Kasakatxan  2016  11  22.  La  naturaleza  a  través  de  los  ojos  de  un  niño  y  una  trotamundos  multidisplicinar

Kasakatxan 2016 11 22. La naturaleza a través de los ojos de un niño y una trotamundos multidisplicinar

Aquí os dejamos el podcast del pasado 22 de Noviembre . En su primer aparte , os traemos un viaje de descubimiento de la naturaleza en familia… Una vuelta al mundo fotografiando animales .Un canto proteccionista, contra la cautividad y la extinción animal, de la mano de Andoni Canela y su hijo Unai.

En la segunda parte del programa ,Nalúa Barco, artista multidisciplinar gasteiztarra ,  nos cuenta sus andanzas por La Habana, Dinamarca e India .Un viaje cargado de inspiración , sonrisas y arte.10556520_274408842751165_8570007929939648536_n

descarga

Entzun
Gasteizko  Harresiagatik  epaitzera  deituta  zeuden  8  gazteen  aurkako  epaiketa,  sententziaren  zain

Gasteizko Harresiagatik epaitzera deituta zeuden 8 gazteen aurkako epaiketa, sententziaren zain


Gasteizko Harresiagatik epaitzera deituta zeuden zortzi gazteak ez dira epaiketara aurkeztu. 2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko Herri Harresian parte hartu zuten zortzi lagun epaitu behar zituzten Gasteizko epaitegietan. Gasteizko Harresiak elkartasun ekonomikorako deia egin du.

unknown-2

Hala Bideo hauetako bi gazterekin egon da. Auziperatuek, 2010eko gazteriaren aurkako polizia operazioa ekarri dute gogora. Ostean, Herri Harresian Ertzaintzaren jarrera salatu dute; desobedientzia ekimenekin jarraituz, epaiketara ez aurkeztea erabaki dute zortziek. Urrian beste bi gazte epaitu zituzten –akordioa lortu ostean, ez zituzten espetxera eraman baina isuna ordaindu behar izan zuten–, baina oraingoan, Igarki De Robles eta Aiala Zaldibar gasteiztarrak eta Ibon Esteban nafarra babesteko kateatu zirenen kontrako epaiketaren txanda zen. Guztira, fiskaltzak, 75 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du gazteentzako: 9 hilabete zortzietako zazpiri eta urtebete zortzigarrenari, aurrekariak izateagatik. Azken honek “arrisku erreala” dauka espetxeratua izateko.

Gasteizko Harresiak, 2015eko Herri Harresiko isunei aurre egiteko elkartasun ekonomikorako deia egin du, kontu korronte bat irekiz honetarako.

czjozvawgaiplx3

Mujeres  contra  la  Guerra  en  Gasteiz

Mujeres contra la Guerra en Gasteiz

mujeresConocemos el nuevo movimiento reivindicativo que ha nacido en Gasteiz. El jueves 20 de octubre un grupo de mujeres, participantes en la experiencia de la Caravana a Grecia, se reunieron para tratar la posibilidad de organizar en Gasteiz un grupo de Mujeres de Negro. El objetivo de este colectivo, es básicamente denunciar la guerras económicas y el papel de los intereses de la industria armamentista en dichos conflictos. En primer lugar se decidió utilizar el nombre de Mujeres contra la Guerra en todas las acciones que se lleven a cabo y empezar a caminar en la denuncia de la guerra, la producción armamentística en Euskal Herria y el expolio de los recursos a los Pueblos para nuestro caprichoso buen vivir.

Se concentran los primeros y terceros viernes de cada mes a las 19,30 en la calle Postas-esquina Dato.

Entzun
“Un  regimen  se  rompe  desobedeciendo”:  Mireia  Vehí,  diputada  de  la  CUP

“Un regimen se rompe desobedeciendo”: Mireia Vehí, diputada de la CUP

cupHablamos con Mireia Vehí, una de las seis diputadas/os de la CUP, que rompían ayer lunes fotografías del rey Felipe VI en el atril del Parlament. Benet Salellas, Eulàlia Reguant, Mireia Vehí,Gabriela Serra, Anna Gabriel y Joan Garriga Nani hacían este gesto ante los medios de comunicación en solidaridad con los imputados por la quema de fotos del monarca en la pasada Diada, que se negaron a declarar ante la Audiencia Nacional, que eran detenidos ayer por los Mossos d’Esquadra y que hoy pasarán por la Audiencia Nacional.

Entzun
“…O  no  será:  Lucas  Platero  y  juguetes  sexistas  navideños

“…O no será: Lucas Platero y juguetes sexistas navideños

lucas2Lucas Platero es Doctor en sociología, especialista en cuestiones de género, licenciado en Psicología, entre otras cosas y autor del recientemente publicado Trans*exualidades (ed. Bellaterra). En este libro ofrece herramientas que sirven para romper estereotipos que afectan a todas las personas, en especial niñxs y jóvenes, más allá de su identidad sexual o de género. Y es que la trayectoria personal y profesional de Lucas va ligada a la coeducación desde una mirada a la diversidad humana y una atención especial a construcción social de las identidades donde entran en juego múltiples variables: el sexo, la clase, el género, las condiciones funcionales, la procedencia, la sexualidad, etc.

Con él hablamos en este “…O no será” de todos estos temas, pero sobre todo de la transmision de roles de género desde los juegos y juguetes navideños. En el contexto de las fechas en las que estamos volvemos a enfrentarnos a todos los estereotipos machistas que rodean estas “fiestas”.

 

 

Entzun
[Iritzia]  ‘Bizi  baldintza  duinen  alde  borrokan’  –  Villepinte  SOS

[Iritzia] ‘Bizi baldintza duinen alde borrokan’ – Villepinte SOS

15541217_1236382989741580_8716830300979543902_n


‘Bizi baldintza duinen alde borrokan’

-Igor Uriarte eta Arkaitz Agirregabiria, Villepinteko Euskal Preso Politikoak-

Kaixo Euskal Herria,

Villepinten espetxeratuak gauden eta EPPK osatzen dugun kidegoaren artean, bi preso gara: Arkaitz Agirregabiria eta Igor Uriarte. Gutun honen bitartez, gure egoeraren berri eman nahi diogu euskal jendarteari.

Duela urtebete, zuzendaritza talde berria heldu zen Villepintera, eta haien etorrerarekin batera, gure kolektibo «txikiaren» kontrako erasoak hasi ziren. Urteetan zehar, espetxe honetatik igarotako hainbat kideren borrokaren ondorioz lortutako bizi eta bisita baldintzak bertan behera uzten saiatu ziren. Borrokaldia hasi genuen espetxe barnean, txapeoak, blokeoak, ta mitard-aldiak… Eta Euskal Herriko hainbat txokotatik elkartasun beroa jaso genuen gutun bidalketa masiboen bitartez. Guztien artean, gure eskubideen murrizketa zuzendaritzak nahi zuena baino txikiagoa izatea lortu genuen, eta horren ondorioz, bisita baldintza duinak mantendu genituen. Hala ere, ordutik aurrera, gure egunerokotasuneko bizi baldintzen inguruan tantaka etorri diren eskubide murrizketak jasan behar izan ditugu; hona hemen adibide batzuk:

-Osasunari dagokionez: Dutxa medikala baliogabetu ziguten. Medikuaren ziurtagiria izateak egunero dutxa hartzea ahalbidetzen zigun, orain astean hiru aldiz hartu dezakegu soilik. Zerbitzu medikaleko espezialista desberdinekin harreman zuzena izateko arazo itzelak ditugu. Behin eta berriz idatzi arren, gure gutunek non amaitzen duten ez dakigu.

-Aktibitateei dagokienez: Patioko ordutegiak (lehen 3 ordu, orain 2.30) eta kirola egiteko ordutegiak (lehen 4 ordu, orain 3) murriztu dituzte. Bestelako instalazio eta baliabideetara (liburutegia adibidez) aukera izateko faktuzko ukazioa. Ikasketa zerbitzuetara heltzeko hamaika traba, aktibitate murrizketak…

-Komunikazioari dagokionez: Modulo barneko telefono kabina erabiltzeko zailtasun izugarri eta konstantea, gutunen atzerapen injustifikatua (lehen 10-15 egun, orain hilabete bat, bost aste).

-Kantina zerbitzuari dagokionez: GEPSA enpresa pribatuaren zerbitzu eta gestio oso eskasa, «cantine extérieure» delakoa ez da existitzen, janariaren kalitate eta kantitate murrizketa, berau banatzeko baldintza anti-higienikoak…

Eta guzti honi, gure bizi baldintzek jasan duten azken erasoa gehituko diogu, elkarren artean ziega konpartitzeko inposaketa. «Maison d’Arrêt»-ak, prebentibo egoeran dauden presoak jasotzen ditu hein handi batean, posible da zigor txikiak (urte bat, bi edo hiru) jaso dituzten kondenatuak jasotzea ere, baina orokorrean trantsizio espetxeak direla esan genezake. Inolaz ere ez daude eraikiak presoak baldintza hauetan luzaroan mantentzeko. Euskal presoek ordea, urte luzeak pasatzen ditugu bertan. Batazbeste 21 ordu pasatzen ditugu 9 metro karratu ez dituen ziegetan, eta urte horietan zehar bizi baldintza duinak izateko ezinbestekoa zaigu ziega indibiduala mantentzea.

Estatu frantsesean gertatutako ekintza yihadisten ostean, estatuak eskubide eta askatasunak murrizteko joera izan du segurtasunaren izenean. Estatuaren mugetatik kanpo gerra egin eta estatu barnean langileria klasea disziplinatzen dute, euren eskubideak erasotuz. Beraien balizko zuzenbide estatua eszepzio estatuan bihurtu da, eta horren isla nagusia espetxeetan topatzen dugu.

Prebentibo bezala gauden espetxeetan, gainpopulazioak zenbaki argiak dauzka: 33.263 preso jasotzeko kapazitatean 46.705 preso gaude. Hau da Giza Eskubideen Karta bultzatu zuen estatuaren presondegietako egoera lotsagarria. Estatuak eta bere kartzeleroek ez dute inongo interesik egoera honi amaiera emateko, espetxeak negozio publiko/pribatuak bihurtu dira: geroz eta preso gehiago, geroz eta etekin handiagoa ateratzen dute, ondoren, hemen ez inbertitzeko.

Egoera honen aurrean, presoak gara limiteak ezartzera behartuak gaudenak gure eskubideak eta duintasuna errespetatuak izan daitezen. Horregatik ukatu gara ziegan bikoiztuak izatera. Argitu nahiko genuke 1958az geroztik, legedia frantsesak ziega indibiduala izateko printzipioa jasotzen duela, nahiz eta orokortasunean inoiz ez den errespetatua izan. Euskal preso politikoek borrokaren bitartez lortu izan dugu eskubide hori.

Jarraian datorren testua, espetxean egin ziguten diziplina komisioan eta zuzendaritza koadroaren aurrean esandakoak biltzen ditu:

«Hona gatoz azken aldiz ziegan bikoiztuak izateko errefusa azaltzera, adieraztera. Espetxeetako gainpopulazioa 2010. urtetik ezagutzen dugun egoera bat da, eta egoera hori arinagotik ere existitzen zen. Koltxoi batekin lurrean behartua dagoen jendea, txabolo kideen arteko borroka ta liskarrak… 2016ko azaroan gaude eta egoera hauek arruntak izaten jarraitzen dute, espetxea den azpi-mundu honetan.

2016Ko azaroan eguneratutako Pariseko Direkzio Interregionaleko datu batzuk emango ditugu: Fleury-Merogis bere kapazitatearen %154eko gainpopulazioan, Nanterre %174,8an, Osny %156,5ean, Villepinte %184,7an, Bois d’Arcy %178,8an, Fresnes %184,9an, eta Meaux %185,7an. Direkzio Interregionalaren arabera, 1.422 pertsona dira lurrean lo egitera behartuak direnak. Pariseko «Maison d’Arrêt»etan, prebentibo dauden pertsonentzako kapazitate operazionalak, 7.050 preso hartzeko gaitasuna dute, eta 11.751 preso gaude, %166,7ko gainpopulazioarekin.

Estatu frantsesak eta gaizki deituriko justizia ministerioak, preso bakoitzaren eskubideak urratzen ditu eta gizaki bezala ditugun limiteetara bultzatzen gaitu. Egoera hau aspalditik luzatu izanak, arrazoi bakarra duela esan genezake: estatu frantsesean preso gaudenen bizitza eta duintasunak ez dio axola. Eraiki nahi duten gizartearen soberakina gara, eta espetxeetako hormen alde honetan gertatzen dena hemen gelditzen da, inori ez zaio axola. Urte luze hauetan, justizia aplikatzeko ardura izan duten hainbat pertsonalitatek ezikusiarena egin dute estatu frantseseko egoera gizagabearen aurrean.

Villepinten gauden bi euskal preso politikoak zigortuak gaude gure ziega indibiduala errespetatzea aldarrikatzen dugulako (orain arte beti izan dugu ziega propioa gure perfilagatik), gure duintasuna errespetatua izan dadin aldarrikatzen dugulako, zuen legeak betetzea eskatzen dugulako. Ziur gaude, kontabilitate mailan, espetxe hau inoiz ez dela izan hain errentagarria. Inoiz ez dituelako izan hainbeste kontsumitzaile. Nola da posible presoen eskubideak behin eta berriz urratuak diren egoera honetan administrazioak eta enpresa pribatu batek etekinak ateratzea? Lotsagarria iruditzen zaigu.

Presoak zenbaki bihurtu gara, bat dagoen lekuan bi sartu behar dira, bi dauden lekuan hiru, eta hiru dauden lekuan lau, eta hau ez da gelditzen. Preso gauden pertsonak zenbaki edo merkantzia hutsa bihurtzen garenean, egoera oso larri batera heldu garela esan nahi du, eta Zuzendariorde Anderea, egoera honen ardura estatuarena da, zurea da, inoiz ere ez presoena, ziegan bakarrik egon ala ez. Preso bati, beste batzuk lurrean lo egin behar dutela jakinda, berari ziegan bakarrik egotea lotsarik ematen ez dion galdetzea, Zuzendari Nagusiak, Madame Poplinek egin zuen bezala, hori hipokresia hutsa da. Boterez itsuturik zaudete, eta gure duintasuna eta oinarrizko eskubideak defendatzen ditugula ahazten duzue. Gutako batek sei urte ta erdi pasa ditu zeldan bakarrik, egunero 21 orduz, 9 metro karratu ez dituen ziega batean itxia (9 metro karratu horiek kendu litera, armairua, komuna, iturriak, mahaiak okupatzen duena), gure etxetik 950 kilometrotara, gure bikoteekin inongo intimitaterik izan gabe…

6 urte terdiz eta 3 urte terdia, gutako bat DPS (preso bereziki zelatatua, euren legeen arabera, ziegan bakarrik egon beharko lukeena segurtasunagatik), 6 urte terdi ta gero prebentibo bezala daramatzanak oraindik. Urtebete itxoin behar du berriz ere epaitua izateko, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Estatu frantsesa zigortu du bere prebentibo egonaldi injustifikatuagatik. Bai Zuzendari Anderea, gutako baten eskubideak urratuak izan direla EGEEak ebatzi du nahiz eta hori ere ez zaizuen axola. Honekin zera esan nahi dugu, espetxeetako baldintzarik gogorrenak ongi baino hobeto ezagutzen ditugula, nahiz eta jakitun garen beste batzuk denbora batez lurrean lo egin behar dutela.

Estatu frantsesean posible da 10 egun, hilabete bat edo hiru betetzeko sartzea. Gu hemen gelditzen gara. Zuzendari Anderea, maila berean jarri nahi bagaituzue zuen ikuspuntua da, guk beste modu batera ikusten ditugu gauzak. Nork pentsatzen du gure egoerari buruz?

Zuek ez, argi dago. Zuen erabakia inposatzera etorri zarete gure egoera zein den kontutan hartu gabe, indarrez etorri zarete zuen eskubidea dela predikatuz, noski. Kontziente zarete bi ohe gehiago izateak ez duela sistemak berak duen arazo estrukturala konponduko, baina hala ere egin duzue, elkarrizketarik gabe, errespeturik gabe. Zuzendariorde Anderea saiatu zen guri sinestarazten ez genuela inongo eskubiderik hemengo pertsonalaren aginduak ez betetzeko, eta azaldu genion guk jasotako aginduak beti betetzen genituela salbuespen bakarrarekin: gure duintasunaren kontrakoak ez izatea.

Erantzun zigun nahiz eta gure duintasunaren kontra izan, ez genuela eskubiderik ukatzeko, eta gure erantzuna argia izan zen: “bai Zuzendariorde Anderea, eskubidea daukagu.

Espetxean askatasuna kentzen zaigu, ez erabakiak hartzeko askatasuna ondorioak asumitzen baditugu, eta euskal preso politikoek beti egin dugun gauza bat da. Zuek zarete gaixotua dagoen justizia sistema honen ondorioak asumitzen ez dituzuenak, espetxeak inongo limiterik gabe betetzen jarraitzen eta jarraituko duzuelako. EGOERA HAU AMAITU EGIN BEHAR DA!”

Gu ez baldin bagara defendatzen, ez duelako inork egingo. Gure eskubideak defendatzen ditugu ahal dugun modu bakarrean, agindu horiei kasurik egin gabe, biolentzia edo indarkeriarik gabe, irainik gabe, baina argumentuekin, eta jarrera sendo batekin. Beste behin ere eskatzen dizuegu gure zelda indibiduala errespetatzea, hemen edo beste espetxe batean, gure gainerako kideek bezala, Fresnesen, Fleuryn, Osnyn eta Meauxen ziega indibidualak errespetatuak baitira.»

Momentuz, arazo hauek Villepinten espetxeratuak gauden bi kideei eragiten digu zuzen zuzenean. Gainontzekoek zeharka jasotzen dute gainpopulazioaren eragina eta momentuz euren ziega indibiduala mantentzeko arazorik ez dute izan, baina badakigu ere euskal preso politikoen bizi baldintzen egoera orokorrean kaskartzen ari dela etengabe eta egunez egun. Horregatik, euskal jendartea animatu nahi dugu preso gaudenon eskubideak defendatzeko iniziatibetan parte hartzera: gaixo dauden presoak, 70 urtetik gorakoak, 3/4ak beteta dituztenak, kidegoarengandik isolatuta daudenak, bizi baldintzengatik borrokan daudenak… eta nola ez gure etxeratzea aldarrikatzen dutenak, badago zer egin. Kolektiboaren eta euskal jendartearen arteko elkarlana izango da askatasunera eramango gaituen gakoa. Beraz animo! Guztion konpromiso eta borrokaz lortuko dugulako!

Amaitzeko, Euskal Herri osoari deia luzatu nahi diogu urtarrilaren 14ean Sarek antolatutako manifan parte hartzera eta Bilboko kaleak betetzera joan dadin, eta horren ostean ere dinamika desberdinetan inplikaturik jarraitzeko, presoak eta Euskal Herria askatu arte.

Jo ta ke, aurrera bolie! AMNISTIA ETA AUTODETERMINAZIOA

Villepinteko EPPK, 2016ko abenduan


Kaixo Euskal Herria,

Somos Arkaitz Agirregabiria e Igor Uriarte, dos presos pertenecientes al EPPK encarcelados en la prisión de Villepinte, y mediante este escrito queremos informaros de cuál es nuestra situación. Hace ahora un año llegó una nueva Dirección a Villepinte y comenzaron una serie de ataques en contra de nuestros derechos. En aquella ocasión pretendieron arrebatarnos las condiciones de visitas que, tras años de lucha habían conseguido nuestros kides. Gracias a la lucha llevada a cabo por nosotros dentro de la cárcel ( txapeos, bloqueos, mitard) y a la solidaridad recibida desde Euskal Herria a través de un envío masivo de cartas, conseguimos que ese recorte fuera menor del que pretendía la Dirección, y mantuvimos unas condiciones dignas de visitas. Sin embargo, ese recorte de derechos ha continuado gota a gota, afectando a nuestras condiciones de vida cotidiana, pudiendo subrayar como ejemplos:

· En cuanto a la salud: nos negaron la ducha médica. Ese certificado médico nos permitía duchas a diario, y ahora podemos hacerlo solamente 3 días a la semana. Tenemos grandes dificultades para concertar citas con los diferentes especialistas del servicio médico. No sabemos donde se pierden los correos que demandan esas citas.

· En cuanto a las actividades: nos han restringido los horarios de patio ( antes 3 horas, y ahora 2 horas y media) y de deporte ( antes 4 horas y ahora 3). Negación de facto para acceder a diferentes instalaciones (como la Biblioteca) y recursos. Dificultades para acceder al Servicio escolar, recorte de actividades…

· En cuanto a la comunicación: dificultad constante para acceder a la cabina telefónica del módulo, retraso injustificado del correo (antes 10-15 días, ahora 1 mes -5 semanas).

· En cuanto al servicio de cantina: gestión y servicio deficiente de la empresa GEPSA, ausencia de la denominada «cantine extérieure», deterioro de la cantidad de las comidas, condiciones antihigiénicas a la hora de repartirla…

Y a esto hay que añadir el último ataque a nuestras condiciones de vida, la imposición de compartir celda. Las «Maison d’Arrêt» reciben fundamentalmente a personas en régimen preventivo, si bien es posible también que en ellas cumplan condena personas con penas pequeñas (1, 2 o 3 años), pero en general podemos decir que son cárceles de tránsito. En ningún caso están acondicionadas para mantener a los presos durante largos periodos. Sin embargo, los presos pasamos largos periodos. Pasamos 21 horas en celdas que ni siquiera llegan a los 9m² y durante estos años, nos es indispensable mantener una celda individual para asegurar unas condiciones de vida dignas.

Después de las acciones yihadistas en el Estado Francés, este Estado ha aprovechado la situación para recortar derechos y libertades con el argumento de la seguridad. Hacen la guerra fuera de sus fronteras y disciplinan a la clase trabajadora en el interior, recortando sus derechos. Han convertido su súper-«Estado de Derecho» en Estado de excepción, y el reflejo fundamental de ello lo encontramos en las prisiones. En las cárceles en las que estamos como preventivos la sobre-población refleja números evidentes. Hay 46.705 presos, cuando la capacidad es de 33.263. Esta es la vergonzosa situación en las cárceles francesas de un Estado que presume de ser el impulsor de la Declaración de los Derechos Humanos. El Estado y sus carceleros no tienen ningún interés en poner fin a esta situación. Las cárceles se han convertido en negocios publico-privados. Cuantos más presos haya, más beneficio obtienen. Ante esta situación los presos nos vemos obligados a poner límite a estos abusos, a fin de que nuestros derechos y nuestra dignidad sean respetados. Por ello, nos hemos negado a ser doblados en nuestras celdas. Es necesario aclarar que desde 1958, la ley francesa recoge el derecho a tener una celda individual, si bien en general, ese principio no ha sido respetado. Los presos políticos vascos conseguimos que se respetase este derecho a través de la lucha.

A continuación exponemos el texto que leímos ante un miembro de la Dirección en una de las Comisiones Disciplinarias.

«Comparecemos ante esta Comisión para explicar los motivos de nuestro rechazo a ser doblados en la celda. La sobre-población en las cárceles es una situación que conocemos desde el 2010, pero que viene sucediendo desde muchos años antes. Gente que se ve obligada a dormir en el suelo, peleas entre quienes comparten celda… Estamos a noviembre de 2016 y estas situaciones continúan siendo habituales.

Vamos a detallar una serie de datos ofrecidos por la Dirección Interregional de París, este mismo mes de noviembre de 2016. Fleury-Merogis tiene una sobre-población del 154%, Nanterre del 174,8%, Osny del 156,5%, Villepinte el 184,7%, Bois d’Arcy el 178,8%, Fresnes 184,9%, Meaux el 185,7%. Según esa misma fuente son 1.422 personas las que deben dormir en el suelo. En las cárceles para preventivos de París, hay una capacidad operacional para 7.050 presos y hay 11.751, lo que supone un 166,7% de sobre-población.

El Estado francés y su mal llamado Ministerio de la Justicia vulneran los derechos de cada preso y nos lleva a límites que como seres humanos tenemos. El que esta situación se alargue desde hace mucho refleja que al Estado francés no le importa la vida de las personas presas. Somos los que sobran en la sociedad que quieren imponer y lo que pasa a este lado de los muros de las cárceles se queda aquí, a nadie le importa.

Durante estos largos años, diferentes responsables en aplicar la Justicia han permanecido indiferentes ante esta situación inhumana. Los dos presos políticos encarcelados en Villepinte estamos castigados porque reivindicamos nuestro derecho a permanecer en celda individual (hasta el momento, siempre hemos tenido celda individual debido a nuestro perfil). Porque reivindicamos que nuestra dignidad sea respetada, porque pedimos que cumpláis vuestra ley. Estamos convencidos que esta cárcel es a esta hora más rentable que nunca, porque jamás había tenido tantos «consumidores». ¿Cómo es posible que ante esta continua vulneración de derechos, la administración y una empresa privada obtengan beneficios? Nos parece lamentable.

Los presos nos hemos convertido en números. Donde hay uno hay que meter dos, donde hay dos hay que meter tres; y donde hay tres, cuatro… Cuando las personas que estamos presas nos hemos convertido en meros números y mercancía creemos que hemos llegado a una situación muy grave. Y señora Directora, la responsabilidad de esta situación es del Estado, es suya, en ningún caso de las personas presas, permanezcan o no sólas en la celda. Preguntar a un preso si no le da vergüenza estar sólo en su celda mientras otros presos duermen en el suelo, como hizo la Directora Senora Poplin, es pura hipocresía. Estáis cegados de poder y olvidáis que defendemos nuestros derechos y nuestra dignidad.

Uno de nosotros ha pasado ya 6 años y medio sólo en la celda, 21 horas encerrado en un espacio que no llega a 9m² (a esos 9m² hay que restarle el espacio de la cama, el váter, el armario, la mesa y el lavabo), a 950 km de nuestra casa, sin posibilidad alguna de intimidad con nuestras parejas. Uno de nosotros esta calificado como DPS (preso especialmente vigilado, que debería estar por razones de seguridad sólo en su celda), y después de 6 años y medio en preventivo aún debe esperar un año para volver a ser juzgado, y el Tribunal de Derechos Humanos ha sancionado al Estado francés por el prolongado e injustificado periodo que le ha mantenido en preventivo.

Sí, señora, el Tribunal de Derechos Humanos de Europa ha sentenciado que los derechos de uno de nosotros han sido vulnerados, pero eso también os da igual. Con esto queremos decir que conocemos bien las duras condiciones de las cárceles aunque sabemos que hay personas que deben dormir en el suelo durante un tiempo. En el Estado francés pueden encarcelarte para cumplir algunos días o algunos meses. Nosotros nos quedamos aquí. Señora Directora, si nos quiere poner a todos al mismo nivel es su punto de vista, nosotros vemos las cosas de otra manera. ¿Quién piensa en nuestra situación? Ustedes no, está claro.

Habéis venido a imponernos vuestra decisión sin tener en cuenta nuestra situación. Habéis venido por la fuerza, predicando que es vuestro derecho. Sois conscientes de que dos camas no van a solucionar un problema que es estructural. Pero aun así lo habéis hecho sin diálogo, sin respeto. La Subdirectora intentó convencernos de que no teníamos ningún derecho a desobedecer las ordenes del personal de la cárcel, y le respondímos que acataremos esas órdenes con el límite de que no atenten a nuestra dignidad. Nos respondió que aunque fuera contra nuestra dignidad no teníamos derecho a desobedecerlas y nuestra respuesta fue clara: “Sí Señora Subdirectora, tenemos derechos. En la cárcel se nos arrebata la libertad, no la libertad de tomar decisiones si asumimos las consecuencias, y eso es algo que siempre hemos hecho los presos políticos vascos. Vosotros sois quienes no asumís las consecuencias de este sistema de Justicia enfermo, porque seguís y seguiréis llenando las cárceles sin ningún límite, ESTA SITUACIÓN DEBE ACABAR!

Porque si no somos nosotros quienes defendemos nuestros derechos nadie lo hará. Defendemos nuestros derechos de la única forma posible, desobedeciendo las órdenes que no respetan nuestros derechos, sin violencia, sin ofensas, pero con argumentos y actitud firme. Le volvemos a solicitar una vez más que respete nuestro derecho a una celda individual, aquí o cualquier otra cárcel, como al resto de nuestros kides, ya que en la misma situación, en Fleury, Fresnes, Osny y Meaux este derecho es respetado».

De momento, este problema nos afecta a los dos kides encarcelados en Villepinte. El resto de kides tienen que soportar de otras maneras la sobre-población, aunque de momento mantienen su derecho a permanecer en celda individual. Pero sabemos que en general las condiciones de vida de los presos políticos vascos están empeorando día a día. Por eso queremos animar a la sociedad vasca a tomar parte en las diferentes iniciativas en favor de los derechos de los presos y presas enfermo/as, aquellos aislados del resto de kides, aquellos que luchan por sus condiciones de vida… y cómo no, aquellas dinámicas en favor de nuestra vuelta a casa. La acción conjunta entre el Colectivo y Euskal Herria es la clave para ir avanzando. Así que ánimo! Pues mediante el compromiso y la lucha lo vamos a conseguir!

Por último, queremos hacer un llamamiento a toda Euskal Herria a participar en la manifestación del 14 de enero de 2017 organizada por Sare llenando las calles de Bilbo y a seguir activándose a partir de esa fecha en dinámicas a favor de la libertad de nuestro pueblo y de nuestra vuelta a casa.

JO TA KE! Aurrera Bolie!! AMNISTIA ETA AUTODETERMINAZIOA

Prisión de Villepinte, diciembre de 2016

Unai  Mendizabal  (Adi!):  ““De  Miguel  auzia  Araban  inoiz  egon  den  ustelkeria  handiena  da”

Unai Mendizabal (Adi!): ““De Miguel auzia Araban inoiz egon den ustelkeria handiena da”

demiguelauziaDe Miguel paperen inguruko mahingurua antolatu du Adi elkarteak asteazken honetarako, 19:00etan Aldabe gizarte – etxean. Unai Mendizabal elkarteko kidea da eta auziaren nondik norakoak jorratu ditugu berarekin ARABA HIZPIDEn.

EAJko izen ugari agertu dira paperetan eta De Miguelek enpresa ugari kontrolatzen zituela argi geratu da Adi-k argitaratu dituen argazki ezberdinetan. Hala ere, biharko mahainguruan gaia gertutik jarraitu duten kazetariek xehetasun gehiago emango dituzte.

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR