gobierno del ayuntamiento de Gasteiz anunció su intención de derribar el frontón Auzolana para construir en su lugar el Gasteiz Antzokia. Desde entonces han ocurrido muchas cosas. Estas últimas semanas además, la cuestión ha pasado de nuevo al primer plano informativo: el alcalde anunciaba el 30 de diciembre su intención de sacar el pliego de condiciones para el concurso de ideas a finales de este mes de enero, la asociación Lazarraga -principal impulsora del proyecto- ha pedido al ayuntamiento que el frontón quede fuera del proyecto y no se vea afectado por las obras, el grupo municipal de EH Bildu pedía al alcalde que pare el proyecto…

En la rueda de prensa que ofrecían el pasado miércoles desde la asamblea Txapa Ahotsa -asamblea abierta que gestiona el frontón-dieron mucha información: las reuniones mantenidas con el movimiento asociativo del barrio y el del impulso al euskera, las tenidas con la asociación Lazarraga y con el ayuntamiento… y fijaron públicamente su posición entorno a los proyectos impositivos del equipo de gobierno.

Entzun
[Iritzia]  “Nola  erakarri  gazteak?”  –  Iñaki  Martínez  de  Luna  –

[Iritzia] “Nola erakarri gazteak?” – Iñaki Martínez de Luna –

Izen hori duen jardunaldi bat antolatu dela Gasteizen kontatzen digu Alea aldizkariak. Helburua da, Araba osoko ordezkariek, ondo pasatzea ez ezik, euskararen aldeko esperientziak elkarrekin trukatzea.

Asmo hori bat dator Garikoitz Goikoetxeak idatzitako Euskara irabazteko bidean izeneko liburuan agertzen den kezka honekin: gazteek parte hartze eskasa dute euskalgintzako ekimenetan.

Liburu horretan, gazteen bila hasi beharra dagoela dio Manex Agirre arabarrak: “Erreleboa topatu behar da. Erreakzio bat behar da berehala. Hizkuntzaren kontua ez da garai batean moduan ikusten belaunaldi berrietan: ez dugu topatuko euskaltzalea bakarrik den inor; badin bada, salbuespena da, eta friki moduan ikusiko dute.”

Lau arrazoi aurkitu ditugu arestian esandako liburuan, gazteak euskararen aldeko militantziatik urrun ibil daitezen.

Bat, Esti Amorrorturen hitzetan, euskarentzat arrosa koloreko etorkizuna ikustea da; hau da, euskararen auzian dena egina dagoela uste izatea. Gazteek pentsatzea ‘Denok dakigunez…’ euskara salbu dagoela. Edo, ildo beretik Manex Agirrek dioen bezala, “Belaunaldi gazteek ikusten dute [euskararen inguruan] ez dagoela horrenbesteko beharrik.”

Bigarren arrazoi bat da Dabil Arnautek aipatzen digun gazte euskaldun askoren gaitasun desorekatua; alegia, gaztelaniaz hobeto moldatzea euskaraz baino. Eta, argi dago, euskaraz eroso sentitzen ez diren gazteei, hitz egitea ez ezik, hizkuntza horren mundura hurbiltzea ere zailago gertatuko zaie.

Hirugarren arrazoia Arnautek berak aipatutakoa da: “Mundu erreferentziala gaztelaniaz iristen zaie [gazteei], eta, gero eta gehiago, ingelesez. Eta inguru hurbila eta soziala oso erdalduna da, herri euskaldunenetan izan ezik”. Bistan da, beraz, euskararen mundua ez dela erreferentzia erakargarria gazte askorentzat.

Azkenik, laugarren arrazoia Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altunak esandakoa da: “Euskarari prestigioa falta zaio, eta helduak dira gazteen erreferentzia.” Alegia, zer ikusi, hura ikasi, eta, hortaz, gazteek ez dira euskararekin motibatuta sentituko, gizartean ikusten badute euskarak ez duela garrantzirik eta prestigiorik.

Argi dago, beraz, zergatik den hain urria gazteen presentzia euskararen aldeko dinamiketan. Izan ere, gazteengan nagusitzen diren planteamendu horietatik abiatuz, zergatik inplikatu euskararen alde? Zertarako?

Horregatik, gazteen pertzepzioa aldatzeko premia aipatzen du Manex Agirrek: “Saiatu behar dugu euren kezken artean sartzen hori [euskararena] …” Eta, bere aldetik, Korrikako arduraduna den Asier Amondok zera dio gazteak erakartzeko: “Diskurtso berrien premia dugu. Ilusiotik sortu behar dira, ez orain arteko diskurtso apokaliptikoetatik”. Aldaketa diskurtsibo horretarako gako bat ematen digu Olatz Altunak: [euskara]… balio aurrerakoiz eta positiboz janztea”.

Seguru nago halako kezkak izango dituztela hizpide urtarrilaren 28an, Oihaneder Euskararen Etxean, Topaguneak antolatu duen esandako jardunaldian. Zorte on!

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR