Iragan azaroaren 14an Nafarroako Parlamentuak mozio berritzaile bat onartu zuen -Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, Izquierda-Ezkerra, eta PSNren botuekin-  Horretan, Parlamentuak galden zion Israeli nazioarteko legedia bete dezan; eta gainera, Israelen aurkako boikota egiteko eskubidea onartu zuen, Palestinarekiko elkartasuna aldarrikatzeko tresna zilegia eta baketsua baita. Uhintifadaren aste honetako atalean mozio horren edukia aztertu nahi izan dugu, prentsako zenbait hedabidek informazio nahasi samarra eman dutelako. Horretarako, Txuri Ollo izan dugu solaskide gure mikrofonootan. Ollo Antropologian doktorea, irakaslea, Geografia eta Historiako lizentziaduna eta Nafarroako BDZ kanpainiako ekintzailea da. Bere jardunean azaldu digu estrategia aldaketa izan dela BDZren eskakizunetan administrazio arloan, mozioak blindatzeko sioismoaren aldeko presio taldeek auzitegietan darabilten kanpiniatik. Halaber, adierazi du Nafarroan onartutako mozioak ate berriak irekitzen dituela, eta eredugarria izan daitekeela Palestinarekiko elkartasuna formalizatu nahi duten Euskal Herriko beste hainbat erakunderentzat. Bestalde, salatu du ACOM bezalako Isrelen aldeko taldeek berehalako erreakzioa izan dutela, eta Foru Parlamentuak hartutako erabakia kriminalizatu nahi izan dutela.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies