Gasteizko  Harresiko  zortzi  gazteak  zigortu  dituzte

Gasteizko Harresiko zortzi gazteak zigortu dituzte

Asteartean epaitu zituzten –  nahiz eta gazteak epaiketara ez aurkeztu – zortzi gazteen aurkako sententzia atera da: zortziak zigortu ditu epaileak. “Desobedientzia larria” egotzi die epaileak 8 gazteen aurka: sei hilabeteko isuna, egunez 6 € (1.080€ gazte bakoitzak).

2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko Herri Harresian parte hartu zuten zortzi lagun epaitu zituzten Gasteizko epaitegietan, asteartean. Gazteak, iragarri bezala, ez ziren epaiketera aurkeztu (beherago bideoa ikusgai). Izan ere, haien esanetan, “ez dugu arrazoirik ikusten epaituak izateko, epaitu beharko litzatekeen bakarra Ertzainen jarrera bortitza da”. Gainera, desobedientziarako deia egin zuten asteartean bertan Gasteizko Harresitik: “2015ekoa erabaki kolektibo bat izan zen; orain ere, epaiketa kolektibo baten aurrean gaude” adierazi zuten.

Bi egun beranduago, atera da sententzia. “Desobedientzia larria” egotzi die epaileak 8 gazteei, eta zigor berdina ezarri du zortzi gazteen aurka: sei hilabeteko isuna, eguneko sei euroko kantitatearekin – 1.080 € auzipetu bakoitzeko – . Gainera, epaileak zigor ekonomikoa lehenetsi du espetxe zigorren aurrean, baina ez ordaintzekotan, hiru hilabeteko zigorra bete beharko lukete 2015eko maiatzean Gasteizko Herri Harresian parte hartzeagatik zigortutako gazteek.

*[Hala Bideo] Gazteen arrazoiak epaiketara ez aurkezteko:

Txus  Argote  (Korrika):  “Gasteizen  ez  ezik,  oso  berezia  da  Arabako  Korrika”

Txus Argote (Korrika): “Gasteizen ez ezik, oso berezia da Arabako Korrika”

Martxoaren 30ean hasiko da 20. Korrika, baina hasi dira aspalditik lanean, Araban ere. Besteak beste, abenduaren 16an irekiko dute Korrika Denda eta lan taldeak ere egun batetik bestera hasiko dira lanean; baliteke soilik Gasteizen, 12 talde sortzea lanerako prest. Txus Argote Korrikaren Arabako arduraduna da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.

20. Korrika-ren abestia eta bideoklipa ere izan ditugu hizpide. Hona hemen bideoklipa osorik:

Entzun
Zabaldi,  20  años  trabajando  por  el  feminismo  y  el  internacionalismo

Zabaldi, 20 años trabajando por el feminismo y el internacionalismo

ZABALDI (Elkartasunaren Etxea-Casa de la Solidaridad) es un Centro Social nacido en 1997 del impulso de diferentes ONGs y grupos que se mueven en el terreno de la solidaridad internacionalista y la cooperación, con el fin de trabajar conjuntamente. Sus dos frentes fundamentales de lucha, se plasman en su centro de documentacion, que tiene especial atención al feminismo y al internacionalismo. Además hace poco han celebrado el 20 aniversario. Hablamos de todo esto con Hortensia y Elena.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies