Edizio honetan irratsaio berezia dedikatu diogu datorren abenduaren 29an, Gasteizen, Baskonia eta Tel Aviveko Maccabi aurrez aurre izango dituen saski-baloi norgehiagokari. Israelgo delegaritzak hiria bisitatu duen bakoitzean bezala, boikot ekimen eta protestaldi ugari antolatu dira datozen egunotan eta horien errepasoa egin dugu. Lehenik, kirol arloko boikotaren ikuspegi historikoa izate aldera, Hego Afrikako Apartheid erregimenaren aurkako kanpainian izan zuen garrantziaz aritu gara. Gero, Komite Internazionalistetako Patri izan dugu solaskide. Ekintzaileak parte hartze aktiboa izan du azken urteotan Baskonia eta Maccabiren arteko partidetan burutu diren ekintza zuzenetan. Bere jardunean Maccabiri boikot egiteko arrazoiez aritu zaigu, eta boikoterako baliabide guztiak erabiltzeko beharraz, baita ekintza zuzen ez-bortitza ere. Azkenik, Indar Baskonia taldeko Danelekin solastu gara. Zaletu gasteiztarrek ere jarrera aktibo eta konprometitua hartu dute azken urteotan Zurbanoko armailetara Israelen aurkako boikot aldarrikapena eramateko, eta sarri larrutan ordaindu behar izan dute euren jarrera solidarioa.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies