Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, eskubide guztiak bermatuta ez daude gogoratu dute euskal preso, iheslari eta deportatuen senideek Gasteizen. Ajuria Enean hasi eta Katedral Berrian amaitu da Etxeratek antolatutako zapi katea, Eusko Legebiltzarretik pasata. Ehundaka lagun hurbildu dira.

 

czt8sn4wqaarusa-jpg-large

Pertsona bat, zapi bat. Zapi bakoitzean ·”Dispertsioa Stop” irakurgai. Iruñean eta Baionan egin bezala, Etxeratek giza eskubideak bermatzen ez direla gogorarazi die instituzio nagusiei. Adin guztietako herritarrak batu dira katera, gaur, asteburua izanik, senide eta lagun askok bisita zuten arren. Ekitaldiaren aurretik, Eusko Legebiltzarra inguratu dute hurbildutakoek.

Ekitaldian, euskal preso, iheslari eta deportatuen senideek hartu dute hitza. Elkartearen beraren kriminalizazioa salatzeaz gain, senide eta lagunen, euren senide presoen eta orokorrean, euskal gizartearen eskubideak bermatuta ez daudela gogoratu dute. “Non daude gure eta gure senideen eskubideak?”. Larriki gaixo dauden presoak jipoituak izan direla ohartarazi dute – Ibon Iparragirren aurkako azken erasoaren salaketa -, eta asteburuz asteburu, istripuak errepikatzen direla: 20 baino gehiago azken urtean eta azkenengo kasuan 8 lagunena, furgoneta batean bisitara zihoazenean. Etrokizuna bakean eraikitzeko deia egin dute, “senideok egin dugun apostua bezala”.

 

*Suelta La Ollak, Etxerateko bozeramailea den Urtzi Errazkini egindako elkarrizketa, zapi katearen aurretik:

ETXERAT organiza el 10 de diciembre cadenas de pañuelos por los derechos de los presos

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies