Ainhoa  Intxaurrandieta:  “Todavía  hay  opciones  de  parar  la  incineradora”

Ainhoa Intxaurrandieta: “Todavía hay opciones de parar la incineradora”

ainhoaAinhoa Intxaurrandieta, ex presidenta del Consorcio de Residuos de Gipuzkoa (GHK), lanza un mensaje optimista ante el panorama de la incineradora de Gipuzkoa. Junto a Ainhoa, A Todo Gas se introduce en la la futura licitación de la incineradora de Zubieta que se prevé llevar a cabo el 27 de diciembre, y sus consecuencias.

Entzun
A  TODO  GAS.  2016/12/07.  Noticias,  reflexiones  de  Dani  Maeztu  y  entrevista  a  Ainhoa  Intxaurrandieta,  ex  presidenta  de  GHK,  (Consorcio  de  Residuos  de  Gipuzkoa)

A TODO GAS. 2016/12/07. Noticias, reflexiones de Dani Maeztu y entrevista a Ainhoa Intxaurrandieta, ex presidenta de GHK, (Consorcio de Residuos de Gipuzkoa)

zubieta1En el programa de hoy, además de acercaros una serie de noticias destacadas, hemos tenido nuestro espacio de colaboraión con Dani Maeztu que nos ha hablado sobre respuestas al impuesto al sol desde Murcia. En la entrevista hemos hablado con Ainhoa Intxaurrandieta, ex presidenta del Consorcio de Residuos de Gipuzkoa, sobre la futura licitación de la incineradora de Zubieta, el 27 de diciembre, y sus consecuencias.

Entzun
ETXERAT  organiza  el  10  de  diciembre  cadenas  de  pañuelos  por  los  derechos  de  los  presos

ETXERAT organiza el 10 de diciembre cadenas de pañuelos por los derechos de los presos

giza_katea_presoak_foto610x342Etxerat realizará tres cadenas de pañuelos el próximo 10 de diciembre para reivindicar los derechos humanos de los represalias vascos y los de sus familiares. En el caso de Gasteiz la cadena irá de Ajuria Enea al Parlamento, la de Iruñea tendrá lugar en el Paseo de Sarasate y de la Baiona frente al Ayuntamiento.

Entzun
Iñaki  Ullibarri  (EHBildu):  “Borondate  politikoa  eta  baliabide  teknikoak  behar  dira  iruzur  fiskalarekin  amaitzeko”

Iñaki Ullibarri (EHBildu): “Borondate politikoa eta baliabide teknikoak behar dira iruzur fiskalarekin amaitzeko”

EHBilduk paraisu fiskaletan dauden enpresen zerrenda eskatu du. Batzar Nagusien hurrengo bilkuran honen inguruko informazioa eskatuko du. Besteak beste, gogoratu behar dugu, Eusko Legebiltzarrak zerrenda hauek publiko egitea onartu zuela, hala ere, koaliziotik borondateko politikoaren falta somatzen dute. Gaiaren ignuruan hitz egin dugu EHBilduko kidea den Iñaki Ullibarrirekin ARABA HIZPIDEn.

Ullibarrik azaldu duenagatik, zerga paradisuetan aritzen diren enpresen zerrenda argitaratzea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak; aldiz, Arabako Aldundiak ez du bete. Aurrekontuak ere hizpide izan ditugu, izan ere, ate joka ditugu.

Iñaki Ullibarri EH Bilduko batzarkidea

 

Entzun
Kasakatxan  2016  11  15.  Bielorrusia  en  bici  /  Las  islas  de  las  especias:  Molucas

Kasakatxan 2016 11 15. Bielorrusia en bici / Las islas de las especias: Molucas

BielorrusiaBielorrusia no es un destino muy popular, por decirlo de alguna manera no está en el Top Ten de los países favoritos de los cicloviajeros. Pero ello no fue obstáculo para que Igor e Iñaki, nuestros invitados en este programa, se liaran la manta a la cabeza y se plantaran la capital, Minsk, con intención de realizar una alegre e intrépida ruta en bici por esa zona desconocida del mundo.

En la segunda parte Eba y Joseba nos acercan brevemente a las islas de las especias, para traernos un breve aroma a nuez moscada, clavo y canela. Nos llevan en busca de mares desconocidos en los que se aventuraron tantos navegantes vascos. Nos hablan desde las islas de Banda, Islas volcánicas sobre un mar de 5000 metros de profundidad repleto de peces de mil colores.

Molucas

Entzun
[Iritzia]  “BDZ,  zilegitasuna  irabazita  duen  ariketa  internazionalista”  –  Igor  Goikolea  –

[Iritzia] “BDZ, zilegitasuna irabazita duen ariketa internazionalista” – Igor Goikolea –

“BDZ, zilegitasuna irabazita duen ariketa internazionalista”

– Igor Goikolea –

 

Abenduaren 29an Maccabi Tel Aviv saskibaloi talde israeldarra Gasteizen egongo da, Euroligako partida jolasteko Baskoniaren aurka. Urte askotan zehar, boikota egin zaio talde honi: manifestazioak, kontzentrazioak, mural zein ikurrinak zelaian bertan … Hala ere, ez da beti erraza izan. Ezin ahaztu Mossadek Araba Arena zelaia goitik behera hartu zuenean eta Daviden bi izar zelaian jarri zituen hura; probokazioa ere presente izan da Gasteizen. Probokazioa eta inpunitatea.

baskonia-estadio-02

Boikot hau ez da Gasteizko zeozer zehatza izan, mundu mailako Palestinarekin elkartasunez abiatutako “BDZ” kanpainaren baitan kokatu behar ditugu ekimenok: Boikot, Desibertsio eta Zigor kanpaina. Izan ere, nazioartean egin dezakegun ekarpen internazionalista nagusietako bat (nagusia ez bada) da BDZ.

Urte batzuk pasatu dira jada Israelgo Estatuaren aurkako boikot, desinbertsio eta zigorren aldeko kanpaina martxan jarri zenetik, Hego Afrikako “Apartheid” erregimena nazioartean isolatzeko kanpaina luzearen eredua hartuta. Beraz, ez da Palestinan asmatu, historia dauka. Palestinako 170 erakundek bultzatu zuten, Palestinako espektro politiko osoak sostengatuz, ezberdintasun ideologikoen gainetik. Zalantzarik gabe, kanpaina hau herri palestinarrak berak bere borrokaren aldeko mugimendu solidarioei eskaintzen dien tresna da.

Kanpainak hiru ardatz nagusi ditu:

– Boikota. Produktu eta zerbitzu israeldarrei boikota, akademia- eta kultura-boikota barne. Azken honek, Estatu israeldarra nazioartean Estatu moderno eta demokratiko bezala promozionatzeko, akademikoek, artistek eta kirolariek daukaten paper berezia salatzen du. Ekimenak ez du bilatzen boikota era pertsonalean. Estatu sionistaren enbaxadoreak bezala aritzen direnei bideratuta dago. Euren ustezko aktibitate aseptikoaren atzean Estatu horren finantzazioa eta sostengua jasotzen dutenak eta Israelen irudi positiboa zabaltzera eta okupazioren gaia ekiditera konprometitzen dituzten klausula bereziak sinatzen dituztenei dago bideratuta, hain zuzen ere.

– Desinbertsioa. Herri palestinarraren eskubideen zapalkuntzan parte hartzen duten enpresen finantziazioa, beren produktuen erosketa eta zerbitzuen kontratazioa bertan behera uzteko bideratuta, bai sektore publikotik baita pribatutik ere. Desinbertsio kanpainaren adibide nagusiak Veolia, Alstom edo Eden Springs enpresen aurka burututakoak dira.

-Zigorra. Nazioarteko instantzietan Estatu sionista zigortua izan dadin bideratuta.

2005ean, jendarte palestinar zibilaren deialdian jaso zen: “Estatu israeldarrak Herri palestinarraren autodeterminaziorako eskubidea onartu arte BDZ kanpaina mantenduko da”. Gainera, honetan sakontzeko deia egin zuten orduan, “okupazioa eta kolonizazioa bukatu, harresia desegin, Estatu Israeldarraren barruan dauden palestinarren eskubideen berdintasuna onartu eta errefuxiatu palestinarren buelta bideratu arte”.

Kanpainaren helburua desitxuratzeko saiakera batzuk egon dira, baina, zorionez, ez du nazioarteko eragile guztien babesa izan. Gehien erabilitako akusazioa antisemitismoarena izan da, Europako populazioaren zati handi batek judutarrekiko duten erruduntasun eta zor historikoaren sentimenduaz baliatuz. Okupazioa bera desitxuratzeko argudio errazena da hau. Hala ere, kanpainaren bultzatzaileek oso argi azpimarratu dute: “kanpainak ez du zer ikusirik erlijio kontuekin. Zapaldutako herri baten eskubideen aldeko borrokarekin dauka zerikusia”. Ezin dugu ahaztu zapalketaren erantzulea Estatu Sionista bera dela, judaismoa bere oinarri nagusi bezala ezartzen duen heinean. BDZ bultzatzen dutenen artean erakunde eta pertsona ez erlijiosoak baita fede ezberdinetakoak ere badaude, judutarrak barne.

Zilegitasuna kentzeko saiakerek ez dute ekidin aurrerapauso garrantzitsu batzuk ematea. Entitate publiko batzuek Veolia eta Alstomekin sinatzear zituzten milaka milioi euroko kontratuak bertan behera uztea adibide nagusietako bat da, enpresa frantses hauek Jerusalem eta kolonia sionisten arteko tranbia – linean parte hartzeagatik. G4S segurtasun enpresa britainiarraren kontratu galerarena ere adibide argia da: kartzela-sistema sionistari eta check-point sareari hornikuntza emateagatik boikotetatu dute. Co-Operative Group supermerkatuetan sare britainiarrak produktu israeldarrak inportatzeari utzi behar izan zion ere.

Akademia – eta kultura – boikotari dagokionez, Pink Floyd edo Stephen Hawking bezalako izen handiek Israelen emanaldiak bertan behera uztea erabaki zuten, BDZren zabaltzea eta ikuspena handituz. Kanpainak hartu duen garrantziaren beste adierazle bat Kanpo Harremanetarako Ministerioan kudeatzetik (nagusiki Israelen aldeko nazioarteko propagandaren finantziazioa handitzen) Alderdi Estrategikoen Ministerioaren kontu bat izatera pasatu izana da.

Emaitza zehatz hauek erakusten dute, seriotasunez eta iraunkortasunez garatuta, boikota tresna eraginkorra dela. Estatu sionista oso boteretsua da militarki baina ez dago prestatuta halako borroka molde honi aurre egiteko. Horregatik jarri dira behin baino gehiagotan urduri Gasteizko erakustaldi internazionalisten aurrean. Palestinan bertan, argi adierazi diete bertaratutako brigadistei: “BDZri esker Israelekiko negozioak finantza-arrisku bat izaten hasi dira”. Poztekoa.

Argi izan behar dugu. Garatu dezakegun Palestinarekiko elkartasunik eraginkorrena, herritik herrira elkartasun – harremanak eraikiko lituzkeen Euskal Herri libre bat lortzea da, zalantzarik gabe. Ostean, nola ez, BDZ kanpaina bultzatzea da. Herri palestinarraren gehiengoaren deialdiaria erantzutea da kontua, begirada epe ertain – luzean jarrita, arlo guztietan (ekonomia, diplomazia, kultura, kirola, hezkuntza, ikerkuntza…) arituz erregimen sionista nazioartean isolatzeko. Hain zuzen ere, herri palestinarraren kanporatzean, okupazioan eta Apartheid-ean oinarritzen den erregimen espantsionista eta arrazista. Bakarrik modu honetan gatazka historiko honi irtenbide bat emango zaio, era berean, inperialismo estatubatuarrak eta europarrak zonaldean duen eskuhartzea ahulduz. Abenduaren 29an, Gasteizen ere, “Israeli Boikot”, ez dago beste aukerarik.

4707320131015052547073

Espainiako  Konstituzioaren  egunean  independentzia  aldarrikatu  du  Ezker  Abertzaleak

Espainiako Konstituzioaren egunean independentzia aldarrikatu du Ezker Abertzaleak


Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren eguna dute deituta Espainiako Estatuan. Hala ere, zonalde askotan ezer ez ospatzearen beharra aldarrikatu dute. Tartean, Euskal Herrian, Araban, Gasteizen edota egunean zehar normal funtzionatu duen Hala Bedi Irratian. 

#EzerEzOspatzeko traolarekin, Euskal Herrian zehar egin diren ekimenak daude ikusgai sarean, besteak beste, Gasteizen eta Arabako beste eskualde batzuetan ospatu diren herri-eskolak. Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egin du Gasteizko Gobernu Militarraren parean, Leizaola plazan, performance batekin lagunduta. Konstituzio honek babesten duen frackinga, AHT-a, euskararen zapalkuntza, tortura edota prekatietatea salatu dute.

Ertzaintzaren beste identifikazio bat eta Mozal Legearen mehatxua

Bideoa grabatzen bukatu bezain laster, Ertzaintzak Hala Bediko kazetari bat identifikatu du Leizaola plazan bertan. Identifikazioaz gain, Mozal Legearekin mehatxatu dute kazetaria. Azken bi astetan Ertzaintzak Gasteizen identifikatzen duen bigarren kazetaria da. Azaroaren 25ean, guztira hiru pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak Mozal Legearen aitzakipean. Hauetako bat Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren mobilizazio nagusia kubritzen ari zen bitartean. Gogoratu behar dugu, 2016ko ekaineren 22an, Eusko Jaurlaritzak Mozal Legea ez aplikatzeko “konpromisoa” hartu zuela Eusko Legebiltzarraren gehiengoak babestuta. 6 hilabete beranduago, argi dago, Gasteizen gutxienez, ez duela konpromisoa bete.

 

1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies