XSS070  |  Cubo  |  Big  Mind

XSS070 | Cubo | Big Mind

XSS070 | Cubo | Big Mind
Rapsodias, house elegante y humeante dub. Peder Mannerfelt, Seth Troxler & Tom Trago, Gold Panda, Idris Ackamoor & The Pyramids, Brassica, Mr. G, Bearweasel, Hatikvah… ¡Disfrutad del viaje!

  • 01. Peder Mannerfelt – Joan @ The Rave
  • 02. Seth Troxler, Tom Trago, T&T Music Factory – De Natte Cel (DJ-Kicks)
  • 03. Gold Panda – Time Eater [feat. Luna] (Ssighborggg Re-Work)
  • 04. Idris Ackamoor & The Pyramids – Rhapsody in Berlin
  • 05. Brassica – Time Tunnel
  • 06. Mr. G – Yard Food
  • 07. Bearweasel – Button Down the Moose (Echologist Dub)
  • 08. Hatikvah – Big Mind
Entzun
Igor  Chillon  eta  Mikel  Díaz  de  Alda  (LAB):  “Mercedeseko  lan  hitzarmen  berriak  lana  prekarizatzea  du  xede”

Igor Chillon eta Mikel Díaz de Alda (LAB): “Mercedeseko lan hitzarmen berriak lana prekarizatzea du xede”

Mercedes Benz askotan izan dugu hizpide ARABA HIZPIDE irratsaioan. Orain, CCOO-k eta UGT-k, besteak beste, lan hitzarmena adostu dute; LABek ez du bat egin (beste sindikatu batzuekin batera), “lana prekarizatzen duela” argudiatuta. LABeko kideak diren Mikel Díaz de Alda eta Igor Chillon mesfidati agertu dira zentzu honetan: susmo txarrak dituzte Mercedesetik martxan jarri nahi dituzten 1000 kontratu ebentualekin, “sinatu duten sindikatuei mesede egingo dielakoan”. 

Lan harremanei dagokienez, “sindikatu batzuekiko diskriminazioa egon dela salatu dute”. Izan ere, hemendik  aurrera, sinatutako hitzarmenarekin jarraituz, batzordeetan soilik sindikatu sinatzaileek hartuko dute parte. LAB-ek, aldiz, beste eredu bat planteatzen du, “gardentasuna bermatuz”.

Entzun
[Iritzia]  “Erresistentziak”  –  Alaitz  Andreu  –

[Iritzia] “Erresistentziak” – Alaitz Andreu –

Etxepeko zazpigarren solairuko bikote bat harrituta dago, beren bi urteko haurrak ondo asko dakielako ezetz esaten, baina “bai” hitza ahoskatzeko zailtasun handiak dituelako. Fonetika eta artikulazio kontuak albo batera utzita, euskaraz zailagoa baita “b” fonema ahoskatzea “e” ahoskatzea baino, baina inguruko hizkuntza batzuetan horrela izan ez arren kontu berbera gertatzen denez, hau da, haurrak lehenago hasten direnez ez edo no esaten, arazorik gabe esan dezaket ezetz esaten ikasten dela aurrena. Eta arrazoia argia da: nahi ez dugun hori baztertzeko aukera bakarrenetakoa da ezetz esatea; eman nahi diguten zerbait nahi dugunean, hartu besterik ez baitugu egin behar. Purea nahi badugu, ahoa ireki eta barrura.

Pure hori nahi ez badugu, ordea, ahoa itxiko dugu; halere, zaintzaile tematiaren egoskorkeriak aurrera egingo duenez, koilara hegazkin bihurtzeraino, ezetz esan beharko diogu gure aldarriaz jabetu dadin. Horiexek izaten dira gure lehen erresistentziak.

Hori bai, zaintzaileak erabakiko du hegazkinaren hegaldiari ekiten jarraitu ala hegazkina lurreratu, berak daukalako boterea.

 

Antzera gertatuko zen Amerikako biztanleek, mendebaldarrok indigena izendatzen ditugun horiexek, beren baso-zelaietan zebiltzala, itsasontzi erraldoiak hurreratzen ikusi zituztenean. Ez. Gauza bera, esklabu bihurtu eta bortxatu edo hil zituztenean ere. Ez. Eta berdin Afrikan.

Gizon zuriek armak zituzten, ordea.

Orduantxe, beren izugarrikeriak legitimatzeko, larruazala aitzakiatzat hartuta, beltz izendatu zituzten hangoak, eta hainbat ezaugarri erantsi. Ondoren, beltzengandik bereizteko, zuri izendatu zuten beren burua. Kolonoek eraiki zuten arraza, beren krimenak eta zapalketa justifikatzeko.

Duela hainbat mende, sexu-bereizketarik egiten ez zenean, sexu kategoria asmatu zuten zakildunek, filosofiaren bidez lehenik eta zientziaren bidez gero, aludunak inpunitatez esklabu bihurtzeko, bortxatzeko eta hiltzeko. Orduan sortu ziren gizon eta emakume kategoria politikoak, hainbat ezaugarri erantsiz bakoitzari.

Ondorioz, heteronorma ere eraiki zuten, hetero eta homo kategoriak sortuz. Jakina, bizi-eredu eta familia mota bakarra sustatzea zen helburua: heteropatriarkatu kapitalistari eusten dion familia nuklearra arau bihurtzea, alegia.

Gaurko gizartean bizi-bizi dauden errealitateak dira horiek. Binomio madarikatuak. Gaztelania eta euskara.

Binomio horien beheko aldean gaudenok, ordea, binomioak hierarkikoak eta baztertzaileak baitira, geure burua identifikatu, sistema aztertu, eta, eraikitakoa beti eraitsi daitekeenez, eraikuntza zapaltzaileak deseraiki ditugu. Ezetz esan dugu askotan. Ez dugula esklabu izan nahi, ez dugula etxerako bidean ausartak izan nahi, aske izan nahi dugula.

Erresistentziak. Erresistentzia-mugimenduak.

Eta, lortu ere, gauza asko lortu dira. Zoritxarrez, ordea, gutxiegi dira, eta armairuak barrutik apurtu ezinik jarraitzen dute askok, armairuan bizi dela ere ez dakien asko dago, eta armairu horiek sendotzeko egurrak mozten jarraitzen dute beste askok. Gauzatxo bat argitu nahi dut: armairu esan dudan tokian, jarri kartzela, jarri heteropatriarkatu kapitalista.

Horrexegatik jarraitzen dugu erresistentzian, gure sinesmen, sentipen eta ohitura asko zalantzan jartzen, geure burua ahalduntzen, nahi ez dugun hori lau haizetara zabaltzen, bazterrak astintzen.

Jaun zuri matxistek, ordea, armairu-fabriketako mozkinak jasotzen dituzten horiexek, erresistentzia bitxia sortu dute deseraiketa-prozesu horren aurrean.

Emakumeak errespetatzen eta onartzen dituztela diote, baldin eta, beraiek ezarritako tokitik mugitzen ez badira.

Lesbianak eta gayak errespetatzen eta onartzen dituztela diote, baldin eta, beren sexualitatea aldarrikatzen ez badute.

Migratzaileak errespetatzen eta onartzen dituztela diote, baldin eta, beren herrialdeetan geratzen badira.

Hori guzti hori diote, azpiratuta dagoen kolektibo bat onartzea ala ez onartzea erabakitzeko ahala boteredunak bakarrik duela kontuan hartu gabe. Jator plantak eginez, baina beren ezarpena areagotuz beti, eta argi utzirik beren pribilegioak galduko ez dituztela; gizarteko biktima berriak beraiek direla. Beraiena zilegizko erresistentzia balitz bezala. Testuinguru horretan sortu da feminazi kontzeptu erredikulua, adibidez. Argudiorik ezean, errazena baita goitik behera iraina botatzea.

Halere, transexualak ez, horiek ez dituzte onartzen, baina beraiekin oheratzen dira.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies