“…  O  no  será”:  Presentación  de  la  revista  La  Madeja  y  de  la  actividad    ‘Espetxe  Martxa’

“… O no será”: Presentación de la revista La Madeja y de la actividad ‘Espetxe Martxa’

En este programa entrevistamos a Inés de la Revista La Madeja para que nos cuente el porqué de la revista, su funcionamiento y nos haga una presentación del último número, que han sacado hace poquito. Este último número, el 7.º, es un monográfico sobre tan amplio y complicado como son los miedos. Además, las compañeras de Bilgune Feminista vienen a presentarnos e invitirnos a la actividad “Espetxe Martxa”, que será una marcha, el 11 de febrero, a la cárcel de Valladolid.

Entzun
El  11  de  febrero  solidaridad  con  Alfredo,  afectado  por  la  Operacion  Araña

El 11 de febrero solidaridad con Alfredo, afectado por la Operacion Araña

Visita nuestros estudios Alfredo Ramirez, detenido y encausado en la Operacion Araña III. A espera de juicio, el próximo 27 de este mes, el sábado 11 de febrero hay organizada una jornada de solidaridad con él y con los que están como él, sufriendo la falta de libertad de expresión, en su localidad natal, Amurrio. Más información en la webgune que han creado para ello.

Entzun
¿Por  qué  hablar  de  series?  Empezamos  con  “Juego  de  Tronos”

¿Por qué hablar de series? Empezamos con “Juego de Tronos”

Inauguramos la sección de series en Suelta la olla sobre series. Reflexionamos con nuestro colaborador Guillermo Paniagua, que estará una vez al mes los martes a las 11,30 con nosotras, sobre el por qué de hablar de series y empezamos con “Juego de Tronos”. Dentro de un mes hablaremos de “Utopía” y más…

Entzun
15  años  de  Bilgune  Feminista,  con  Amaia  Zufia

15 años de Bilgune Feminista, con Amaia Zufia

Cumplen 15 años y en este 2017 Euskal Herriko Bilgune Feminista trabajará en la diversificación de los debates y han organizado muchas acciones, como por ejemplo una marcha feminista a la cárcel de Valladolid el próximo sábado 11 de febrero, un seminario de socio-economía el 25 de marzo, los VII Encuentros Feministas el 6 de mayo y un seminario sobre la institucionalización feminista el próximo 3 de junio.

Entzun
Miren  Larrion  (EHBildu):  “EHBildu  ez  bada  aldaketaren  alde  jartzen,  hiri  honetan  ez  da  inor  jarriko”

Miren Larrion (EHBildu): “EHBildu ez bada aldaketaren alde jartzen, hiri honetan ez da inor jarriko”

Asteetako zurrunbiloaren ostean, ostiralean konfirmatu zen: EHBilduk ez ditu Gasteizko udal aurrekontuak babestu. 2016ko aurrekontuak luzatuko dira Arabako hiriburuan, soilik EAJ eta PSE alderdien babesa izan dutelako hauek; Irabazi eta Podemos, adliz, abstenitu ziren. Gai hauek eta Gasteizko egunerokotasunarekin lotutako beste albiste batzuk izan ditugu hizpide Gasteizko EHbilduko zinegotzia den Miren Larrionekin ARABA HIZPIDEn.

Gasteiz Hobetuz programa, Errekaleor, Mandizorrotza eta Gasteizko beste kontu batzuen inguruan ere hausnartu du Larrionek.

 

Entzun
La  deportabilidad:  institucionalización  del  racismo  y  control  social

La deportabilidad: institucionalización del racismo y control social

La deportabilidad: institucionalización del racismo y control social, es el título del artículo que firma en Diagonal  y con ella charlamos en este Suelta la Olla.

Y es que la lucha contra la deportación requiere de su compresión como una de las piezas de la reproducción del racismo. Es necesario desentrañar la estructura legal en la que se sustenta dicho régimen, ya que es la dimensión jurídica la que abre la veda para categorizar como subhumanas, y en este caso como sujetos deportables, a personas migrantes a través de las leyes de extranjería, de asilo o penales.

Entzun
[Iritzia]  “Euskara  edonorentzat”  –  Patxi  Goenaga  –

[Iritzia] “Euskara edonorentzat” – Patxi Goenaga –

Joan den urte amaieran, Eguberrietan, liburu eder bat jaso dut: Euskera para castellanohablantes. Beste edizio bat ere argitara eman du Bartzelonan Basc per a catalanoparlants. Egilea, Beatriz Fernandez hizkuntzalaria, hizkuntza tipologian eta euskal sintaxian aditua besteak beste.

Hainbat gogoeta piztu dizkit liburuak. Gogoetak eta oroitzapenak. Oroitzapenez ez naiz ariko gaurkoan, jendeak ez dezan pentsa adinean aurrera joan ahala, nostalgiak jotzen hasia naizela.

Euskaldunok harro sentitu gara gure hizkuntzaz, besteak ez bezalakoa delakoan, gure ingurukoak baino zaharragoa, jatorria denboraren laino artean galdua duena, aditzaren edertasun miresgarria… Maiz kontu hauek aitzakiatzat erabili izan dira… edozertarako, euskara bazter uzteko ere bai, zailegia izaki hizkuntza.

Beatriz Fernandezen liburuaren asmoa ez da izan euskararen gramatika bat egitea, baizik euskara beste edozein hizkuntza bezalakoa dela erakustea, guztiek partekatzen baitute gramatika unibertsal dei daiteken hori. Gurea hizkuntza bitxia, arraroa, zaila, edertasun eskuraezinekoa dela etab., mitoak besterik ez dira eta horiei aurre egin nahi die liburuak, mito horiek elikatzea euskararen eta euskaldunon kalterako direlakoan eta askotan etsipenera eramaten gaituztenak.

Hizkuntzen arteko diferentziak gorabehera, antzekotasunetan jarri nahi izan ditu begiak egileak. Euskarak eta gaztelaniak partekatzen dituzten zenbait gai hautatu ditu horretarako. Hitzak antolatzeko moduaz hasten da. Euskara eranskaria izaki, ume-a-re-kin esaten dugu, hitz bakarrean. Gaztelania analitikoa da: con el niño esaten dugu, hiru hitzetan. Bataren eta bestearen artean dagoen diferentzia, itxuraz handia baina sakonean, ez da hainbesterako, osagaiak antolatzeko modu desberdinak dira, besterik ez.

Egilea hitz ordenaz ere mintzo da. Euskaraz, Objektua-Aditza da ordena arrunta. Gaztelaniaz, alderantziz: Aditza-Objektua. Euskarak postposizioak ditu, gaztelaniak preposizioak. Funtsean, gauza bera, hurrenkera desberdina izatea.

Larramendik bere garaian idatzia utzi zuena datorkit gogora. Bere El imposible vencido ospetsuan, honela erasotzen die arerioei:

Otra objecion hacen contra el bascuece; porque en esta lengua todo se ha de construir al revés, por la posposición que tiene de artículos, v.gr. ur garbi-á, burú uts-á se han de construir agua clara la, cabeza vana la. Qué simpleza! Y de dónde te consta que esa construccion es al revés? Y mas si doy yo en decir que va al revés tu consruccion castellana? Sabes? Los hebreos escriben el renglon tirándole de la mano derecha á la izquierda, y tú le tiras de la izquierda á la derecha: y quién escribe al revés? Según ese reparo se habrán de desterrar del latin el que, ve, ne y otros adverbios y aun toda su sintáxis. Y sino construye esta oracion (Quintilianorena da): semper enim hic homo leones inter, ursosque commoratus est: mira que donosura, siempre por que este hombre leones entre osos y vivido ha. Pero yo hago mal en cansarme en estas puerilidades. Goazén emendic.

Hizkuntzei kanpotik begiratuz gero, alde handiak daude, bistan da, baina barnea arakatzen denean, gauzak bestela ikusten dira.

Aditza dugu euskararen beste monumentu bat. Honetan euskara txapeldun dela uste du jendeak. Baina hemen ere gaztelaniarekin duen antza hain da ikaragarria… Dakarkizut eta te lo traigo (edo traigotelo) modukoen artean ez dirudi funtsezko aldea dagoenik egiturari dagokionez. Biek ingeniaritza genetiko berbera erakusten dute. Hortaz, galde egiten du egileak: gaztelaniak ez al du hitz berean morfema desberdinak bilduz osatutako aditz forma konplexurik? Bai horixe. Euskal aditz komunztadura (hain ospe beldurgarria duena euskaldunen eta euskaraz ikasten dutenen artean) ez dago hain urruti gaztelaniaren jokotik.

Aditzaz diharduten kapituluak bat baino gehiago dira.  Euskal aditzaren mitologia bere lekuan jartzeko orduan lagungarri izan daitezke, eta irakasle jendeak probetxu atera lezake. Ez bakarrik euskara irakasleek, euskaraz irakasten duen edonork. Benetan.

Euskaraz ez dakitenentzako gramatika bat dela pentsaarazi liezaguke izenburuak, baina ez. Gramatikazko elementuak baditu, aipatu dugun bezala, baina elementu hauek berak ez daude modu hotz eta tekniko batean emanak, kontatzeko modu jostalari, konparazioz betetako eta hango eta hemengo bizipenak  bilduz, jolasari, literaturari, zinemari, arteari, historiari, sukaldaritzari eta beste hainbat arlori keinuak eginez.

Baina ez hori bakarrik. Izan ere, liburuan badira gramatikari buruzkoak ez baina euskararen azken urteetako historiari dagozkion hiru kapitulu eder: bata ikastolei eskainia, besteak euskalkiei eta euskara batuari.

Ikastolak, euskararen azken urteotako historian zutabe sendo izan dira. Garai zailetan hainbat gurasok egindako apostua eta horrek eskatzen zuen ahalegina gogoratzen ditu egileak, maitekiro, goxo-goxo irakurtzen diren lerroak josiz. Gurasoek euskaraz ez jakinarren, gai izan ziren beren haurrei euskara oparitzeko. Hain zuzen, egileak gurasoei eta aitona-amonei eskaintzen die liburua:  “A Heliodora Pedrosa y Antonio Fernandez, que vinieron y se quedaron. A Maria del Carmen Fernandez y Edelmiro Fernandez, que me dieron su lengua y la lengua de la tierra.” Larre motxean hazitakoak haiek. Oraingoak larre guriagoetan ari dira. Liburu honek eskaintzen duen testigantzak balioko ahal digu euskara eta beste gainerako hizkuntzak benetan maitatzen, horrela gure hizkuntzek ere bizi luzea izan dezaten.

 

 

Entzun
[Iritzia]  “Trumpena”  -Iban  Zaldua-

[Iritzia] “Trumpena” -Iban Zaldua-

Aitor dut pixka bat harritzen nindutela Estatu Batuetako presidente berria, Donald Trump, edozein agintari mendebaldarraren parekoa baino ez zela aldarrikatzen zuten ahotsek. Trump, edo Frauke Petry, edo Marine LePen ez direla Hillary Clinton, edo Angela Merkel, edo François Hollande baino askoz ere txarragoak; azken finean, guztiak direla establishment kapitalistaren morroiak, eta halakoen kontrako iritziak milikeria burges txikiak baino ez direla.

Ba nik, kasurako, ez dut sekula sinetsi PP eta PSOE berdin direnik ere, haietako baten alde botoa inoiz eman ez dudan arren. PSOE ez dut gustuko, baina, sentitzen dut, ez dut irensten PP boterean edukitzea bezalakoa denik guztiz. Argi dago PSOEk, bere izen faltsua gorabehera, ez duela inoiz kapitalismoa suntsituko. Baina kapitalismoan egoteko erak eta erak daude, eta niri batzuk gutxiago gustatzen zaizkit beste batzuk baino. Jende gehiagorentzako kalte gehiago ekartzen bide dutenak, hain zuzen ere.

Ba norbaitek espero bazuen Trumpen eskuineko kanpaina “populista” itxura hutsa zela, eta gobernura iritsi bezain pronto “moderatuko” zela, jai dauka. Daraman aste eskasean abortuaren, kontratzepzioaren, ingurugiroaren, ongizate estatuaren, amerindiarren, musulmanen, etorkinen eta errefuxiatuen aurkako zenbait neurri onartu ditu, eta enpresa handien, lobbyen eta konplexu militar-industrialaren aldeko beste hainbat. Tontakeria burges txikiak, alegia.

Protekzionismoaren itzulerak, Trumpek aldarrikatzen duen moduan, arduratzen nau orobat. Ez globalizazio prozesuaren fan bat naizelako, preseski: orain arte transnazionalek eta potentzia handiek gidatutako bilakaera historiko horren ilunak argiak baino sakonagoak eta zabalagoak iruditzen zaizkion horietakoa naiz. Baina mundu mailako ekonomia kapitalista baten testuinguruan, esperientzia historikoaren arabera behintzat, hesi protekzionisten altxaera orokorra nazio boteretsuenen arteko gerraren atarietako bat izan ohi da: I. eta II. Mundu Gerrak, neurri batean, horren lekuko lirateke. Merkataritza globalari oztopoak jartzen hasten zaizkionean, eskala handiko gerrara ez jotzeko pizgarriak murrizten dira. Argi dago 1945etik aurrerako merkataritza-irekiera etengabeak ez dituela tokian-tokiko gatazken eztanda ekidin, baina nahiko ziurra da potentzia handien arteko gerra zuzenak alde batera uzteko faktoreetariko bat izan dela. Adibide kontrafaktual bat: Estatu Batuek merkataritza mailan irekiago jokatu izan balute Japoniarekin 1930eko hamarraldian zehar, agian ez zen Pearl Harborreko erasoa gertatuko. Eta hipotesi bat: protekzionismoaren gaur egungo ustezko gorakadak, era berean, posibleago egiten du Txinaren eta Estatu Batuen arteko talka bat.

Baina hauek ere, ziurrenik, kezka burges txikiak besterik ez dira. Badakizue: milikeriak.

Entzun
Kasakatxan  2016  11  29.  Vanessa  e  Iñaki  en  Sudeste  Asiático  /  Eva  en  Qaqortoq  (Groenlandia)

Kasakatxan 2016 11 29. Vanessa e Iñaki en Sudeste Asiático / Eva en Qaqortoq (Groenlandia)

 

En la primera parte del programa de esta noche nos acercaremos al Sudeste Asiático de la mano de Vanessa Sánchez e Iñaki González. Juntos se embarcaron en una road movie que les mantuvo durante siete meses recorriendo esa parte del mundo, acarreando su equipo de grabación y de edición de video y de foto, ofreciendo su trabajo al servicio de iniciativas que consideraban interesantes.

Y del sudeste asiático, daremos un salto a latitudes más septentrionales. Quién no ha soñado alguna vez con pasar un invierno ártico? Quien no ha visionado encerrarse en una cabaña a ver pasar un invierno extremo, eso sí, bien aprovisionado de lectura, vodka y puros habanos (o lo que fume cada uno)? Eva, una viajera catalana, nos cuenta el día a día de su residencia en Qaqortoq, un pequeño pueblito en el sudeste de Groenlandia donde el termómetro no da tregua durante gran parte del año.

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  288  –  itzalak  arakatzen

ZURIA BELTZEZ – 288 – itzalak arakatzen

Hementxe gure azkenengo orduBETEa. Gauza bakarra bermatzen dugu gurean: soinu mutanteak. Kanten aukeraketa, betiko ildotik, munduko hainbat txokotako estilo musikal ugaritik doa. Gaurko programa (ere), blues-ean jaio, erdian, funk, soul, garage, eta psikodeliatik igaro, eta azkenik, doinu latinoen aitzakia hartuta, tropikoetako irlaren batean “hilko” gara. Gure iritziz entzutea merezi duten (eta berjaiotzeko moduko) kanta ederrak dira. Eta eroso sentitzen gara aniztasun kaotiko honetan, gogoko dugun musika zuekin partekatzen dugun bitartean. Ea gaurkoarekin dantzatzen duzuen. On egin!

0- Capricorn College Brass – Capricorn college 1-Bo Diddley – The great grandfather 2- Gino Parks – Same thing 3- Blerta – Bankman 4- Cerebro – Pesadilla 5- Rudy Ventura – Sigo soñando 6- Los Puntos – Siento el dolor 7- Legend – National gas 8- Gene Megs – Hong Kong Blues Bossa Nova 9- Tico Chicoma y su Orquesta – Gran combo boogaloo 10- Sylvia Telles     Samba De Uma Nota So 11- Sérgio Ricardo – A Fabrica 12- Clancy Eccles – Freedom 13- Anthony Johnson – I’m coming home

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies