Brixtoneko istiluak (1981)

Urte berriarekin batera bueltan da ERRAIETATIK, kontrakultura eta iraultzaren oihua Hala Bedi irratiko uhin askeetan. 2017ko lehen irratsaio honetan, bi matxinada ezagutzeko aukera izan dugu, eta horiekin batera, hauen soinu-bandak: alde batetik, 1981ean Brixton astindu zuen istilu olatua, Jamaikako doinuek girotuta; bestalde, 80-90. hamarkadetan Berlineko Harresiaren bi aldeetan zabaldu zen techno mugimendua.

 

1981ko apirilean istilu olatu batek Brixton auzoa astindu zuen, Londreseko hegoaldean. 30 egunetan zehar, 30 eraikin eta 100 auto baino gehiagok sua hartu zuten, tartean poliziaren 56 patruila. 300 polizia inguru zaurituak izan ziren, matxinatuen aldean soilik 45 zauritu egon ziren bitartean. Eztanda basati honen aurrean, prentsak eta agintariek errua langabeziari, gaizkileei eta biztanleri beltzaren bizimodu kaletarrari bota zioten berehala. Baina inork ez zuen lanposturik eskatu edo pankartarik atera. Eskatu zuten bakarra gasolina eta pospoloak izan ziren, Jamaikako doinuek kaleak mugiarazten zuten bitartean.

TRESOR | 1991. urtean technoaren inguruan Berlinen sortutako kluba, STASIarena izandako eraikin batean

‘Der Klang der Familie. Berlín, el techno y la caída del Muro’ (Felix Denk & Sven von Thülen – Alpha Decay)

Bestalde, Berlinera hurbildu gara, hiri iluna, grisa, zikina, kasi dekadentea, eta 80. hamarkadaren amaieran horrela zen ere. Hala ere, gaur egun gertatzen den moduan, eguzkia ezkutatzen zenean, eztanda egiten zuen hiriak eta bizitzaz, zirraraz, musikaz betetzen zen. Gau emankor horietan musika estilo, subkultura eta kontrakultura asko ugaldu egin ziren. Horien artean, garrantzitsuena, technoa eta rave kultura izan ziren. Garai horietan Alemania eta Berlin bera bi zatitan banatuta zegoen. Batetik Alemaniako Errepublika Demokratikoa, ekialdea, komunista. Bestetik, Alemaniako Errepublika Federala, mendebaldea, kapitalista. Eta noski, bai batean eta bestean, gerora technoan bildu behar ziren gazteak egoera sozial, sozioekonomiko eta kultural desberdinetan bizi ziren.


TRACKLIST

01 JIMMY CLIFF – Guns Of Brixton

02 JOHN HOLT – Reggae from the Ghetto

03 ROY RANKIN & RAYMOND NAPTALI – Brixton Incident

04 LINTON KWESI JOHNSON – The Great Insurrection

05 THE SPECIALS – Ghost Town

06 TANITH – Tresor May 1991 (sesioa)

07 3 PHASE feat. Dr MOTTE – Der Klang der Familie

08 IGOR UGOLNIKOV – Soviet National Anthem -rock- (1991)

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR